Musika: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ondo dago
Etiketak: Ordezkatuta Lehengoratua Ikusizko edizioa
t 150.241.155.239 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Belwine wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Wikipedia1000}}
{{Wikipedia1000}}
'''{{HezkuntzaPrograma|Musika, antzerkia eta dantza}}'''
{{HezkuntzaPrograma|Musika, antzerkia eta dantza}}
[[Fitxategi:Eanger Irving Couse - The Harvest Song (c.1920).jpg|thumb|''The Harvest Song'', [[Eanger Irving Couse]].]]
[[Fitxategi:Eanger Irving Couse - The Harvest Song (c.1920).jpg|thumb|''The Harvest Song'', [[Eanger Irving Couse]].]]
'''Musika''' [[arte]] eta jarduera [[kultura]]l mota bat da, denboran zehar antolatutako [[soinu]]a bitarteko duena. Musikaren definizio orokorrek elementu komunak dituzte, hala nola [[Tonalitate (musika)|tonua]] ([[melodia]] eta [[Harmonia (musika)|harmonia]] zuzentzen dituena), [[erritmo]]a (eta [[tempo]], [[Metrika (musika)|metrika]] eta [[Artikulazio (musika)|artikulazioari]] lotutako kontzeptuak), [[Dinamika (musika)|dinamika]] (bolumena eta leuntasuna) eta [[tinbre]]aren eta [[testura]]ren soinu-ezaugarriak (batzuetan soinu musikal baten "kolorea" esaten zaie). [[Musika mota|Musika-estilo edo -mota]] desberdinek elementu horietako batzuk nabarmendu, leundu edo alde batera utz ditzakete. Musika [[Musika tresna|instrumentu]] eta teknika sorta zabalarekin interpretatzen da, [[kantu]]tik hasi eta [[rap]] estilora doazenak; badira [[pieza instrumental]]ak, [[A cappella|bakar-bakarrik bokalak]] diren piezak (akonpainamendu instrumentalik gabeko kantuak, esaterako) eta kantua eta instrumentuak uztartzen dituzten piezak. Hitza grezieratik dator μογσικυ (mousike; "musen artea")<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Henry George Liddell, Robert Scott, A Greek-English Lexicon|url=http://www.perseus.tufts.edu/hopper/invalidquery.jsp?doc=Perseus:text:1999.04.0057:entry=entry=|aldizkaria=www.perseus.tufts.edu|sartze-data=2020-01-19}}</ref>.
'''arriba españa jon cena oso española da eta gustachen saio yon cocina eta yon cena'''{{autoritate kontrola}}

Bere erarik orokorrenean, musika [[arte]] edo jarduera kultural gisa deskribatzen duten jarduerek barne hartzen dituzte musika lanen sorrera ([[abesti]]ak, [[Doinu|melodiak]], [[sinfonia]]k), [[musikaren kritika]], [[musikaren historia]]ren azterketa eta [[Musikaren estetika|musikaren azterketa estetikoa]]. [[Antzinako Grezia|Antzinako greziar]] eta indiar filosofoek musika horizontalki melodia eta bertikalki harmonia bezala ordenatutako tonu bezala definitzen zuten. "[[Esferen harmonia]]" eta "nire belarrietarako musika da" bezalako esaera arruntek musika sarri entzuteko ordenatua eta atsegina dela adierazten dute. Hala ere, [[John Cage]] XX. mendeko konpositoreak edozein soinu musika izan daitekeela pentsatu zuen, esanez, adibidez, "Ez dago zaratarik, soinua bakarrik"<ref>{{Erreferentzia|izena=Allan|abizena=Kozinn|izenburua=John Cage, 79, a Minimalist Enchanted With Sound, Dies|hizkuntza=en-US|data=1992-08-13|url=https://www.nytimes.com/1992/08/13/us/john-cage-79-a-minimalist-enchanted-with-sound-dies.html|aldizkaria=The New York Times|issn=0362-4331|sartze-data=2020-01-19}}</ref>.

Musikaren sorkuntza, interpretazioa, esanahia eta definizioa ere aldatu egiten dira kulturaren eta testuinguru sozialaren arabera. Izan ere, historian zehar, musika molde edo estilo berri batzuk "hori ez da musika" esanez kritikatuak izan dira, besteak beste, [[Ludwig van Beethoven|Beethovenen]] ''[[Grosse Fuge]]'' [[soka laukote]]a 1825ean<ref>{{Erreferentzia|abizena=Kerman, Joseph, 1924-2014.|izenburua=The Beethoven quartets|url=https://www.worldcat.org/oclc/4494798|isbn=978-0-393-00909-5|pmc=4494798|sartze-data=2020-01-19}}</ref>, [[Jazz|jazz goiztiarra]] XX. mendearen hasieran<ref>{{Erreferentzia|abizena=Rabaka, Reiland, 1972-|izenburua=Hip hop's amnesia : from blues and the black women's club movement to rap and the hip hop movement|argitaletxea=Lexington Books|data=2012|url=http://worldcat.org/oclc/960888291|isbn=978-0-7391-7491-3|pmc=960888291|sartze-data=2020-01-19}}</ref> eta [[punk]] ''hardcore''a 1980ko hamarkadan<ref>{{Erreferentzia|izena=Noriko|abizena=Manabe|izenburua=The Revolution Will Not Be Televised|argitaletxea=Oxford University Press|data=2016-01-01|url=http://dx.doi.org/10.1093/acprof:oso/9780199334681.001.0001|isbn=978-0-19-933468-1|sartze-data=2020-01-19}}</ref>. Musika mota asko daude, [[herri musika]], [[musika tradizional]]a, [[musika artistiko]]a, [[Musika erlijioso|elizkizun erlijiosoetarako idatzitako musika]] eta [[chantey]]ak bezalako [[lan abesti]]ak barne. Musika hertsiki antolatutako konposizioetatik (XVIII. eta XIX. mendeetako [[musika klasiko]]aren sinfoniak, adibidez), berez jotako musika inprobisatura (jazza, adibidez) eta XX. eta XXI. mendeetako [[Ausazko musika|zorian oinarritutako]] [[musika garaikide]]aren estilo [[Abangoardismo|abangoardistetara]] doa.

