Glizerio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Glizerio
Glicerio - MNR Palazzo Massimo.jpg
Erromatar enperadorea

martxoa 473 - ekaina 474
Bizitza
Jaiotza 430
Heriotza Dalmazia, ?
Heriotza modua unknown value
Leinua last emperors
Jarduerak
Jarduerak apaiza eta klerikoa

Glizerio (latinez: Glycerius; c.420 - 480 eta gero), 473 eta 474 bitartean mendebaldeko erromatar enperadorea izan zen.

Glizerio Ravennako gortean aritzen zen 473ko martxoaren 3an Gundobandok, Magister militum berriak, enperadore izendatu zuenean. Leon I.a ekialdeko enperadoreak ez zuen izendapen hori onartu.

473an bai ostrogodoek ekialdetik bai bisigodoek mendebaldetik Italiako penintsula mehatxatzen zuten. Glizeriok arrakastaz tropak bidali zituen godoen bi adar horiek bat egin zezaten saihestearren.

Arrakastak arrakasta, Leon I.ak ez zuen usurpatzaile bat mendebaldeko tronuan ikusi nahi. Julio Nepote senidea enperadore izendatuta, tropak Italiara bidali zituen 474ko ekainean. Glizeriok ez zien aurre egin, eta borrokatu gabe errenditu zen. Agian joera hori eskertzearren Julio Nepotek artzapezpiku izendatu zuen Glizerio.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Glizerio Aldatu lotura Wikidatan