Mañeru
|
Mañeru |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Mañeru | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrako merindadea |
||
| Alkatea | Nuria Irisarri Arbeloa (FIM, indep.) |
||
| Herritarra | mañeruar | ||
| Koordenatuak | 42°40′15″N 1°51′45″W / 42.67083°N 1.8625°WKoordenatuak: 42°40′15″N 1°51′45″W / 42.67083°N 1.8625°W | ||
| Eremua | 13,15 km2 | ||
| Garaiera | 450 m | ||
| Distantzia | 28 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31130 |
||
| Biztanleria | 427 bizt (2011) | ||
| Dentsitatea | 32,47 bizt/km² | ||
| www.maneru.es http://www.maneru.es www.maneru.es | |||
Mañeru Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 389 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 28 kilometrora dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Herria, Nafarroa erdialdean kokatzen da, NA-111 errepidea Gares-Lizarra norabidean jarraitu ostean, Lizarrako merindadearen ekialdeko muturrean. Arga eta Salado ibaiek bat egiten dute Mañerun.
Mañeruk Artazurekin eta Girgillaorekin egiten du muga iparraldean, Garesekin ekialdean, Ziraukirekin mendebaldean, eta Mendigorriarekin hegoaldean. Azken hau Erriberriko merindadean kokatua.
[aldatu] Klima eta landaredia
Mañeruko klima, mediterraneo kontinentala da. Altueraren arabera aldakorrak dira, batez besteko tenperatura 12º eta 14º bitartekoa eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 60 eta 100 inguru izaten dira.
Landaredia, birlandaturiko pinudiak eta ibaien ertzetan dagoen landaredia baino ez da han. Udalerrian zeuden jatorrizko basoak ia erabat galdu dira gizakiaren eragina dela eta.
[aldatu] Historia
Herriari buruzko lehen aipamena erromatarren garaikoa da, eta garai horretakoa da udalerrian aurkitutako Merkurioren brontzezko irudia, kristo ondorengo bigarren mendekoa. Udalerria erregearen jaurerri izan zen eta Antso VI.a Jakituna erregeak jaurerriaren petxa 700 soldatera murriztu zuen 1193an, herriari forua eman eta berehala. Irantzuko eta Jerusalengo San Joan Ospitalekoaren ordena erlijiosoek jabetza ugari izan zituzten Mañerun. Azken ordena honek herriko parrokiaren jabetza zeukan.
1630ean Mañeru haranetik banandu zen eta 1665ean Nafarroako gorteetan jarlekua lortu zuen, horretarako dirua ordaindu eta gero. Dena den, jarlekua hamaika urte geroago galdu zuen. XVIII. mendearen amaieran, berriz, Mañerun, tabakoa, olioa eta batez ere ardoa ekoizten zuten enpresak zeuden. Ordurako, herriko oihalgintza tailerrak gainbeheran zeuden, ordea. 1848an herrian nesken eta mutilen eskolak zeuden. Mutilen eskolan 94 haur zeuden, eta maisuak 4.000 errealeko soldata jasotzen zuen. Nesken eskolan, berriz, 72 haur zeuden eta bertako maistrak 2.000 errealeko soldata jasotzen zuen. Soldata horiek, umeen gurasoek emandako diruarekin batetik, eta udalerriko ondasun komunetik ateratako diruarekin ordaintzen ziren.
XIX. mendearen erdialdean, Mañeruko eliza herritarrek aurkezturiko bikario batek zuzentzen zuen. Elizak aldi berean bost onuradun zituen, erregeak eta Garesko San Joan komentuak izendatzen zituenak. 1820an herrian errota eta bestelako aletegi txikiak zeuden, nahiz eta jarduera ekonomiko nagusia ardogintza izan. Lehen Gerra Karlistan, 1833. eta 1840. urteen artean, Kordobako Fernandez jeneralak mañerutarrak herritik kanporatu zituen, karlistak Larragako gotorlekuaren jabe egiten saiatu bitartean.
XX. mendean zehar, herriaren gainbehera etorri zen, Iruñerriko eta Lizarrako industrializazioak mañerutar asko erakarri baitzuen. Herriko biztanleria erdira murriztu zen.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.111 | 1.078 | 1.091 | 974 | 901 | 859 | 764 | 684 | 552 | 425 | 362 | 378 | 359 |
2008ko erroldaren arabera, 27 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %7,26 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
[aldatu] Ekonomia
Jarduera ekonomiko nagusia industria da, biztanleriaren %65ek egiten du lan horretan. Igeltsua ekoizten duen lantegia eta nekazaritzarekin zerikusia duten industria txikiak nagusi dira: ardogintza kooperatiba, barazkien kontserba lantegia, olio enpresa eta okela industria txikia. Biztanleriaren gainontzekoa nekazaritzan aritzen da.