Musika [[Musika mota|generotan]] bana daiteke (adibidez, [[country]] musika) eta generoak azpigeneroetan bana daitezke (adibidez, [[country blues]]a eta [[pop country]]a country azpigenero ugarietako bi dira), nahiz eta banaketa-lerroak eta musika-generoen arteko harremanak askotan sotilak izan, batzuetan interpretazio pertsonalera irekiak, eta batzuetan eztabaidagarriak. Adibidez, zaila izan daiteke 1980ko hamarkada hasierako [[hard rock]]aren eta [[heavy metal]]aren arteko lerroa trazatzea. Arteen barruan, musika [[arte eszeniko]], arte eder edo entzumen-arte gisa sailka daiteke. Musika [[rock]] [[kontzertu]] batean edo [[orkestra]] aurkezpen batean zuzenean jo edo abestu eta entzun daiteke, obra dramatiko baten parte bezala zuzenean entzunda ([[Musikal|antzerki musikaleko]] ikuskizun bat edo [[opera]] bat), edo [[Irrati (hedabidea)|irrati]] batean, [[MP3]] erreproduzitzaile batean, [[Disko trinko|CD]] erreproduzitzaile batean, [[telefono]] adimentsu batean edo [[Film (zinema)|film]] [[partitura]] edo [[Telebista-saio|telebista saio]] batean grabatu eta entzun daiteke.

Kultura askotan, musika pertsonen bizimoduaren zati garrantzitsu bat da, funtsezko papera betetzen baitu [[erritu erlijioso]]etan, igarotzeko errituzko zeremonietan (adibidez, [[graduazio]]a eta [[ezkontza]]), gizarte-jardueretan (adibidez, [[dantza]]) eta hainbat kultura-jardueretan, izan [[karaoke]]ko kantuen zaleen bilkura bat, [[funk]]-banda batean edo komunitateko [[abesbatza]] batean kantatzea. Jendeak ''[[hobby]]'' gisa musika egin dezake, gazte orkestra batean [[biolontxelo]]a jotzen duen nerabe batek bezala, edo [[musikari]] edo [[abeslari]] profesional gisa lan egin. [[Musikaren industria]]k honako hauek biltzen ditu: abesti eta musika-pieza berriak sortzen dituzten pertsonak (adibidez, [[konpositore]]ak eta abestigileak), musika interpretatzen duten pertsonak (orkestrako musikariak, abeslariak eta [[orkestra-zuzendari]]ak, jazz-banda eta rock-banda barne), musika grabatzen duten pertsonak ([[musika-ekoizle]]ak eta [[soinu-ingeniari]]ak), kontzertu-birak antolatzen dituzten pertsonak eta bezeroei grabazioak edo partiturak saltzen dizkieten pertsonak.

== Musikaren definiziora gerturapena ==
=== Intrintsekoa edo estrintsekoa ===
Bi “metodo” daude musika definitzeko: ikuspegi intrintsekoa ([[Immanentzia|immanentea]]) eta ikuspegi estrintsekoa (funtzionala). Ikuspegi intrintsekoan, musika musikagilearengan existitzen da baita entzun aurretik ere; izate bat ere izan dezake berez, naturan eta naturalki (ibaiko musika, txoriena... gizakiaren esku-hartzerik behar ez duena). Ikuspegi estrintsekoan, musika proiektatutako funtzioa da, pertzepzioa, soziologikoa berez. [[Zentzumen]] guztiak ditu, eta harago, baina batean bakarrik hautematen da: [[Hegaztien bokalizazio|hegaztien musika]] ez da bere horretan musika, eman nahi zaion kalifikazioagatik bakarrik.

Izakia musika dela dioen ideia zaharra da, eta [[Aristoteles]]en arabera [[Eskola pitagorikoa|pitagorikoengan]] jatorria du. Bere ''[[Metafisika]]n'' honela dio: «Zeruko fenomenoekin, haren zatiekin eta haren ordenantza osoarekin konbentzitzen dudan zenbakietan eta musikan erakuts zezaketen guztia jaso zuten, eta sistema bat osatu zuten; eta zerbait falta bazen, sistema ondo eta osorik egon zedin ordeztu zuten».

Esan beharra dago pitagorikoen soinu-zientziaren definizioa «aurkakoen konbinazio harmonikoa, anizkoitzen bateratzea eta aurkakoen adostasuna» dela. Soinuen zientzia neurriaren lau zientzietako bat da, [[matematika]]rena baino handiagoa, zuzentasunean oinarritzen baita; izan ere, matematikan 10 zati 3 egiteko eragiketa amaitzen saiatuz gero ez dugu inoiz amaituko, baina musika-denborak ahalbidetzen du.

== Musika arte eta entretenimendu gisa ==
[[Fitxategi:Frans van Mieris I - The Music Lesson GL GM 113.jpg|thumb|[[Frans van Mieris]]en ''Musika lekzioa'' margolana.]]
[[Fitxategi:Funky_Stuff_mixtape.jpg|thumb|Etxean egindako abestien nahasketak dituen [[kasete]] bat, 1990eko hamarkadatik aurrera musika kontsumitu eta eskuratzeko modua irauli zuen formatua.]]
Musika asmo askotarako osatzen eta interpretatzen da, plazer estetikotik, asmo erlijioso edo zeremonialetatik edo merkatuarentzako entretenimenduzko produktu gisa. Musika [[partitura|partituren]] bidez soilik eskuragarri zegoenean, [[musika klasiko|garai klasiko]] eta [[erromantizismo|erromantikoetan]] bezala, musika maite zutenek beren pieza eta abesti gogokoenen partiturak erosten zituzten [[piano]]an etxean interpretatu ahal izateko. [[Soinu grabazio]]a iristearekin batera, kantu herrikoien [[disko fonografiko]]ak, partituren ordez, musika maite zutenek euren abesti kuttunenak gozatzeko modu nagusi bihurtu ziren. 1980ko hamarkadan [[etxeko grabagailu]]ak eta [[1990eko hamarkada]]n [[musika digital]]a heldu zirenean, musika maite zutenek euren abesti gogokoenak erreproduzitzeko zintak edo zerrendak egin zitzaketen eta [[kasete]] eramangarrien erreproduzitzaile batean edo [[MP3]]ko erreproduzitzaile batean eraman. Musika maite duten zenbaitek beren abesti gogokoenak nahasteko [[mixtape|zintak sortzen dituzte]], "autorretratu, adiskidetasun keinu, festa ideal baterako errezeta... gisa balio dutenak; giro hori sutsuen maitatzen den horretan datza soilik"<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Patterns for college writing : a rhetorical reader and guide|argitaletxea=Bedford/St. Martins|data=2012|url=https://www.worldcat.org/oclc/772462896|edizioa=12th ed|isbn=978-0-312-67684-1|pmc=772462896|sartze-data=2020-01-19}}</ref>.

