Chandrasekhara Venkata Raman
Wikipedia(e)tik
Chandrasekhara Venkata Raman indiar fisikaria izan zen (Trichinopolis, 1888 - Bangalore, 1970). Fisika-irakaslea izan zen Kalkutan eta Bangaloren. Indiako Zientzia Akademiako zuzendari ere izan zen. Isurkariak zeharkatzean argiak duen barreiatzea eta isurkariek argiarekiko duten eroapena aztertu zituen. 1928an bere izena eman zaion efektua aurkitu zuen. Efektu horretan oinarriturik, 1928an gaien analisirako espektroskopia-teknika bat asmatu zuen. 1930ean Fisikako Nobel saria eman zioten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.