[aldatu] Ondarea
[aldatu] San Pedro Apostuluaren eliza
San Pedro Apostuluaren eliza, XVIII. mende amaierako eraikin neoklasikoa da, eta XVI. mendean Juanes maisuak eta haren seme Pedro Urbietak egindako tenplu zaharra ordezkatzeko eraiki zen. Eraikinaren zati bat XVI. mendeko egitura aprobetxatuz eraiki zen. Santos Angel Otxandategi arkitekto neoklasikoaren obra nagusitzat jotzen da.
Parrokiak gurutze latindarraren oinarria dauka, eta linternadun laranja erdiko gangez estalitako gurutzeria zabala. Tenpluaren oinetan, barruko egituran ezarritako koru altua dago, XVI. mendeko dorrearen egitura aprobetxatuz. Elizaren kanpoaldean, harlanduzko hormak eta ezaugarri neoklasikoak nabarmentzen dira. Sarrerak, dinteldun atea dauka, eta horren gainean, San Pedroren XVI. mendeko irudi bat dago.
Eliza barruko erretaula nagusia Victor Eusak diseinatu zuen eta Arrietak gauzatu zuen 1930. urtearen inguruan eredu neoklasikoak erabilita. Erretaularen erdian San Pedro, San Fermin eta Frantzisko Xabierren egurrezko irudiak daude.
[aldatu] Santa Barbara baseliza
Santa Barbara baseliza herritik ordu erdira dago, mendialdean. XX. mendean berreraikia, baselizaren barruan, XVII. mendearen bigarren erdiko erretaula barrokoa dago.
[aldatu] Hirigintza
Mañeruko herriguneak Erdi Aroko hiribilduen ezaugarriak ditu, kale estu eta okerrekin. Herria, plaza zabalen inguruan antolaturik dago, San Pedro plaza esaterako, betiere, elizaren inguruan. Mañeruko udala Foruen Plazan dago eta XIX. mendearen amaieran eraiki zen. Udalean, anbulategia, eskola-publikoa eta udal liburutegia daude. Foruen plaza, maila baxuagoan dago, eta bertan hiru gorputzetako etxeak altxatzen dira, errenkada horizontalean eta harlanduz egindakoak.
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Aguilar Kodes - Cabredo - Marañon - Genevilla - Zuñiga - Antzin - Murieta - Lizarra - Villatuerta - Zirauki - Mañeru - Gares - Obanos - Legarda - Zizur Nagusia eta Iruñea
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
2007ko ekainean ez zen udal hauteskunderik izan Mañerun, ez zelako inongo talderik aurkeztu[1]. Aldiz, urte bereko azaroko deialdian Formación Independiente de Mañeru (FIM) zerrenda aurkeztu zen eta Nuria Irisarri izendatu zuten alkate[2].
2011ko udal hauteskundeetan ere FIM izan zen talde bakarra, eta, Irisarri alkatea dela, beste sei taldekide ere zinegotzi bilakatu ziren[3].
[aldatu] Udaletxea
Udal bulegoak Foruen plazan XIX. mendearen amaieran altxatutako eraikuntza batean daude. Udaletxeak bi zati dauzka eta lau fatxada, bakoitza plazaren alde batera begira. Zati nagusia zarpeatuta dago eta inguruko eraikuntzen estilo bera dauka. Udaletxean, udal bulegoez gain, anbulatorioa, kulturetxea eta banketxe baten bulegoa daude. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Mañeruko udaleko idazkaria, Girgillao, Artazu eta Ziraukiko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Foruen Plaza, 1
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | José Ignacio Martínez | |
| 2007-2011 | Nuria Irisarri Arbeloa | FIM |
| 2011-2015 | Nuria Irisarri Arbeloa | FIM |
[aldatu] Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Mañeru eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %5,38k zekien euskaraz hitz egiten.
2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Mañeru) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[4].
Guraso gehienek D eredua eskatu eta Nafarroako Gobernuak eredu hori herrian zabaltzeari uko egin zionez, A eredua baino eskaintzen ez zuen eskola ikaslerik gabe geratu eta gobernuak itxi egin zuen, guraso eta herritar ugariren protesten artean[5].
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Duela gutxi udalak jaien data aldatzea erabaki du, lehen iraileko lehen astean ospatzen ziren; orain, berriz, abuztuko azken astean ospatzen dira.
Iraileko lehen igandean jai handiak izaten dira, astebetez. Ekainaren 29an San Pedro Mañeruko patroiaren omenezko jaiak izaten dira. Herriko "jai txikiak" dira.
Abenduaren 4an Santa Barbararen eguna ospatzen da.Herritarrak maiatzaren 1ean izen bereko baselizara joaten dira erromerian.
[aldatu] Mañeruar ospetsuak
- Demetrio Beriain (1911-1981) anarkista herri honetan jaio zen.
- Víctor Manuel Arbeloa (1936-) politiko eta idazlea.
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Mañeruko udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Mañeruri buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Mañeruko Itxaropen kalearen ikuspegia Google Street View-n.