Musikari afizionatuek musika konposatu edo interpreta dezakete beren gozamenerako, eta euren diru sarrerak beste leku batean lortu. [[Musikari]] profesionalak hainbat talde eta erakundek erabiltzen dituzte, besteak beste, [[indar armatu]]ek (martxako [[musika-banda]]k, [[kontzertu-banda]]k eta [[herri-musikako talde]]ak), [[eliza|elizek]] eta [[sinagoga|sinagogek]], [[orkestra sinfoniko]]ek, irrati-difusioko enpresek edo filmak ekoizteko enpresek eta [[musika-eskola|musika-eskolek]]. Musikari profesionalek [[Langile autonomo|autonomo]] gisa edo saioko musikari gisa egiten dute lan batzuetan, [[kontratu]]ak eta konpromisoak bilatuz hainbat ingurunetan. Sarritan lotura asko daude musikari afizionatuen eta profesionalen artean. Musikari hasiberriek musikari profesionalekin hartzen dituzte eskolak. Inguru komunitarioetan, musikari afizionatu aurreratuek musikari profesionalekin jarduten dute, kontzertu komunitarioetako bandetan eta orkestra komunitarioetan, besteak beste.

Askotan, [[kontzertu|zuzeneko entzulego batentzat]] interpretatutako musikaren eta [[Musika estudio|estudio]] batean interpretatzen den musikaren arteko bereizketa egiten da, musika saltzeko sistemaren edo irrati-difusioko sistemaren bidez grabatu eta banatu ahal izateko. Hala ere, kasu askotan, zuzeneko emanaldi bat ere publiko baten aurrean grabatzen eta banatzen da. Zuzeneko kontzertuen grabazioak ohikoak dira, bai musika klasikoan, bai musika herrikoiaren formetan, baita rockean ere, non [[bootleg|legez kanpo grabatutako zuzeneko kontzertuak]] oso preziatuak baitira musika maite dutenentzat. [[Jam banda|Jam banden]] eszenan, zuzeneko [[jam saio]] inprobisatuak estudioko grabazioak baino gustukoagoak dira.

== Historia ==
{{sakontzeko|Musikaren historia}}
Musika soinu-konbinazio edo -mintzaira da; soinuak giza organo fonatzaileek (ahots musika) edota horretarako diseinaturiko musika tresnek sortuak (musika instrumentala) dira, zibilizazio batetik bestera aldatzen diren printzipio teknikoen arabera landuak eta antolatuak.

Herri musikaren jatorria [[historiaurre]]an dago. Segur aski, hasiera batean [[erlijio]]ari oso estu loturik izango zen, eta eginkizun estetikoa baino areago magiko-sinbolikoa izango zuen. Musika mota hori talde etniko eta kultural guztiek dute, gehienbat ahozko tradizioz transmititzen da, eta bere garapenak eta eboluzioak bide desberdinak jarraitu dituzte zibilizazio bakoitzean, baina, betiere, teknikoki nahiz instrumentalki sinplea izaten da, eta gai jakin baten inguruan [[bariazio]]ak inprobisatzeko aukera ematen du. Musika horren barruan sartzen dira, hasi tribu primitiboen abestietatik eta gaur egungo jazzeraino, herrialde desberdinetako folklorea eratzen duten manifestazio musikal guztietatik igarota.

[[Mendebalde]]an, musika jasoaren garapena [[Grezia]]n eta [[Erroma]]n hasi zen, eta handik [[Europa]] osora zabaldu zen, bi bide erabiliz: musika profanoa eta erlijiosoa. Azken hori, kristautasunaren hedapenari zuzenean lotua.

[[Gregoriar kantu]]a [[VI. mendea]]n sortu zen. Jarraian etorri zen, [[VII. mendea]]n, [[polifonia]] (grekotik dator hitza, eta «ahots asko» esan nahi du). Pentagrama edo paper pautatuan musika idazteko modua [[XI. mendea]]n asmatu zen. [[XII. mendea]]z gero, musika instrumentala polifonikoaren euskarritzat garrantzia hartzen hasi zen, eta gailurrera iritsi zen [[Palestrina]]ren eta [[Orlando di Lasso]]ren ([[XVI. mendea]]) konposizioekin, [[Pizkundea|Berpizkunde]] bete-betean.

[[Barrokoa]]n (1600-1750), teknika berriak asmatu ziren, hala nola monodia lagundua, errezitatiboa eta baxu jarraitua. Aro hartan jaio zen [[opera]] ere. [[Johann Sebastian Bach|Bach]] eta [[Georg Friedrich Händel|Haendel]] bezalako maisuek musika polifonikoak lortua zuen perfekzioa erakutsi zuten.

Barrokoaren handitasun-aroaren ondoren, estilo galaitsuagoko musika edo [[rokoko]]a etorri zen, ponpoxoago eta finagoa. Gero etorri zen haren ordezkoak, Vienako eskolak (1770-1830), sinfonia eta kamara musikaren hainbat forma bideratu zituen. Garai hartako musika sorkuntzako ahalmen handiaren erakusgarri bikain ditugu [[Joseph Haydn|Haydn]], [[Wolfgang Amadeus Mozart|Mozart]] eta [[Ludwig van Beethoven|Beethoven]].

Erromantizismoko musikan (1830-1900) subjektibismoa, poesia eta irudimena ditugu. [[Franz Schubert|Schubertekin]] hasi zen aldi hark [[Richard Wagner|Wagner]] eta [[Franz Liszt|Liszt]] izango zituen gorenean, eta korronte nazionalista erromantikoak iristean amaitu zen.

[[XX. mendea]]n, musikaren joera ohiko arau formalak eta konposizioarenak haustea izan da, atonalitatea eta dodekafonismoa bezalako joeren bidez. [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] [[jazz]]a sortzearekin eta aurrerapen teknologikoekin, musika konkretua eta elektronikoa etorri ziren. [[1950eko hamarkada]]n berrikuntza handiak izan ziren, eta disko jogailuaren eta irratiaren zabalkundeak maisu zahar eta konpositore berrien obrak hedatu zituzten mundu osoan.

== Musikaren historia kontinenteka ==
=== Amerikako musika ===
Amerikako musikari buruzko lehen azterketak [[XIX. mendea]]ren bukaeran hasi ziren; ordurako [[Europa]]ko musikaren eragin handia zuen bertakoen musikak. Dena den, arkeologia aztarnegietan aurkituriko tresnen, XVI. eta XVII. mendeetako misiolarien kroniken eta batez ere beste biztanleekin nahastu ez diren indiar talde batzuen gaur egungo musikaren bidez, aztertu ahal izan da bertako musikaren bilakaera. Europarrak heldu aurretik indiarrek ez zuten ezagutzen musika notaziorako sistemarik, musika tresnek laguntzen zioten kantuari, eta musika eta [[dantza]] batera egiten ziren beti.

