Mikel I.a Rangabe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikel I.a Rangabe
Michael I (Byzantine Emperor).jpg
bizantziar enperadore

811ko urriaren 2a - 813ko ekainaren 22a
Estaurazio - Leon V.a Armeniarra
Bizitza
Jaiotza 770
Herrialdea  Bizantziar Inperioa
Heriotza Kınalıada Mahallesi844ko urtarrilaren 11 (egutegi gregorianoa) (73/74 urte)
Hobiratze lekua Turkia
Familia
Aita Theophylact Rhangabe
Ezkontidea(k) Prokopia (en) Itzuli
Seme-alabak
Leinua Byzantine Empire under the Nikephorian dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasun ortodoxoa

Mikel I.a Rangabe[1] (grezieraz: Μιχαῆλ A' Ῥαγγαβέ, Mikhaēl I Rhangabe; ? - 844ko urtarrilaren 11) 811-813 bitartean Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen.

Teofilakto Rangabe patrizioaren semea eta Prokopia, Nizeforo I.aren alabaren senarra zen. Bulgariako Krumen aurkako kanpaina penagarritik bizirik atera zenez gero, larriki zauritutako Estaurazio enperadorea ordezkatzeko aukeratu zuten. Ikonoklastei jazarri zitzaien. Frankoekin negoziazioak hasi eta Karlomagno Mendebaldeko Enperadore onartu zuen. Horren ordainez, Bizantziar Inperioak Venezia berreskuratu zuen. Ez zuen ontzat hartu, ordea, Krumen bake-baldintzak eta bulgariarrei aurre egitea erabaki zuen. Baina 813ko ekainean bizantziar armadak erabateko porrota pairatu zuen Hadrianopolisen eta Mikelek uko egin behar izan zion koroari, Leon V.a Armeniarraren faboretan.

Mikelen semeak zikiratu eta monasteriotan sartu zituzten. Haietako bat, Nicetas, Konstantinoplako Aitalehena izatera iritsi zen. Mikel monje sartu (Atanasio izena hartuta) eta 844an hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikel I.a Rangabe Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Estaurazio
Bizantziar Inperioko enperadorea
811-813
Ondorengoa
Leon V.a Armeniarra