Ilia Frank
Itxura
(«Ilya Frank» orritik birbideratua)
Ilia Mikhailovitx Frank[1] (errusieraz: Илья́ Миха́йлович Франк; San Petersburgo, 1908ko urriaren 23a - Mosku, 1990eko ekainaren 22a) errusiar fisikaria izan zen. Sobietar Batasuneko Zientzia Akademiako Fisika Institutuan aritu zen lanean. Txerenkov erradiazioaren ondorioak interpretatzen eta adierazten lagundu zuen. Lan hori zela-eta, 1958an, Fisikako Nobel saria irabazi zuen, Igor E. Tammekin eta Pavel A. Txerenkovekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-12-10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]