Peszenio Niger

Peszenio Nigro» orritik birbideratua)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Peszenio Niger
Denarius-Pescennius Niger-RIC 0015var.jpg
Antzinako Erromako senataria


Erromatar Inperioko kontsul

Bizitza
Jaiotza Aquino135
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Antiokia Oronteskoa194 (58/59 urte)
Heriotza modua : burugabetzea
Jarduerak
Jarduerak soldadua eta politikaria

Peszenio Niger (latinez: Pescennius Niger; 140-194) erromatar enperadorea izan zen Ekialdean 193tik 194 arte.

Niger Siria probintziako gobernaria izan zen. Pertinaxen hil ondoren, Pretoriar Guardiak postua enkantean saltzerakoan, legioek enperadore izendatu zuten Peszenio Niger.

Inperioko zati bat mendean izan zuen, Egipto besteak beste. Probintzia aberatsak baziren ere, Septimio Severok Erroma lehen hartu zuen. Geroztik, ekialdera jo zuen Nigerri aurre egiteko. Issosko gudua galdu ostean (194an), Peszenio Niger hil zuten Partiara ihes egiten ari zela.