Maioriano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maioriano
Maiorianus Augustus.jpg
Erromatar enperadorea

apirila 457 - 461eko abuztuak 2
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
Jaiotza 420
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Tortona461eko abuztuaren 7a (40/41 urte)
Heriotza modua gizahilketa: disenteria
Leinua last emperors
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna

Maioriano (latinez: Iulius Valerius Maiorianus; 420ko azaroa - 461eko abuztuaren 7) 457tik hil zen arte mendebaldeko erromatar enperadorea izan zen.

Frankoen eta alamanen aurka nabarmendu zen, armadaren barnean. Avito boteretik kendu ostean, Rizimero erregenteak Maioriano enperadore izendatu zuen, ekialdeko Leon I.ak usurpatzailetzat jo bazuen ere.

458an, bandaloen eraso bertan behera utzita, Afrika inbaditu zuen germaniarrez osatutako armada baten bidez. Teodoriko II.a bisigodoen erregea garaitutakoan, berarekin hitzarmena sinatu zuen. 460ko hasieran egundoko itsas-armada prestatu zuen bandaloen aurka egiteko. Genserikok, halere, erromatar ofizial batzuk erosita, oharkabean harrapatu zuen erromatar itsas-armada, eta suntsitzen lortu zuen.

Genserikorekin bakea hitzartu behar izan zuen orduan Maiorianok. Horrek haren ospe militarra kaltetu zuen. Gainera, populazioarekiko soldaduen bortizkeria bertan behera uzten saiatzeak ospe txarra areagotu zion legioen artean. Rizimerok atzerritarren tropen matxinada eragin zuen. Honela, 461eko abuztuaren 2an abdikatzera behartu zuten. Bost egun beranduago hil zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maioriano Aldatu lotura Wikidatan