Berriobeiti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Berriobeiti

 Nafarroa
Berriobeitiko bandera

Berriobeitiko armarria

Izen ofiziala Berrioplano-Berriobeiti
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Alkatea José María Irisarri Ollakarizketa (AAB, indep.)
Herritarra berriobeitiar
Koordenatuak 42°51′9″N 1°41′33″W / 42.8525°N 1.6925°W / 42.8525; -1.6925Koordenatuak: 42°51′9″N 1°41′33″W / 42.8525°N 1.6925°W / 42.8525; -1.6925

Navarra municipalities Antsoain.JPG

Eremua 25,70 km2
Garaiera 456 m
Distantzia 7 km Iruñera
Posta kodea 31195
Biztanleria 5,366 bizt (2011)
Dentsitatea 0,21 bizt/km²
Sorrera 1991
www.berrioplano.es http://www.berrioplano.es/eu/index.aspx www.berrioplano.es

Berriobeiti (gaztelaniaz Berrioplano) Nafarroako udalerria da, 1991n eratua. Iruñerriko eskualdean kokatzen da Iruñeko merindadearen barnean. Hamar herriz osatutako udal konposatua da.

2010ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 4.852 biztanle zituen, kontzejurik jendetsuena Artika da. Udaletxea Berriobeitin dago.

Iruñerriko Mankomunitatean integraturik, zaborra biltzea, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak erakunde horretatik jasotzen ditu, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herrik bezala.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Berriobeiti Iruñerriaren ipar-ekialdean kokatzen da, Iruñetik zazpi kilometrora Nafarroa erdialdean.

Udalerriak Itzarekin egiten du muga mendebaldean, Txulapainekin iparraldean, Berriozar eta Ezkabarterekin ekialdean, eta Iruña eta Orkoienekin hegoaldean.

[aldatu] Klima eta landaredia

Klimaren ezaugarriak mediterraneo eta atlantiar motako klimari dagozkio, eta herriaren inguruko landaredia ere, trantsizioko klimaren ezaugarriak ditu. Urteko batez besteko tenperatura 12 gradukoa eta prezipitazioak 800-900mm ingurukoak izaten dira. Iruñetik gertu egon arren, Nafarroako hiriburuan baino euri gehiago jausten da Berriobeitin. Urteroko egun euritsuak 100 inguru izaten dira.

Herrigunearen inguruko mendietan, arte, pago eta haritzak daude. Horrez gain, XX. mendearen hasieran birlandaturiko hainbat pinu ere badaude.

[aldatu] Natura

Ez dago ibai edo erreka garrantzitsurik, baina bai iturri ugari, garrantzitsuena Txulapain, Ballariain eta Berriogoiti kontzejuak zeharkatzen dituena. Horrez gain, Lotza eta Putzu Berriko urmaela hainbat hegaztiren babeslekua da. Otsailetik ekainera izaten dute ur gehien, udaberrian jausitako euria zenbat den.

[aldatu] Herriak

Berriobeiti honako herriek osatzen dute: Aitzoain, Añezkar, Artika, Ballariain, Berriobeiti, Berriogoiti, Elkarte, Larrageta, Lotza eta Oteitza. Artika kontzejua gainerako herrietatik bananduta legoke, mendiko lur zerrenda batez loturik ez balego, eta Berriozarren eta Antsoainen artean dago.

[aldatu] Historia

Historiaurreko aztarnak aurkitu dira Berriobeitiko herrietan, Artika kontzejuan topatutako Brontze Aroko harri leundua, eta Burdin Aroko arrastoak Añezkar mendian. Erromatar inperioaren garaian ere, bizi izan zen jendea herrian, Oteitzan topatutako bi hilobi-inskripzioek argitu zutenaren arabera. Erdi Aroan bi herrixka ziren Berriobeitiko lurretan, Lakidain batetik, Larragetatik hurbil, eta Osabide bestetik, Eltxumendin. Jose Maria Jimeno Jurioren esanetan, bi herrien artean 100 biztanle inguru zituzten.

Erdi Arotik XX. mendera arte, nekazaritza izan zen Berriobeititarren jarduera nagusia. Nekazariek elizari ordaindu behar zizkieten tributuak eta lurretik ateratzen zutenaren zati bat. 1607. urtean, esaterako, hamabi etxe zeuden Aitzoainen eta horietatik zortzik lurretik ateratako gariaren zati bat ordaindu behar izan zioten Ganberako Kalonje Artxidiakonoari. Añezkar auzoko bizilagunak Iruñeko San Agustin monasterioaren menpekoak ziren, eta Berriobeiti kontzejukoak Orreagako kolegiatari eta Iruñeko katedralari.

XVII. mendean Nafarroan eztabaida sortu zen, Nafarroako zaindaria nor izan behar zen erabakitzeko. Aldundiak eta jesuitek San Frantzisko Xabier proposatu zuten, eta Iruñeko udalak eta apaiz batzuek San Fermin. Antsoaingo Zendeako zati zen Berriobeitik, San Frantzisko Xabierren alde egin zuen.

Gerrate Karlisten ondoren, Ezkaba mendian Alfontso XII.aren gotorlekua eraiki zen, herritik gotorlekuraino zihoan errepidearekin batera. Gotorleku horren eraikitzea, Ezkaba menditik etor zitezkeen eraso militarrak ekiditzea zen. XX. mendean biztanleriak izugarri egin du gora, eta herrixka bat baino ez zena 3.000 biztanletik gorako herri bihurtu da. Iruñatik hurbil dagoen Artikako kontzejuan 3.000 etxebizitza eraiki dira eta biztanleria ia bikoiztu egin da 2000. urtetik.

