Joan VIII.a Paleologo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joan VIII.a Paleologo
Palaio.jpg
Bizantziar enperadorea

1425 - 1448
Emanuel II.a Paleologoa - Konstantino XI.a
Bizitza
Jaiotza Konstantinopla1392ko abenduaren 18a
Herrialdea  Bizantziar Inperioa
Heriotza Konstantinopla1448ko urriaren 31 (55 urte)
Familia
Aita Emanuel II.a Paleologoa
Ama Helena Dragaš
Ezkontidea(k) Anna of Moscow  (1409, 1411, 1414 -  1417)
Sophia of Montferrat  (1421eko urtarrilak 19 -  abuztua 1426)
Maria of Trebizond  (1427 -  1439)
Anai-arrebak
Leinua Palaiologos
Jarduerak

Joan VIII.a Paleologo[1] (grezieraz: Ίωάννης Η' Παλαιολόγος; Konstantinopla, 1392ko abenduaren 18a - ib., 1448ko urriaren 31) Bizantzioko enperadorea 1425-1448 urteetan izan zen. Emanuel II.aren seme nagusia zen, eta anaiekin batera gobernatu zuen. Turkiarrek Tesalonika konkistatu zutenean, mendebalera jo zuen laguntza bila, eta Eugenio IV.a Aita Santuarekin hitzartu zuen Erromako eta Greziako eliza kristauen batasuna, Erromako Aita Santuen mendean (Ferrara-Florentziako kontzilioa, 1439), laguntza militarraren truke. Jaso zuen laguntza guztiz urria izan zen, eta Greziako herriak, fraide ortodoxoek xaxatuta, ez zuen inola ere batasun hori onartu. Gurutzatuek izugarrizko porrota izan zuten Varna hirian turkiarren aurka 1444. urtean, eta Bizantzioko Inperioa Konstantinoplako hiria baizik ez zen izan, hurrengo urteetan erabat suntsitu zen arte (1453). Konstantino XI.a, Joan VIII.aren ondorengoa, izan zen Bizantzioko azken enperadorea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan VIII.a Paleologo Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Bizantziar Inperioa
Artikulu hau Bizantziar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.