Postumo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Postumo
Postumus-2sest.jpg
Erromatar gobernadorea


Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaGalia, III. mendea
HerrialdeaAntzinako Erroma
HeriotzaMainz, 269 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Postumo (latinez: Marcus Cassianius Latinius Postumus) Galietako Inperioaren sortzailea izan zen 260. urtean[1], Valeriano Erromatar Inperioko enperadore zelarik. Galia, Germania, Britania eta Hispania Inperiotik atera zituen, bere inperio propioa sortzeko. 269 arte izan zuen bertan agintea.

Boterera igotzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroaz ezer gutxi dakigu, baina uste da jatorri apaleko galoa zela, maila militarrean gora igotzea lortu zuena jeneralaren mailara iritsi arte, edo agian Germania Behereko edo Germania Garaiko gobernadorearena[2].

259an, Valeriano enperadorea persiarren aurkako kanpaina egiten ari zen ekialdean eta haren seme eta ko-enperadore Galieno, berriz, Danubioko mugarekin zegoen kezkatuta. Bere seme Salonino komandante batzuekin (horien artean Postumo) utzi zuen mendebaldean, Rin ibaiaren muga babesteko[3].

Saloninok ez zuen ondo bete bere lana, eta alamanen eta frankoen inbasio-kaosaren erdian, Postumo enperadore aldarrikatu zuten bere tropek[4] eta uko egin zion barbaroen altxor berreskuratuak Erromari entregatzeari, zeinak bere soldaduen artean banatu baitzituen. Salonino eta Silveriano, pretorianoen prefektua, bizi ziren Kolonia setiatu zuen. Hiriko harresiak hartu ondoren, Postumok Silveriano eta Salonio hil zituen[5], eta garaipen-arku bat eraiki zuen garaipena ospatzeko.

Galietako Inperioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galia, Hispania, Germania eta, agian, Britania probintziek enperadoretzat hartu zuten. Postumok bere inperioaren hiriburua instalatu zuen Kolonian, eta han sortu zituen bere moneta gehienak.

Postumo enperadorearen txanponak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miliario hau Gasteizko Errekaleor auzoan aurkitu zuten. Bertan dio: [I]MP(ERATORI) CAE[S(ARI)] [M]ARCO CA[SSIJANO] LAT[IN]IO POSTUMO AUG(USTO).

Galienok argitaratutako txanponekin alderatuta, kalitate onekoak ziren Postumoren edizioak, bai erabilitako materialari dagokionez, bai egiteko moduari dagokionez. Horrek pentsarazten du ekonomiak Erromak kontrolatutako probintzietan baino hobeto funtzionatzen zuela. Azkenean bakarrik joan zen okerrera, eta are gehiago areagotu zen haren ondorengo Viktorino eta Tetriko I.aren kontrolpean. Bere edizioetako batean, Postumo Galiako salbatzaile gisa aurkezten da.

Galianorekiko aurrez aurrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

263. urtean, Galieno enperadoreak, bere gudarosteak Postumoren aurka bidali zituen, bera ere han zegoelarik. Azkenean, guzti hau konpondu ahal izan zuen. Hasieran, garaipen batzuk lortu zituen, baina, halako batean, zauritua izan zen, eta atzera jo behar izan zuen[6]. Ordutik aurrera, Erromatar Inperioko beste toki batzuetan gertatzen ari ziren arazoei aurre egin behar izan zien eta ez zen gehiago Postumo eta Galietako Inperioaz arduratu[7].

Erorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aginteak iraun zuen bitartean, altxamendu bat ere jasan behar izan zuen. Mainzko komandantea zen Lelianorena, hain zuzen ere. Leliano enperadore izendatu zuten Maguntzian edo Mainzen, 269ko otsailean edo martxoan[8]. Uste da Postumoren mendeko ofizial beteranoa zela, Germania Garaiko legatua edo Legio XXII Primigeniako komandantea. Leliano arrisku larria zen Postumorentzat bi legio agintzen zituelako (Maguntziako Primigenia eta Estrasburgoko Legio VIII. Augusta); hala ere, matxinada bi hilabete geroago bakarrik zapaldu zen, Leliano bere soldaduek hil zutelako edo Postumoren tropek hiriburuko setioaren ondoren hil zutelako. Lelianoren aurkako garaipenak, ordea, bere alde txarra ere izan zuen Postumorentzat. Orduan bertan, hil egin baitzuten. Hilketa honentzako bi azalpen posible aurkitu dira: Bata, Maguntziaren arpilatzea eragotzi izana. Eta, bigarrena, Postumoren legioen artean, Lelianoren soldaduak sartu izana, eta hilketaren erantzuleak hauek izatea. Postumo, 269. urtean hil zen. Bere heriotzaren ostean, Britania eta Hispania, Erromatar Inperiora batu ziren berriz. Bere ondorengoa, Marko Aurelio Mario izan zen. Baina ez zuen askorik iraun, bere soldadu propioek hil baitzuten.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aurelius Victor, Liber de Caesaribus
  • Canduci, Alexander (2010), Triumph & Tragedy: The Rise and Fall of Rome's Immortal Emperors, Pier 9, ISBN 978-1-74196-598-8
  • Drinkwater, J. F. (1987), The Gallic Empire: Separatism and continuity in the north-western provinces of the Roman Empire, A.D. 260–274, Franz Steiner Verlag Wiesbaden GMBH, Stuttgart, ISBN 3-515-04806-5
  • Polfer, Michel (2000), "Postumus (A.D. 260-269)", De Imperatoribus Romanis
  • Potter, David Stone (2004), The Roman Empire at Bay, AD 180-395, Routledge
  • Jones, A.H.M., Martindale, J.R. (1971), The Prosopography of the Later Roman Empire, Vol. I: AD260-395, Cambridge University Press

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Postumok agintea hartu zuen urtea 259 edo 260 izan daiteke. Iraganean 259 nahiago izaten zen, baina gaur egun aditu gehienek 260ko uda-udazkena zehazten dute, Polfer (Postumus) eta J.F. Drinkwaterren arabera (1987, 97. or). Terminus ante quem gakoa 260. urteko iraileko inskripzio bat da; bertan Postumo enperadore bezala azaltzen da: Bakker (1993), 369–386 or. Artikulu honetan aipatzen diren beste data batzuk urte bat atzeratzen ahal dira, Postumo 259an agintea hartzeko urte gisa hartzen dutenentzat. Ikus Drinkwater (1987), 95-106 or.
  2. Potter (2004), p. 257
  3. Polfer, Michel (2000), "Postumus (A.D. 260-269)", De Imperatoribus Romanis
  4. Potter (2004), 256 or.; Canduci (2010), 88 or.; Drinkwater (1987), 89 or.
  5. Potter (2004), 257 or.; Drinkwater (1987), 89 or.
  6. Potter (2004), 263 or.;
  7. Polfer, Postumus
  8. Polfer, Laelianus; Potter, 265 or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]