Magnentzio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Magnentzio

Roman usurper (en) Itzuli

350eko urtarrilaren 18a - 353ko abuztuaren 11
Antzinako Erromako senataria



Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaAmiens, 303
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaLyon353ko abuztuaren 11 (49/50 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Familia
Ezkontidea(k)Justina (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Magnentzio (Magnus Magnentius, Samarobriva, c. 303Lugdunum, 353ko abuztuaren 10a) Erromatar Inperioko usurpatzailea izan zen 350etik 353ra.

Germaniar jatorrikoa zen eta Galian Konstante enperadorearen agindupean borrokan nabarmendu zen. 850eko abuztuaren 18an Augusto izendatu zuten eta handik gutxira Konstante hil zuen. Mendebaldeko Erromatar Inperioaren zati handienaren kontrola bereganatu zuen, baina Konstantino II.a enperadoreak ez zuen onartu. Magnentzio garaitua izan zen Mons Seleucus guduan eta bere buruaz beste egin zuen 353ko abuztuaren 10ean.

Bere erregealdi labur gehiena bere legitimitatea ziurtatzera bideratu zen. Legitimitate dinastikorik gabea, askatzaile gisa aurkeztu zen Konstanteren tiraniaren aurrean. Hainbat erreforma politiko eta erlijioso egiten saiatu zen, baina hil ondoren baliogabetu egin zituzten.

Bere matxinadaren ondoriorik garrantzitsuena Gerra Zibilaren ondorioz soldadu erromatarren kopurua izugarri murriztea izan zen.