=== Sortaldeko musika ===
Hinduen musikak [[vedak|veda]] testuen edo testu sakratuen irakurketan du jatorria. Indiako musikak erabateko aldaketa izan zuen [[K.a. VII. mendea]]n, [[budismo]]aren eta [[heleniar kultura]]ren eraginez; horietatik sortu zen indiar estilo klasikoa, [[raga]] izenekoa.

[[Txinako Herri Errepublika|Txinako]] musika, [[Han dinastia]]ren garaian (K.a. 206 - K.o. 220), errituzkoa zen; laurogeita hamar musikariz osatutako orkestrek jotzen zuten. [[Tan dinastia]]ren garaian (618-907) garatu zen, erlijiotik landa, jaialdi eta ospakizunetako musika. [[Song dinastia]]n (960-1279) [[Tang dinastia]]ko musika hobetu, eta errepertorioa zabaldu zen; [[Taizong]] enperadoreak berak 390 doinu berri ondu zituen. [[Ming dinastia]]ren garaian (1368-1644) hasi zen jai eta ospakizunetako musika kodetzen eta kontserbatorioetan irakasten.

Garai hartan emakumezkoek osatzen zituzten gorteko [[orkestra]]k. [[Qing dinastia]]tik aurrera (XVIII. mendea), Asiako beste herrietako musikak Txinakoaren gainean zuen eragina areagotu zen. [[Japonia]]n garrantzi handia izan zuen [[kabuki]] eta [[nô]] antzerkientzat egindako musikak; [[XX. mendea]]ren hasieratik japoniar musika asko hurbildu zitzaion Europakoari. [[Islam]]ak Asiako musika tradizio gehienetan izan zuen eragina, bere erritmo berezien eta doinu hautsien bidez.

=== Afrikako musika ===
Afrikako musikari buruzko lehen aipamenak europar bidaiarien kontakizunetan ageri dira; ezin izan da ordea musika mota honen bilakaera ezagutu. Nolanahi ere, [[ahozko tradizio]]an oinarritzen da, eta alde handiak ditu [[etnia]] batetik bestera.

=== Sartaldeko musika ===
Sartaldeko musika [[eliza (argipena)|elizako]] kantuekin hasi zen, hebrearren eta greziarren eskaletan oinarri harturik. Geroago [[organo]]az lagundu ziren kantuak, eta, kontrapuntua landu ahala, aberatsagoak egin ziren. Elizako eta elizaz kanpoko polifonia XV. eta XVI. mendeetako madrigal eta moteteekin iritsi zen maila gorenera.

[[XVII. mendea]]n, berriz, tresnetarako musika izan zen nagusi (bariazioak, suiteak); orobat, garrantzi handia izan zuten [[Claudio Monteverdi|Monteverdi]] eta [[Jean-Baptiste Lully|Lullyren]] operek, [[Heinrich Schütz|Schützen]] oratorioek, eta musika idazkeraren sistema berriak. [[XVII. mendea]]ren bukaeran eta XVIII. mendearen hasieran aurrerabide handia egin zuen teklaturako musikak.

[[Biolin]] taldeak antzina biolak izandako lekua hartu zuen sortu berri zen orkestra egituran. Oratorioa heldutasunera iritsi zen ([[Johann Sebastian Bach|Bach]], [[Georg Friedrich Händel|Haendel]], [[Domenico Scarlatti|Scarlatti]], [[Henry Purcell|Purcell]], [[François Couperin|Couperin]]). [[XVIII. mendea]]n [[Johann Sebastian Bach‎|Bachek]] [[sonata]] itxuratu zuen, geroago [[Joseph Haydn|Haydn]], [[Wolfgang Amadeus Mozart‎|Mozart]] eta [[Ludwig van Beethoven‎|Beethovenek]] landu zuten sinfoniaren eta harizko kuartetoaren oinarri izan zena.

[[XIX. mendea]]ren hasieran Beethovenek, bestalde, hunkigarritasun berria eman zion musikari eta era horretan erromantizismoaren aitzindari izan zen; [[Robert Schumann|Schumann]], [[Felix Mendelssohn|Mendelssohn]], [[Giuseppe Verdi|Verdi]], [[Piotr Ilitx Txaikovski|Txaikovski]], [[Franz Schubert|Schubert]] eta beste hainbat musikarik bete-betean egin zuten musika erromantikoa. Bestalde, [[erromantizismo]]ak ekarri zuen abertzaletasunean oinarritu ziren musikagile asko, hala nola, [[Frédéric Chopin|Chopin]] (Polonia), [[Franz Liszt|Liszt]] (Hungaria), [[Antonín Dvořák|Dvořák]] (Bohemia), [[Modest Musorgski|Musorgski]] eta [[Nikolai Rimski-Korsakov|Rimski-Korsakov]] (Errusia), [[Enrique Granados|Granados]] eta [[Isaac Albéniz|Albéniz]] (Espainia), [[Jean Sibelius|Sibelius]] (Finlandia), [[Edvard Grieg|Grieg]] (Norvegia) eta [[Béla Bartók|Bartók]] (Hungaria).

XIX. mendearen bukaeran, [[Richard Wagner|Wagnerrek]] berrikuntza handiak egin zituen orkestran eta [[harmonia]]ren baliabidetan, eta oro har, musikaren beraren ikuskeran. [[XX. mendea]]ren hasieran, [[Claude Debussy|Debussyk]] eta bere ikasleek [[inpresionismo]]a sortu zuten erromantizismoaren aurkako joera gisa; harrezkero, joerak asko sortu dira; [[musika atonal]]a eta [[dodekafonismo]]a landu dira, eta abstrakziorako joerak oso nabariak izan dira, [[Igor Stravinski|Stravinskiren]] eta [[Paul Hindemith|Hindemithen]] [[klasizismo]]an, besteak beste.

== XX. mendeko musika joerak ==
Musika joera nagusiak, sarritan bereizten errazak ez badira ere, aleatorioa, dodekafonikoa, elektronikoa eta konkretua dira.
* '''Musika aleatorioa''': musika egiterakoan edo jotzerakoan ezusteko edo prestatu gabeko elementuak sartzen dituena, eta zorizko prozeduren bidez (estatistikoak edo konputagailu bidezkoak) ontzen dena. [[John Cage]]ren lanak dira aipagarriak (''[[Music of Changes]]'', 1951).

* '''Musika dodekafonikoa''': ikusi [[dodekafonismo]].

