Edukira joan

Eyvind Johnson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eyvind Johnson

8. seat 11 of the Swedish Academy (en) Itzuli

1957ko abenduaren 20a - 1976ko abuztuaren 25a
Nils Ahnlund (en) Itzuli - Ulf Linde (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEyvind Olov Verner Johnson
JaiotzaBoden (en) Itzuli1900eko uztailaren 29a
Herrialdea Suedia
HeriotzaStockholm1976ko abuztuaren 25a (76 urte)
Hobiratze lekuaSkogskyrkogården
Familia
Ezkontidea(k)Cilla Johnson (en) Itzuli
Aase Christoffersen (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, eleberrigilea, kazetaria, idazlea, poeta, film-zuzendaria eta zinema gidoilaria
Jasotako sariak
KidetzaSuediar Akademia
Genero artistikoaproletarian literature (en) Itzuli

IMDB: nm0425083 Discogs: 2296996 Find a Grave: 13941058 Edit the value on Wikidata

Eyvind Johnson (Svartbjörnsbyn, Norrland, Suedia, 1900eko uztailaren 29a - Stockholm, 1976ko abuztuaren 25a) suediar eleberrigilea izan zen.

Familia apal batean sortu zen. Lanbide askotan jardun zuen, eta bidaia asko egin zituen literaturan hasi aurretik. Gai berriez gainera, kontaketa-teknika berriak ere sartu zituen Suediako literaturan, errealismo klasikotik aldenduta.

Gide, Joyce eta Proust idazleen eragin nabarmena dute haren lanek. Kapitalismo modernoaren jokaera salatu zuen Bobinack eleberrian (1932), lan-baldintzak izan zituen kontagai Regn i gryningen (1933, Euria eta egunsentia) obran, berak bizitako langile-esperientzia agerian utzi zuen Romanen om Olof autobiografian (1934-1937, Olofen eleberria) eta nazismoaren aurkako joera garbia agertu zuen Krilon obran (1941-1942).

Bigarren Mundu Gerran eta ondoko urteetan, totalitarismoaren aurkako idatzi asko zabaldu zituen: Strändernas svall (1946, Ulises zoriontsu) eta Hans nädes tid (1960, Jaun txit agurgarriaren egunak).

1974an, Literaturako Nobel saria jaso zuen, Harry Martinsonekin batera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]