Emanuel II.a Paleologo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Emanuel II.a Paleologo
Manuel II Paleologus.jpg
Bizantziar enperadorea

1391ko otsailak 16 - 1425eko uztailak 21
Joan V.a Paleologo - Joan VIII.a Paleologo
Bizitza
Jaiotza Konstantinopla1350eko ekainaren 27a
Herrialdea  Bizantziar Inperioa
Heriotza Konstantinopla1425eko uztailaren 21a (75 urte)
Familia
Aita Joan V.a Paleologo
Ama Helena Kantakouzene
Ezkontidea(k) Helena Dragaš
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Palaiologos
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Orthodox Christianitya

Emanuel II.a Paleologo (grezieraz: Μανουήλ Β΄ Παλαιολόγος, Manouēl ho déyteros Palaiologos; Konstantinopla, 1350eko ekainaren 27a - Konstantinopla, 1425eko uztailaren 21a) soldadu, estatuburu, eta 1391tik 1425ra arte enperadore bizantziarra izan zen.

Joan V.a Paleologo enperadorearen eta bere emazte Helena Kantakouzeneren bigarren semea zen.

Aitak despota izendatuta, Emanuel II.a izango zenak mendebaldera bidaiatu zuen, 1365ean eta 1370ean, Bizantziar Inperioarentzat laguntza bila. Tesalonikako gobernadore zen 1369tik aurrera.

1373an izendatu zuten erregetzarako oinordeko, haren anaia zaharrena Androniko IV.a Paleologok aitaren aurkako matxinada egin ondoren. Aitaren enperadorekide izendatu zuten 1373an, eta, 1379an, aitari Konstantinopla eta tronua —Andronikok 1376an hartu zuena— berreskuratzen lagundu zion.

Joan V.ak eta Emanuelek tronua berreskuratu zuten turkiarren laguntzarekin, eta sultanari zerga ordaindu eta laguntza militarra eman beharrean aurkitu ziren. 1390ean, Joan VII.a Paleologo, Andronikoren semea, Konstantinoplaz eta tronuaz jabetu zen, baina turkiarrek berriz ere Emanueli eta bere aitari haiek berreskuratzen lagundu zioten.[1] Emanuelek Bayezid I.a sultanaren gortean bizi behar izan zuen, meneko basailu gisa. Aita hil zenean, 1391n, Konstantinoplara ihes egin zuen.

1391n izendatu zuten enperadore Emanuel II.a Paleologoa izenarekin.

Emanuelek bake-hitzarmen bat antolatu zuen Beyazid-en ondorengo zen Mehmed I.arekin, horrela Tesalonika eskuratu eta zergak ordaintzeari amaiera emateko. Bakezko harremanek 1421era arte iraun zuten, Mehmet hil zen arte; Emanuelek estatu-gaiak alde batera utzi zituen, bere interes erlijioso eta literarioak lortzeko lanei ekiteko. Emanuel II.a, hitzarmen iraingarri bat sinatzera behartua izan ondoren, monasterio batera erretiratu zen; 1425ean hil zen.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emanuel II.a gizon heldua zela ezkondu zen Helena Dragašekin, Konstantino Dragaš printze serbiarraren alabarekin, eta zazpi seme izan zituzten. Bosgarren semea, Konstantino XI.a Paleologo, Bizantziar Inperioko azken enperadorea izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emanuel II.a Paleologo Aldatu lotura Wikidatan