* '''Musika elektronikoa''': bitarteko elektronikoen bidez sortzen eta emaitza zintetan grabatzen dena. Hasieran horrela deitzen zitzaien elektronikoki sintetizaturiko hotsei soilik, musika elektronikoa eta musika konkretua bereiztearren; musika konkretua ohiko musika eta eguneroko hotsak elkartuz egiten zen. Gaur egun ordea bat egin dute biek. Hots elektronikoak sortzeko lehen saioak [[Kanada]]n eta Estatu Batuetan egin ziren, [[1890]]. urtetik aurrera. [[XX. mendea]]ren hasieran Fischinger hasi zen, [[Alemania]]n, ildo honetatik lanean; Sobietar Batasunean, [[1930]]. urte inguruan, teknika fotoelektrikoak erabili ziren musika sortzeko. Izan ere, musika elektronikoaren garapena teknika berrikuntzei lotu zaio: telefonoa, bozgorailua, mikrofonoa, gramofono grabazioak, etab. Musikari aipagarriak dira Cage, Stockhausen, Maderna, Berio, Krenek, Eimer, etab.

<!-- Artikulua osatuz joateko egitura
== Boethius ==
* Boethius edo [[Severino Boecio]] docet: tres esse musicas
* [http://musicmp3direct.com/letters/j/ Musika]

=== ''Musica humana'' edo gizakiek musika tresnarik gabe egindako musika ===
=== ''Musica instrumentalis'' edo gizakiek musika tresnekin egindako musika ===
== Musikaren ezaugarriak ==
=== Intentsitatea ===
=== Tinbrea ===
=== Garaiera ===
=== Iraupena ===

== Musika atalak ==
=== [[Harmonia]] ===
=== [[Erritmika]] ===
=== [[Metrika]] ===
== Musika motak ==
=== [[Musika klasikoa]] ===
=== [[Musika erlijiosoa]] ===
=== [[Musika herrikoia]] ===
=== [[Musika garaikidea]] ===

=== [[Abesbatza]] ===
=== [[Musika sakra]] ===
=== [[Kamarako musika]] ===
=== [[Orkestrarako musika]] ===
-->
== Musikagileak ==
[[Fitxategi:mozart.birth.500pix.jpg|thumb|200px|Salzburgozko Mozarten jaioetxea]]

* [[Wolfgang Amadeus Mozart]]. [[Salzburgo]], (1756-1791). [http://www.mozartproject.org/]
* [[Ludwig van Beethoven]]. [[Bonn]], (1770-1827)
* [[Jesus Guridi]]. (1886-1961)
* [[Antonio Vivaldi]]
* [[Modest Musorgski|Modest Petrovitx Musorgski]]

== Bakarlariak ==
* [[Ainhoa Arteta]]
* [[Maria Callas]]
* [[Josep Carreras]]
* [[Plácido Domingo|Placido Domingo]]
* [[Luciano Pavarotti]]
* [[Juan Crisostomo Arriaga|Juan Krisostomo de Arriaga Balzola]]

== Musika tresnak ==
{{sakontzeko|musika tresna}}
* [[Perkusio instrumentu]]ak
** [[Danbor]]ra
** [[Txindata]]k
** [[Xilofono]]a
* [[Haize instrumentu]]ak (aerofonoak)
** [[Txirula]]
** [[Dultzaina]]
** [[Oboe]]a
** [[Tronpeta]]
** [[Saxofoi]]a
* [[Hari instrumentu]]ak (kordofonoak)
** [[Gitarra]]
** [[Biolin]]a

== Musika jauregi nabarmenak ==
[[Fitxategi:Lightmatter waltdisney concerthall.jpg|thumb|250px|eskuinera|Los Angeles-ko Walt Disney Concert Hall]]
[[Fitxategi:Facade opera Garnier.jpg|thumb|eskuinera|250px|Parisko Charles Garnier opera jauregiaren aurrealdea]]
=== Mundu mailan ===
* [[New York]]: Metropolitan Opera.
* [[Los Angeles]]: [[Walt Disney Concert Hall]].[http://www.laphil.com/home.cfm]
* [[Helsinki]]: [[Suomen Kansallisooppera]]/Finlands Nationalopera, 1879an eraikia, 1911n zaharberritua.[http://www.valiverho.com/ooppera/Suomen%20Kansallisooppera.htm][http://www.operafin.fi/]
* [[Paris]]: [[Opéra Garnier|Charles Garnier opera jauregia]], 1875ean eraikia.

=== Euskal Herrikoak ===
* [[Bilbo]]: [[Euskalduna jauregia]]
* [[Donostia]]: [[Kursaal jauregia]]

== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2014/08/27}}
{{Harluxet}}
{{erreferentzia_zerrenda}}

== Ikus, gainera ==
* [[Musikoterapia]]

== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}


[[Kategoria:Musika]]
[[Kategoria:Musika]]

14:21, 18 martxoa 2021ko berrikusketa

The Harvest Song, Eanger Irving Couse.

Musika arte eta jarduera kultural mota bat da, denboran zehar antolatutako soinua bitarteko duena. Musikaren definizio orokorrek elementu komunak dituzte, hala nola tonua (melodia eta harmonia zuzentzen dituena), erritmoa (eta tempo, metrika eta artikulazioari lotutako kontzeptuak), dinamika (bolumena eta leuntasuna) eta tinbrearen eta testuraren soinu-ezaugarriak (batzuetan soinu musikal baten "kolorea" esaten zaie). Musika-estilo edo -mota desberdinek elementu horietako batzuk nabarmendu, leundu edo alde batera utz ditzakete. Musika instrumentu eta teknika sorta zabalarekin interpretatzen da, kantutik hasi eta rap estilora doazenak; badira pieza instrumentalak, bakar-bakarrik bokalak diren piezak (akonpainamendu instrumentalik gabeko kantuak, esaterako) eta kantua eta instrumentuak uztartzen dituzten piezak. Hitza grezieratik dator μογσικυ (mousike; "musen artea")[1].

Bere erarik orokorrenean, musika arte edo jarduera kultural gisa deskribatzen duten jarduerek barne hartzen dituzte musika lanen sorrera (abestiak, melodiak, sinfoniak), musikaren kritika, musikaren historiaren azterketa eta musikaren azterketa estetikoa. Antzinako greziar eta indiar filosofoek musika horizontalki melodia eta bertikalki harmonia bezala ordenatutako tonu bezala definitzen zuten. "Esferen harmonia" eta "nire belarrietarako musika da" bezalako esaera arruntek musika sarri entzuteko ordenatua eta atsegina dela adierazten dute. Hala ere, John Cage XX. mendeko konpositoreak edozein soinu musika izan daitekeela pentsatu zuen, esanez, adibidez, "Ez dago zaratarik, soinua bakarrik"[2].

