Nizeforo II.a Fokas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nizeforo II.a Fokas

Nizeforo II.a Fokas (grezieraz: Νικηφόρος Β΄ Φωκᾶς, Nikēphoros II Phōkas) (912Konstantinopla, 969ko abenduaren 11) 963-969 bitartean Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen.

Armadako buruzagi ospetsua izan zen. 961ean arabiarrak garaitu zituen eta Kreta mendean hartu zuen. Erroman II.a enperadorea hil zenean errege izendatu zuten gudarostean zuen ospeagatik, eta Erromanen alargun Teofanorekin ezkondu zen.

Enperadore izan zen bitartean nobleen eta militarren alde jardun zuen. Mendean hartu zituen Zilizia, Zipre eta Siria. Musulmanekin borrokatu zen Sizilia mendean hartzeko, baina ez zituen garaitu. Errusiarrak bulgariarren aurka borrokatzera bultzatu zituen. Gerrako gastuak ordaintzeko zergak igo izanak etsai asko sortu zizkion. Emaztearen maitalea zen Joan Tzimiskes jeneralak hil zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nizeforo II.a Fokas Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Erroman II.a
Bizantziar Inperioko enperadorea
963-969
Ondorengoa
Joan I.a Tzimiskes