2015eko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2015eko Eurovision Abesti Txapelketa» orritik birbideratua)
2015eko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdia Maiatzak 19, 2015
Bigarren finalerdia Maiatzak 21, 2015
Finala Maiatzak 23, 2015
Egoitza Wiener Stadthalle, Viena
Aurkezlea(k) Mirjam Weichselbraun
Alice Tumler
Arabella Kiesbauer
Antolatzailea Österreichischer Rundfunk (ORF)
Partaide kopurua 40
Irabazlea "Heroes"
Måns Zelmerlöw
 Suedia
Wiener Stadthalle, Eurovision 2015-ko egoitza.
Måns Zelmerlöw "Heroes" abesten lehiaketaren eszenatokian.

2015eko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 60. edizioa izan zen. Vienako Wiener Stadthalle aretoan ospatu zen, Austrian. Finalerdiak maiatzak 19 eta 21an ospatu ziren, eta final handia maiatzak 23an. Aurkezleak Mirjam Weichselbraun, Alice Tumler eta Arabella Kiesbauer izan ziren. Aurreko urteko lehiaketako garaile suertatu zen Conchita Wurst aurkezle laguntzailea izan zen.

Lehiaketako garailea Suedia ordezkatzen zuen Måns Zelmerlöw bakarlaria izan zen, "Heroes" kantuarekin. Suediak lortutako seigarren garaipena izan zen, azkenengoz 2012an irabazi zuelarik. Bigarren postua Errusiako ordezkaria zen Polina Gagarinarentzat izan zen, "A Million Voices" kantuarekin. Italia ordezkatzen zuen Il Volo hirukotea, "Grande amore" kantuarekin, hirugarren izan zen.

40 herrialdek hartu zuten parte guztira, aurreko urtean baino hiru gehiago guztira. Ukrainak partaidetzari uko egin zion Ukrainako errusiazaleen protesten ondorioz sortutako desengonkortasuna dela eta. Bestalde Txekiar Errepublika lehiketara itzuli zen bost urteko eten baten ostean, eta baita Serbia eta Zipre ere urte bateko eten baten ostean. Australiak lehenengo aldiz parte hartu zuen, Europako Irrati-Telebista Batasunak ezohikoz gonbidatu baitzuen lehiaketaren 60. urtebetetzea ospatzeko, bertan omen duen jarraipena dela eta. Europako Irrati-Telebista Batasuneko kide aktibo ez den herrialde baten lehen partaidetza izan zen Australiarena.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiaketak bi finalerdi eta final bat izan zituen. Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia), herrialde antolatzailea (Austria), eta herrialde gonbidatua (Australia) zuzenki sailkatuta zeuden finalera. Gainontzako herrialdeak bi finalerdien artean banatu ziren, finalerdi bakoitzeko hamar lehen sailkatuak lortu zutelarik finalerako pasea.

Lehen finalerdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalerdiko partaideez gain, Australia, Austria, Espainia, eta Frantziari ere egokituko zaie botoa ematea:

Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
1  Moldavia Ingelesa Eduard Romanyuta "I Want Your Love" Zure maitasuna nahi dut 11 41
2  Armenia Ingelesa Genealogy "Face the Shadow" Itzalari aurre egin 7 77
3  Belgika Ingelesa Loïc Nottet "Rhythm Inside" Erritmoa baitan 2 149
4  Herbehereak Ingelesa Trijntje Oosterhuis "Walk Along" Alboan ibili 14 33
5  Finlandia Finlandiera Pertti Kurikan Nimipäivät "Aina mun pitää" Beti egin behar dut 16 13
6  Grezia Ingelesa Maria Elena Kyriakou "One Last Breath" Azken arnas bat 6 81
7  Estonia Ingelesa Elina Born & Stig Rästa "Goodbye to Yesterday" Agur atzoari 3 105
8  Mazedonia Ingelesa Daniel Kajmakoski "Autumn Leaves" Udazkeneko hostoak 15 28
9  Serbia Ingelesa Bojana Stamenov "Beauty Never Lies" Edertasunak ez du gezurrik esaten 9 63
10  Hungaria Ingelesa Boggie "Wars for Nothing" Ezertarako ez diren gerrak 8 67
11  Bielorrusia Ingelesa Uzari & Maimuna "Time" Denbora 12 39
12  Errusia Ingelesa Polina Gagarina "A Million Voices" Milioi bat ahots 1 182
13  Danimarka Ingelesa Anti Social Media "The Way You Are" Zu zaren era 13 33
14  Albania Ingelesa Elhaida Dani "I'm Alive" Bizirik nago 10 62
15  Errumania Errumaniera, Ingelesa Voltaj "De la capăt (All Over Again)" Hasieratik 5 89
16  Georgia Ingelesa Nina Sublatti "Warrior" Gerlaria 4 98

Bigarren finalerdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalerdiko partaideez gain, Alemania, Australia, Italia, eta Erresuma Batuari ere egokituko zaie botoa ematea:

Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
1  Lituania Ingelesa Monika Linkytė & Vaidas Baumila "This Time" Oraingoan 7 67
2  Irlanda Ingelesa Molly Sterling "Playing with Numbers" Zenbakiekin jolasean 12 35
3  San Marino Ingelesa Michele Perniola & Anita Simoncini "Chain of Lights" Argi-katea 16 11
4  Montenegro Montenegroera Knez "Adio" Agur 9 57
5  Malta Ingelesa Amber "Warrior" Gerlaria 11 43
6  Norvegia Ingelesa Mørland & Debrah Scarlett "A Monster Like Me" Ni bezalako munstro bat 4 123
7  Portugal Portugesa Leonor Andrade "Há um mar que nos separa" Bada aldentzen gaituen itsaso bat 14 19
8  Txekia Ingelesa Marta Jandová & Václav Noid Bárta "Hope Never Dies" Itxaropena ez da inoiz hiltzen 13 33
9  Israel Ingelesa Nadav Guedj "Golden Boy" Urrezko mutila 3 151
10  Letonia Ingelesa Aminata "Love Injected" Maitasunez injektatua 2 155
11  Azerbaijan Ingelesa Elnur Hüseynov "Hour of the Wolf" Otsoaren ordua 10 53
12  Islandia Ingelesa María Ólafsdóttir "Unbroken" Osorik 15 14
13  Suedia Ingelesa Måns Zelmerlöw "Heroes" Heroiak 1 217
14  Suitza Ingelesa Mélanie Réne "Time to Shine" Nabarmentzeko ordua 17 4
15  Zipre Ingelesa John Karagiannis "One Thing I Should Have Done" Egin beharko nukeen gauza bat 6 87
16  Eslovenia Ingelesa Maraaya "Here for You" Hemen zuretzat 5 92
17  Polonia Ingelesa Monika Kuszyńska "In the Name of Love" Maitasunaren izenean 8 57

Finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
1  Eslovenia Ingelesa Maraaya "Here for You" Hemen zuretzat 14 39
2  Frantzia Frantsesa Lisa Angell "N'oubliez pas" Ez ahaztu 25 4
3  Israel Ingelesa Nadav Guedj "Golden Boy" Urrezko mutila 9 97
4  Estonia Ingelesa Elina Born & Stig Rästa "Goodbye to Yesterday" Agur atzoari 7 106
5  Erresuma Batua Ingelesa Electro Velvet "Still in Love with You" Oraindik zurekin maiteminduta 24 5
6  Armenia Ingelesa Genealogy "Face the Shadow" Itzalari aurre egin 16 34
7  Lituania Ingelesa Monika Linkytė & Vaidas Baumila "This Time" Oraingoan 18 30
8  Serbia Ingelesa Bojana Stamenov "Beauty Never Lies" Edertasunak ez du gezurrik esaten 10 53
9  Norvegia Ingelesa Mørland & Debrah Scarlett "A Monster Like Me" Ni bezalako munstro bat 8 102
10  Suedia Ingelesa Måns Zelmerlöw "Heroes" Heroiak 1 365
11  Zipre Ingelesa John Karagiannis "One Thing I Should Have Done" Egin beharko nukeen gauza bat 22 11
12  Australia Ingelesa Guy Sebastian "Tonight Again" Gaurko gaua berriro 5 196
13  Belgika Ingelesa Loïc Nottet "Rhythm Inside" Erritmoa baitan 4 217
14  Austria Ingelesa The Makemakes "I Am Yours" Zurea naiz 26 0
15  Grezia Ingelesa Maria Elena Kyriakou "One Last Breath" Azken arnas bat 19 23
16  Montenegro Montenegroera Knez "Adio" Agur 13 44
17  Alemania Ingelesa Ann Sophie "Black Smoke" Ke beltza 27 0
18  Polonia Ingelesa Monika Kuszyńska "In the Name of Love" Maitasunaren izenean 23 10
19  Letonia Ingelesa Aminata "Love Injected" Maitasunez injektatuta 6 186
20  Errumania Errumaniera, Ingelesa Voltaj "De la capăt (All Over Again)" Hasieratik 15 35
21  Espainia Gaztelania Edurne "Amanecer" Egunsentia 21 15
22  Hungaria Ingelesa Boggie "Wars for Nothing" Ezertarako ez diren gerrak 20 19
23  Georgia Ingelesa Nina Sublatti "Warrior" Gerlaria 11 51
24  Azerbaijan Ingelesa Elnur Hüseynov "Hour of the Wolf" Otsoaren ordua 12 49
25  Errusia Ingelesa Polina Gagarina "A Million Voices" Milioi bat ahots 2 303
26  Albania Ingelesa Elhaida Dani "I'm Alive" Bizirik nago 17 34
27  Italia Italiera Il Volo "Grande amore" Sekulako maitasuna 3 292

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]