Hego Amerika
Hego Amerika Amerikaren azpikontinente bat da, 17.870.218 km² luze-zabal. Hego hemisferioan dago kokaturik parte handiena. Ozeano Barea eta Ozeano Atlantikoaren artean kokaturik dago. XVI. mendetik XIX. mendera, Espainia eta Portugalen menpe zegoen Hego Amerika guztia.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Nahiz eta adituek Hego Amerikako jatorrizko biztanleak Asiatik Ipar Amerikaren bitartez etorritako etorkinak zirela uste, Hego Amerikako amerindiarrek Lurra sortu zenetik bertan daudela sinesten dute.
Europarrek Amerika ikusi baino lehengo biztanleak politikoki egitamu ezberdinetan banatuta ziren, talde txikietatik inperio handietara. Kontinentean Amazonetan bizi ziren ehiztari tribuak eta Inka aurreratuak.
XVI. mendetik XIX. mendeko hasieraraino, ia Hego Amerika osoa Espainiak eta Portugalek okupatua zen. 1809an hasi zen Hego Amerikan independentzia lortzeko gudak, Chuquisacako iraultza izeneko matxinadarekin Goiko Perun. Orduan agertu ziren José de San Martín edo Simón Bolívar independentziaren heroiak.
XX. mendean Hego Amerikan diktadura eta kanpoko eraso politiko eta ekonomikoak pairatu behar zirenez, une latzak bizi ziren.
[aldatu] Geografia
Hego Amerikak 17.870.218 km² area ditu eta 34.500 kilometroko kostaldeak.
[aldatu] Orografia
Hauxe dira kontinentearen eskualderik interesgarrienak:
- Andeetako mendilerroa munduko mendilerrorik luzeena eta gazteena. Mendirik altuena 6.962 metrotako Aconcagua da.
- Brasiliako ezkutua edo Brasilgo ordokia (portugesaz: Planalto Brasileiro), lurraldeko lekurik antzienetariko bat.
- Guyanako ezkutua.
- Patagoniako ordokiak.
- Andeetako goi-ordokia, Bolivia, Peru, Argentina eta Txile artean kokaturik.
- Argentinako pampa.
- Orinokoko lauak.
- Amazonia
- Gran Chaco
Kostaldetan badaude uharte asko,
- batzuk azpi-kontinentearen barnean:
- besteak urrunago:
- Galapagoak (Ecuador),
- Pazko uhartea (Txile),
- Aves uhartea (Venezuela),
- Sala eta Gomez uhartea (Txile),
- Malpelo, Gorgona uhartea eta San Andres eta Providencia uhartedia (Kolonbia).
[aldatu] Hidrografia
Lurraren ur gezatako %26a Hego Amerikan dago. Azpi-kontinenteak ibai multzo bi ditu:
- Ozeano Atlantikoa ahoratzen dutenak, luzeak eta emaritsuak direnak.
- Ozeano Barean edo Karibean ahoratzen dutenak, txikiak eta uholdezkoak direnak.
Hego Amerikako ibai nagusiak honako hauek dira:
- Amazonas.
- Orinoko.
- Paraná.
- Río de la Plata.
- Tocantins.
- São Francisco.
- Negro ibaia.
- Santa Cruz ibaia.
- Paraguai ibaia.
- Uruguai ibaia.
- Magdalena ibaia.
Hego Amerikako lakurik handienak hauek dira:
- Maracaibo lakua,
- Titicaca lakua,
- Poopó lakua eta
- Buenos Aires/General Carrera lakua.
[aldatu] Herrialdeak
[aldatu] Estatuak
[aldatu] Beste herrialde baten menpeko lurraldeak
Frantziar Guyana - Frantzia
Falkland Uharteak - Erresuma Batua
Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwich uharteak - Erresuma Batua
[aldatu] Hiri nagusiak
Sao Paulo (BRA): 10.927.985 biztanle (metropoli-barrutiak 20.500.000).
Rio de Janeiro (BRA): 6.000.000 biztanle (14.000.000).
Buenos Aires (ARG): 2.776.138 biztanle (12.046.799).
Lima (PER): 6.872.766 biztanle (8.187.398).
Bogota (COL): 7.321.831 biztanle (7.881.156).