Musikaren sorkuntza, interpretazioa, esanahia eta definizioa ere aldatu egiten dira kulturaren eta testuinguru sozialaren arabera. Izan ere, historian zehar, musika molde edo estilo berri batzuk "hori ez da musika" esanez kritikatuak izan dira, besteak beste, Beethovenen Grosse Fuge soka laukotea 1825ean[3], jazz goiztiarra XX. mendearen hasieran[4] eta punk hardcorea 1980ko hamarkadan[5]. Musika mota asko daude, herri musika, musika tradizionala, musika artistikoa, elizkizun erlijiosoetarako idatzitako musika eta chanteyak bezalako lan abestiak barne. Musika hertsiki antolatutako konposizioetatik (XVIII. eta XIX. mendeetako musika klasikoaren sinfoniak, adibidez), berez jotako musika inprobisatura (jazza, adibidez) eta XX. eta XXI. mendeetako zorian oinarritutako musika garaikidearen estilo abangoardistetara doa.

Musika generotan bana daiteke (adibidez, country musika) eta generoak azpigeneroetan bana daitezke (adibidez, country bluesa eta pop countrya country azpigenero ugarietako bi dira), nahiz eta banaketa-lerroak eta musika-generoen arteko harremanak askotan sotilak izan, batzuetan interpretazio pertsonalera irekiak, eta batzuetan eztabaidagarriak. Adibidez, zaila izan daiteke 1980ko hamarkada hasierako hard rockaren eta heavy metalaren arteko lerroa trazatzea. Arteen barruan, musika arte eszeniko, arte eder edo entzumen-arte gisa sailka daiteke. Musika rock kontzertu batean edo orkestra aurkezpen batean zuzenean jo edo abestu eta entzun daiteke, obra dramatiko baten parte bezala zuzenean entzunda (antzerki musikaleko ikuskizun bat edo opera bat), edo irrati batean, MP3 erreproduzitzaile batean, CD erreproduzitzaile batean, telefono adimentsu batean edo film partitura edo telebista saio batean grabatu eta entzun daiteke.

Kultura askotan, musika pertsonen bizimoduaren zati garrantzitsu bat da, funtsezko papera betetzen baitu erritu erlijiosoetan, igarotzeko errituzko zeremonietan (adibidez, graduazioa eta ezkontza), gizarte-jardueretan (adibidez, dantza) eta hainbat kultura-jardueretan, izan karaokeko kantuen zaleen bilkura bat, funk-banda batean edo komunitateko abesbatza batean kantatzea. Jendeak hobby gisa musika egin dezake, gazte orkestra batean biolontxeloa jotzen duen nerabe batek bezala, edo musikari edo abeslari profesional gisa lan egin. Musikaren industriak honako hauek biltzen ditu: abesti eta musika-pieza berriak sortzen dituzten pertsonak (adibidez, konpositoreak eta abestigileak), musika interpretatzen duten pertsonak (orkestrako musikariak, abeslariak eta orkestra-zuzendariak, jazz-banda eta rock-banda barne), musika grabatzen duten pertsonak (musika-ekoizleak eta soinu-ingeniariak), kontzertu-birak antolatzen dituzten pertsonak eta bezeroei grabazioak edo partiturak saltzen dizkieten pertsonak.

Musikaren definiziora gerturapena

Intrintsekoa edo estrintsekoa

Bi “metodo” daude musika definitzeko: ikuspegi intrintsekoa (immanentea) eta ikuspegi estrintsekoa (funtzionala). Ikuspegi intrintsekoan, musika musikagilearengan existitzen da baita entzun aurretik ere; izate bat ere izan dezake berez, naturan eta naturalki (ibaiko musika, txoriena... gizakiaren esku-hartzerik behar ez duena). Ikuspegi estrintsekoan, musika proiektatutako funtzioa da, pertzepzioa, soziologikoa berez. Zentzumen guztiak ditu, eta harago, baina batean bakarrik hautematen da: hegaztien musika ez da bere horretan musika, eman nahi zaion kalifikazioagatik bakarrik.

Izakia musika dela dioen ideia zaharra da, eta Aristotelesen arabera pitagorikoengan jatorria du. Bere Metafisikan honela dio: «Zeruko fenomenoekin, haren zatiekin eta haren ordenantza osoarekin konbentzitzen dudan zenbakietan eta musikan erakuts zezaketen guztia jaso zuten, eta sistema bat osatu zuten; eta zerbait falta bazen, sistema ondo eta osorik egon zedin ordeztu zuten».

Esan beharra dago pitagorikoen soinu-zientziaren definizioa «aurkakoen konbinazio harmonikoa, anizkoitzen bateratzea eta aurkakoen adostasuna» dela. Soinuen zientzia neurriaren lau zientzietako bat da, matematikarena baino handiagoa, zuzentasunean oinarritzen baita; izan ere, matematikan 10 zati 3 egiteko eragiketa amaitzen saiatuz gero ez dugu inoiz amaituko, baina musika-denborak ahalbidetzen du.

Musika arte eta entretenimendu gisa

Frans van Mierisen Musika lekzioa margolana.
Etxean egindako abestien nahasketak dituen kasete bat, 1990eko hamarkadatik aurrera musika kontsumitu eta eskuratzeko modua irauli zuen formatua.

Musika asmo askotarako osatzen eta interpretatzen da, plazer estetikotik, asmo erlijioso edo zeremonialetatik edo merkatuarentzako entretenimenduzko produktu gisa. Musika partituren bidez soilik eskuragarri zegoenean, garai klasiko eta erromantikoetan bezala, musika maite zutenek beren pieza eta abesti gogokoenen partiturak erosten zituzten pianoan etxean interpretatu ahal izateko. Soinu grabazioa iristearekin batera, kantu herrikoien disko fonografikoak, partituren ordez, musika maite zutenek euren abesti kuttunenak gozatzeko modu nagusi bihurtu ziren. 1980ko hamarkadan etxeko grabagailuak eta 1990eko hamarkadan musika digitala heldu zirenean, musika maite zutenek euren abesti gogokoenak erreproduzitzeko zintak edo zerrendak egin zitzaketen eta kasete eramangarrien erreproduzitzaile batean edo MP3ko erreproduzitzaile batean eraman. Musika maite duten zenbaitek beren abesti gogokoenak nahasteko zintak sortzen dituzte, "autorretratu, adiskidetasun keinu, festa ideal baterako errezeta... gisa balio dutenak; giro hori sutsuen maitatzen den horretan datza soilik"[6].

Musikari afizionatuek musika konposatu edo interpreta dezakete beren gozamenerako, eta euren diru sarrerak beste leku batean lortu. Musikari profesionalak hainbat talde eta erakundek erabiltzen dituzte, besteak beste, indar armatuek (martxako musika-bandak, kontzertu-bandak eta herri-musikako taldeak), elizek eta sinagogek, orkestra sinfonikoek, irrati-difusioko enpresek edo filmak ekoizteko enpresek eta musika-eskolek. Musikari profesionalek autonomo gisa edo saioko musikari gisa egiten dute lan batzuetan, kontratuak eta konpromisoak bilatuz hainbat ingurunetan. Sarritan lotura asko daude musikari afizionatuen eta profesionalen artean. Musikari hasiberriek musikari profesionalekin hartzen dituzte eskolak. Inguru komunitarioetan, musikari afizionatu aurreratuek musikari profesionalekin jarduten dute, kontzertu komunitarioetako bandetan eta orkestra komunitarioetan, besteak beste.

Askotan, zuzeneko entzulego batentzat interpretatutako musikaren eta estudio batean interpretatzen den musikaren arteko bereizketa egiten da, musika saltzeko sistemaren edo irrati-difusioko sistemaren bidez grabatu eta banatu ahal izateko. Hala ere, kasu askotan, zuzeneko emanaldi bat ere publiko baten aurrean grabatzen eta banatzen da. Zuzeneko kontzertuen grabazioak ohikoak dira, bai musika klasikoan, bai musika herrikoiaren formetan, baita rockean ere, non legez kanpo grabatutako zuzeneko kontzertuak oso preziatuak baitira musika maite dutenentzat. Jam banden eszenan, zuzeneko jam saio inprobisatuak estudioko grabazioak baino gustukoagoak dira.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Musikaren historia»

Musika soinu-konbinazio edo -mintzaira da; soinuak giza organo fonatzaileek (ahots musika) edota horretarako diseinaturiko musika tresnek sortuak (musika instrumentala) dira, zibilizazio batetik bestera aldatzen diren printzipio teknikoen arabera landuak eta antolatuak.

Herri musikaren jatorria historiaurrean dago. Segur aski, hasiera batean erlijioari oso estu loturik izango zen, eta eginkizun estetikoa baino areago magiko-sinbolikoa izango zuen. Musika mota hori talde etniko eta kultural guztiek dute, gehienbat ahozko tradizioz transmititzen da, eta bere garapenak eta eboluzioak bide desberdinak jarraitu dituzte zibilizazio bakoitzean, baina, betiere, teknikoki nahiz instrumentalki sinplea izaten da, eta gai jakin baten inguruan bariazioak inprobisatzeko aukera ematen du. Musika horren barruan sartzen dira, hasi tribu primitiboen abestietatik eta gaur egungo jazzeraino, herrialde desberdinetako folklorea eratzen duten manifestazio musikal guztietatik igarota.

Mendebaldean, musika jasoaren garapena Grezian eta Erroman hasi zen, eta handik Europa osora zabaldu zen, bi bide erabiliz: musika profanoa eta erlijiosoa. Azken hori, kristautasunaren hedapenari zuzenean lotua.

Gregoriar kantua VI. mendean sortu zen. Jarraian etorri zen, VII. mendean, polifonia (grekotik dator hitza, eta «ahots asko» esan nahi du). Pentagrama edo paper pautatuan musika idazteko modua XI. mendean asmatu zen. XII. mendeaz gero, musika instrumentala polifonikoaren euskarritzat garrantzia hartzen hasi zen, eta gailurrera iritsi zen Palestrinaren eta Orlando di Lassoren (XVI. mendea) konposizioekin, Berpizkunde bete-betean.

Barrokoan (1600-1750), teknika berriak asmatu ziren, hala nola monodia lagundua, errezitatiboa eta baxu jarraitua. Aro hartan jaio zen opera ere. Bach eta Haendel bezalako maisuek musika polifonikoak lortua zuen perfekzioa erakutsi zuten.

Barrokoaren handitasun-aroaren ondoren, estilo galaitsuagoko musika edo rokokoa etorri zen, ponpoxoago eta finagoa. Gero etorri zen haren ordezkoak, Vienako eskolak (1770-1830), sinfonia eta kamara musikaren hainbat forma bideratu zituen. Garai hartako musika sorkuntzako ahalmen handiaren erakusgarri bikain ditugu Haydn, Mozart eta Beethoven.

Erromantizismoko musikan (1830-1900) subjektibismoa, poesia eta irudimena ditugu. Schubertekin hasi zen aldi hark Wagner eta Liszt izango zituen gorenean, eta korronte nazionalista erromantikoak iristean amaitu zen.

XX. mendean, musikaren joera ohiko arau formalak eta konposizioarenak haustea izan da, atonalitatea eta dodekafonismoa bezalako joeren bidez. Estatu Batuetan jazza sortzearekin eta aurrerapen teknologikoekin, musika konkretua eta elektronikoa etorri ziren. 1950eko hamarkadan berrikuntza handiak izan ziren, eta disko jogailuaren eta irratiaren zabalkundeak maisu zahar eta konpositore berrien obrak hedatu zituzten mundu osoan.

Musikaren historia kontinenteka

Amerikako musika

Amerikako musikari buruzko lehen azterketak XIX. mendearen bukaeran hasi ziren; ordurako Europako musikaren eragin handia zuen bertakoen musikak. Dena den, arkeologia aztarnegietan aurkituriko tresnen, XVI. eta XVII. mendeetako misiolarien kroniken eta batez ere beste biztanleekin nahastu ez diren indiar talde batzuen gaur egungo musikaren bidez, aztertu ahal izan da bertako musikaren bilakaera. Europarrak heldu aurretik indiarrek ez zuten ezagutzen musika notaziorako sistemarik, musika tresnek laguntzen zioten kantuari, eta musika eta dantza batera egiten ziren beti.

Sortaldeko musika

Hinduen musikak veda testuen edo testu sakratuen irakurketan du jatorria. Indiako musikak erabateko aldaketa izan zuen K.a. VII. mendean, budismoaren eta heleniar kulturaren eraginez; horietatik sortu zen indiar estilo klasikoa, raga izenekoa.

Txinako musika, Han dinastiaren garaian (K.a. 206 - K.o. 220), errituzkoa zen; laurogeita hamar musikariz osatutako orkestrek jotzen zuten. Tan dinastiaren garaian (618-907) garatu zen, erlijiotik landa, jaialdi eta ospakizunetako musika. Song dinastian (960-1279) Tang dinastiako musika hobetu, eta errepertorioa zabaldu zen; Taizong enperadoreak berak 390 doinu berri ondu zituen. Ming dinastiaren garaian (1368-1644) hasi zen jai eta ospakizunetako musika kodetzen eta kontserbatorioetan irakasten.

Garai hartan emakumezkoek osatzen zituzten gorteko orkestrak. Qing dinastiatik aurrera (XVIII. mendea), Asiako beste herrietako musikak Txinakoaren gainean zuen eragina areagotu zen. Japonian garrantzi handia izan zuen kabuki eta antzerkientzat egindako musikak; XX. mendearen hasieratik japoniar musika asko hurbildu zitzaion Europakoari. Islamak Asiako musika tradizio gehienetan izan zuen eragina, bere erritmo berezien eta doinu hautsien bidez.

Afrikako musika

Afrikako musikari buruzko lehen aipamenak europar bidaiarien kontakizunetan ageri dira; ezin izan da ordea musika mota honen bilakaera ezagutu. Nolanahi ere, ahozko tradizioan oinarritzen da, eta alde handiak ditu etnia batetik bestera.

Sartaldeko musika

Sartaldeko musika elizako kantuekin hasi zen, hebrearren eta greziarren eskaletan oinarri harturik. Geroago organoaz lagundu ziren kantuak, eta, kontrapuntua landu ahala, aberatsagoak egin ziren. Elizako eta elizaz kanpoko polifonia XV. eta XVI. mendeetako madrigal eta moteteekin iritsi zen maila gorenera.

XVII. mendean, berriz, tresnetarako musika izan zen nagusi (bariazioak, suiteak); orobat, garrantzi handia izan zuten Monteverdi eta Lullyren operek, Schützen oratorioek, eta musika idazkeraren sistema berriak. XVII. mendearen bukaeran eta XVIII. mendearen hasieran aurrerabide handia egin zuen teklaturako musikak.

Biolin taldeak antzina biolak izandako lekua hartu zuen sortu berri zen orkestra egituran. Oratorioa heldutasunera iritsi zen (Bach, Haendel, Scarlatti, Purcell, Couperin). XVIII. mendean Bachek sonata itxuratu zuen, geroago Haydn, Mozart eta Beethovenek landu zuten sinfoniaren eta harizko kuartetoaren oinarri izan zena.

XIX. mendearen hasieran Beethovenek, bestalde, hunkigarritasun berria eman zion musikari eta era horretan erromantizismoaren aitzindari izan zen; Schumann, Mendelssohn, Verdi, Txaikovski, Schubert eta beste hainbat musikarik bete-betean egin zuten musika erromantikoa. Bestalde, erromantizismoak ekarri zuen abertzaletasunean oinarritu ziren musikagile asko, hala nola, Chopin (Polonia), Liszt (Hungaria), Dvořák (Bohemia), Musorgski eta Rimski-Korsakov (Errusia), Granados eta Albéniz (Espainia), Sibelius (Finlandia), Grieg (Norvegia) eta Bartók (Hungaria).

XIX. mendearen bukaeran, Wagnerrek berrikuntza handiak egin zituen orkestran eta harmoniaren baliabidetan, eta oro har, musikaren beraren ikuskeran. XX. mendearen hasieran, Debussyk eta bere ikasleek inpresionismoa sortu zuten erromantizismoaren aurkako joera gisa; harrezkero, joerak asko sortu dira; musika atonala eta dodekafonismoa landu dira, eta abstrakziorako joerak oso nabariak izan dira, Stravinskiren eta Hindemithen klasizismoan, besteak beste.

XX. mendeko musika joerak

Musika joera nagusiak, sarritan bereizten errazak ez badira ere, aleatorioa, dodekafonikoa, elektronikoa eta konkretua dira.

  • Musika aleatorioa: musika egiterakoan edo jotzerakoan ezusteko edo prestatu gabeko elementuak sartzen dituena, eta zorizko prozeduren bidez (estatistikoak edo konputagailu bidezkoak) ontzen dena. John Cageren lanak dira aipagarriak (Music of Changes, 1951).
  • Musika elektronikoa: bitarteko elektronikoen bidez sortzen eta emaitza zintetan grabatzen dena. Hasieran horrela deitzen zitzaien elektronikoki sintetizaturiko hotsei soilik, musika elektronikoa eta musika konkretua bereiztearren; musika konkretua ohiko musika eta eguneroko hotsak elkartuz egiten zen. Gaur egun ordea bat egin dute biek. Hots elektronikoak sortzeko lehen saioak Kanadan eta Estatu Batuetan egin ziren, 1890. urtetik aurrera. XX. mendearen hasieran Fischinger hasi zen, Alemanian, ildo honetatik lanean; Sobietar Batasunean, 1930. urte inguruan, teknika fotoelektrikoak erabili ziren musika sortzeko. Izan ere, musika elektronikoaren garapena teknika berrikuntzei lotu zaio: telefonoa, bozgorailua, mikrofonoa, gramofono grabazioak, etab. Musikari aipagarriak dira Cage, Stockhausen, Maderna, Berio, Krenek, Eimer, etab.

Musikagileak

Salzburgozko Mozarten jaioetxea

Bakarlariak

Musika tresnak

Sakontzeko, irakurri: «musika tresna»

Musika jauregi nabarmenak

Los Angeles-ko Walt Disney Concert Hall
Parisko Charles Garnier opera jauregiaren aurrealdea

Mundu mailan

Euskal Herrikoak

Erreferentziak

  1. «Henry George Liddell, Robert Scott, A Greek-English Lexicon» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).
  2. (Ingelesez) Kozinn, Allan. (1992-08-13). «John Cage, 79, a Minimalist Enchanted With Sound, Dies» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).
  3. Kerman, Joseph, 1924-2014.. The Beethoven quartets. ISBN 978-0-393-00909-5. PMC 4494798. (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).
  4. Rabaka, Reiland, 1972-. (2012). Hip hop's amnesia : from blues and the black women's club movement to rap and the hip hop movement. Lexington Books ISBN 978-0-7391-7491-3. PMC 960888291. (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).
  5. Manabe, Noriko. (2016-01-01). The Revolution Will Not Be Televised. Oxford University Press ISBN 978-0-19-933468-1. (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).
  6. Patterns for college writing : a rhetorical reader and guide. (12th ed. argitaraldia) Bedford/St. Martins 2012 ISBN 978-0-312-67684-1. PMC 772462896. (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).

Ikus, gainera

Kanpo estekak