Avito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Avito
Tremissis Avitus-RIC 2402.jpg
Erromatar enperadorea

455eko uztailak 9 - 456ko urriak 17
Petronio Maximo - Maioriano
Antzinako Erromako senataria


apezpiku


Erromatar Inperioko kontsul

Bizitza
Jaiotza Clermont-Ferrand395
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza 457 (61/62 urte)
Hobiratze lekua Brioude
Heriotza modua gizahilketa
Familia
Aita Agricola
Seme-alabak
Leinua last emperors
Jarduerak
Jarduerak apaiza eta politikaria

Avito (latinez: Marcus Maecilius Flavius Eparchius Avitus; c.395 - 456) erromatar aristokrata izan zen, 455etik 456 arte erromatar enperadorea izandakoa.

Petronio Maximok magister militum (armadaren burua) izendatuta, Avitok Teodoriko II.a bisigodoen erregearengana joan behar izan zuen misio diplomatiko batean. Erregearen Tolosako gortean zegoela Genserikok Erroma inbaditu zuen, Petronio Maximoren agintaldia amaiaraziz. Avitok abagunea aprobetxaturik, 455eko uztailaren 9an Galiako senatariek eta soldaduek aldarrikatu zuten enperadore. Irailean Erromara iritsi zen.

Italian haren agintea ez zen inoiz onartu. Bandaloen kontrako kanpainak porrot egindakoan, Avitoren egoera ezegonkor bihurtu zen. Bandaloen setiok gosetea eragin zuen Erroman. Gainera, bizkartzain godoak ordaindu ahal izateko, brontzezko estatuak urtu zituen. Nahigabe orokorraz baliatuta, Rizimerok eta Maiorianok matxinada sortu zuten.

Teodoriko II.aren laguntza jaso gabe, Hispanian baitzen sueboen kontrako borrokan, Avito garaitu zuten matxinoek. Bizitza errespetatu zioten, eta artzapezpiku izendatu zuten. Galiara ihes egin nahi izan zuenean, hil egin zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Avito Aldatu lotura Wikidatan