[aldatu] Antsoaingo Zendeatik bereiztea

Artika Berriko etxebizitza berriak.

Berriobeitiko udala 1991n eratu zen. Urte hartan, Antsoain eta Berriozar Antsoain Zendeatik bereizi ziren.

Gainerako herriak izan ziren Berriobeiti udalerria osatu zutenak, hala nola Aitzoain, Añezkar, Artika, Ballariain, Berriobeiti, Berriogoiti, Elkarte, Larrageta, Lotza, eta Oteitza). Oronsuspe Aitzoaingo auzoa da.

[aldatu] Artika Berria

Artika Berria Berriobeitiko enklabea da, udalerritik banatuta Berriozarrek eta Iruñeak inguraturik. Guztira, 1.800 etxebizitza eraiki dira eta Iruñerriko beste egitasmoetan ez bezala, Artika Berrian etxebizitza libreak nagusi dira, babes ofizialekoen ordez, Iruñerriko Sarriguren, Ardoi edo Erripagaina bezalako babes-ofizialeko etxebizitzadun proiektuekin kontrajarriz.

Proiektuaren hegoaldera "Artiberri" izeneko auzo berria eraikitzea aurrikusten da, Artika Berria, Iruñeko Buztintxuri auzoaren ondoan.

[aldatu] Demografia

Berriobeitiko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
* * * * * * * * * * * 1.285 2.347

2011aren amaieran erroldaturiko bizilagunen kopurua 5.000 inguru izatera iritsi da.

[aldatu] Etorkinak

2008ko erroldaren arabera, 291 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %10,01 (Nafarroako batezbestekoaren antzera).

[aldatu] Ekonomia

Historikoki nekazaritza izan da Berriobeitiko ekonomiaren ardatza, baina 1960ko hamarkadatik aurrera, Iruñerriko hazkundea dela eta, metropoliaren erdigunetik kanpora ateratako industriak herrian ezarri dira, eta horrela, gaur egun Berriobeitik bost industrialde dauzka:

[aldatu] Industrialdeak

  • Landazabal Industrialdea
  • Sarrió Enpresa Zentroa
  • Iruregaña Industrialdea, (Aitzoain)
  • Plazaola Industrialdea, (Aitzoain)
  • El Soto Industrialdea, (Aitzoain)

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

Berriobeitiko alkatea Agrupación Ayuntamiento de Berrioplano (AAB) zerrendako José María Irisarri da 2007ko maiatzeko hauteskundeez geroztik. AAB talderik bozkatuena izan zen, guztira hiru zinegotzi eskuratu baitzituen. UPNek, Nafarroa Baik eta Candidatura Independiente de Berrioplano (CIB, eskuindarra) taldeak bina zinegotzi lortu zituzten, eta Herri Kandidaturak (HK, ezkerreko abertzaleak) eta AVAP herri plataformak zinegotzi bana.

Berriobeitiko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
AAB 409 3
UPN 323 2
Nafarroa Bai 243 2
CIB 236 2
HK 115 1
AVAB 115 1


2011n zerrenda hauek aurkeztu ziren: AAB (4 zinegotzi eta Irisarri alkatetzan), UPN (2, CIBekin batera aurkeztu zen[1]), NaBai 2011 (2), Bildu (1), PP (1), PSN (1) eta I-E (0).

Berriobeitiko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
AAB 613 3
UPN 485 3
NaBai 2011 367 2
Bildu 255 1
PP 173 1
PSN 172 1
I-E 135 0

[aldatu] Udaletxea

Udaletxea XX. mendearen amaieran altxatutako eraikin modernoa da eta Berriobeiti kontzejuko plaza nagusian dago. Udala alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute. Bestalde, udalerria osatzen duten kontzeju guztiek, ordezkari bat dute.

  • HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 1 (Berriobeiti kontzejua)

[aldatu] Alkateak

1991n udalerri bihurtu zenetik hauek izan dira alkateak:

Alkateen zerrenda
1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 José María Irisarri AAB, indep.
2011- José María Irisarri AAB, indep.

[aldatu] Kultura

  • Musika: Artsaia aretoa.
  • Kirola: Rocópolis rokodromoa.

[aldatu] Azpiegiturak eta garraioa

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Berriobeitin:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona14.GIF Udaletxea - Arrotxapea - Artika 06:40 - 22:20 21 zerbitzu eguneko
TUCPamplona16.GIF Aitzoain - Noain - Beriain 06:26 - 22:28 12´
TUCPamplona22.GIF Yanguas eta Miranda - Berriogoiti 06:30 - 22:30 60´
N4 Sarasateko Pasealekua - Aitzoain Gauez 40´- 50´

[aldatu] La Muguiroarra

La Muguiroarra autobus konpainiak Eritzeko kontzejua eta Berriobeitiko erdigunea Iruñearekin batzen ditu. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

[aldatu] Jai eta ospakizunak

Berriobeitiko herri bakoitzak bere jai propioak ospatzen ditu. Aitzoainek Santa Ageda eguna ospatzen du otsailean. Larragetako auzoak urriaren 2an ospatzen ditu Errosarioko Ama Birjinaren omenez.

Jaiez jain, urtean behin, zendearen eguna ospatzen da, iraileko azken larunbatean normalean. Hamar herrietan bizi diren bizilagunen topaketa eguna izaten da eta urtero herri desberdin batek antolatzen du jaieguna.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak