Deikaztelu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Deikaztelu

 Nafarroa
Deikazteluko bandera

Deikazteluko armarria

Izen ofiziala Dicastillo
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Lizarrerria
Alkatea María José Sagasti Lacalle
(AD, indep.)
Herritarra deikazteluar
Koordenatuak 42°35′45″N 2°1′42″W / 42.59583°N 2.02833°W / 42.59583; -2.02833Koordenatuak: 42°35′45″N 2°1′42″W / 42.59583°N 2.02833°W / 42.59583; -2.02833

Navarra - Mapa municipal Dicastillo.svg

Eremua 33,18 km2
Distantzia 54,5 km Iruñera
Posta kodea 31.263
Biztanleria 710 bizt (2009)
Dentsitatea 21,4 bizt/km²
www.dicastillo.com http://www.dicastillo.com www.dicastillo.com

Deikaztelu[1] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 710 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldan. Nafarroako hiriburutik 54,5 kilometrora dago.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokalekua

Deikazteluko goitiko ikuspegia

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, N-122 errepidea Lizarra-Andosilla norabidean hartuta. Jurramendiren magalean kokatua, Deikazteluk hiru auzo ditu, kale aldapatsu eta Erdi Aroko jatorria duten eskailerez komunikaturik.

Deikazteluk Iguzkitza, Aiegi eta Aberinekin egiten du muga iparraldean, Morentin, Oteitza eta Allorekin ekialdean, Arellanorekin mendebaldean, eta Sesmarekin hegoaldean.

[aldatu] Klima eta landaredia

Deikazteluko klima Jurramendi mendiaren hurbiltasunak baldintzaturiko klima azpimediterraniarra da. Urteko batez besteko balioak, altueraren arabera aldatzen dira, eta tenperatura 8 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 500 eta 1.200mm bitartekoak izan daitezke. Urteroko egun euritsuak 60 inguru dira herrigunean eta 100 baino gehiago iparraldeko gunerik menditsuenean.

Jatorrizko landaredia (arteak eta haritzak) ia erabat galdua da gaur egun: 25 hektarea besterik ez da gorde. Birlandaturiko pinuek (larizio pinua eta Aleppo pinua) 100 hektarea hartzen dituzte.

[aldatu] Historia

Deikaztelu jaurerri izan zen Erdi Arotik XIX. mendera arte, Nafarroako hainbat udalerri bezala. XI. mendean Nafarroako erresumaren barruetako baten hiriburu izan zen eta XI. mendetik XII. mendera Iratxeko eta Irantzuko monasterioek batetik eta Jerusalemgo San Joaneko Ospitaleko ordenak bestetik, jabetza ugari izan zituzten udalerrian.

1448an Vianako Carlos printzeak, Leringo konderriaren barne egin zuen Deikaztelu, eta halaxe mantendu zen XIX. mendean. Gerra karlistetan hainbat borroka izan ziren Deikazteluko udalerriaren mugetan, Jurramendi edo Errobledokoa esaterako. Karlista eta liberalen arteko liskarrek sute handia piztu zuten herrian, 1839an. Suak herri guztia erre zuen, parrokia barne. Nafarroako gobernuak Iratxeko erretaula utzi zien deikazteluarrei, hutsunea betetzearren.

[aldatu] Demografia

Deikazteluko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.256 1.339 1.359 1.362 1.385 1.390 1.362 1.193 950 841 743 676 683

2008ko erroldaren arabera, 57 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %8,19a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

[aldatu] Ekonomia

[aldatu] Industria

Nafarroako gobernuak industrialdeak sustatzeko sortutako Nasuinsa elkartearen ekimenez, Deikazteluko industrialdea eraiki zen XXI. mendearen hasieran. Eraikuntza lanak 2008an hasi eta urtebete beranduago hiritartzea amaitzean enpresen pabilioiak eraikitzen hasi ziren (2009an). Industrialdea herrigunearen ondoan dago, Donejakue Bideko autobidetik gertu.

Azalera guztira: 49.513 m2

Lursailen azalera: 30.357 m2

[aldatu] Azpiegiturak

2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektu horren arabera 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuz[2]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost herritan eta Nafarroako hogeitan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren[3].

[aldatu] Ondarea

[aldatu] San Emeterio eta San Zeledon eliza

San Emeterio eta San Zeledon eliza, estilo gotiko berantiarreko eraikina da. Parrokia, izardun gurutzeriako ganga estaldura dauka eta gurutze latindarraren oinarria. Pentagono itxurako aurrealdearen alboetan kapera bana dago. Harlanduzko kanpoaldea, XVIII. mendean portikoa eraikitzean itxuraldaketa sakona jasan zuen. Kanpoaldean, altuera handiko dorre barrokoa nabarmentzen da.

Eliza barruan XII. mendearen hasieran Bernabe Imberto lizarrarrak eginiko erretaula nagusi erromanista nabarmentzen da. Erretaula hau berez Iratxeko monasterioan izan bazen ere, 1839ko sutearen ondorioz parrokiara ekartzea agindu zuen Nafarroako gobernuak. Arrosarioko Ama Birjinaren erretaula, Troasko Pedro eskulturagileak egin zuen eta XVII. mendeko italiar egile baten margolanak osatzen du.

[aldatu] San Pedro Gazagakoaren eliza

Antzinako monasterio baten zati izan zen. Laukizuzen itxurako oinarria dauka eta gurutzadura bakaneko gangez estalitako nabe bakarra. Kanpoaldeko horma-bularretan eutsitako harlanduetan bi sarrera daude, eta eskailera kiribilduko prisma itxurako dorrea.

[aldatu] Andre Maria Nievakoaren baseliza

Udalerriaren goialdean eraiki zen, XVI. mendean eta XVIII. mendean zaharberritu zuten herritarrek. Baselizak gurutze latindarraren oinarria dauka, pentagono itxurako aurrealdea, eta laukizuzen itxurako sakristia. Aldarealdea burdin-hesi batez itxirik dago, eta Andre Maria Nievakoaren irudi modernoa gordetzen da han.

[aldatu] Vega del Pozo kondesaren jauregia

Vega del Pozo kondesaren jauregia, XIX. mende amaierako jauregi neogotikoa da. Kanpoaldean, bi dorre almenadunez apainduriko fatxada handia dauka, erdialdean armarria ageri duelarik.

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

Deikazteluko alkate karguan Agrupación Independiente Montejurra (AIM) taldeko José Carmelo Salvatierra Makuak errepikatu zuen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen, aurkeztu zen talde bakarra izan zelako. Baliogabeko botoak 25 izan ziren (emandako guztien %6,87) eta zurizko 115 boto izan ziren (botoen %33,92). Abstentzioa %39,64 izan zen.

Deikazteluko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
AIM 224 7

2011n, ordea, bi zerrenda aurkeztu ziren; AIMk 3 zinegotzi baino ez zituen eskuratu eta Agrupación Dicastillo (AD) izenekoak 4, alkate izendatu zuten María José Sagasti barne.

Deikazteluko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
AD 236 4
AIM 203 3

[aldatu] Udaletxea

Udaletxe zaharrak bi zatitan banaturik zegoen, lehenak, harlanduzko sarrera atea, eta dobela handiak zituen, eta bigarrenak harlangaitzezko dinteldun leihoak. Sarrerako atearen gainean, 1573an egindako Deikazteluko armarria dago. Gaur egungo udaletxea XX. mendearen amaieran eraiki zen, eta hiru solairuko eraikina da. Fatxada margoturik dago, eta harriz egindako balkoiak dauzka. Udala alkatea eta sei zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Foru plaza, 1

[aldatu] Deikazteluko alkateen zerrenda

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999 Miguel Ugarte García AIB
1999-2003 Carmelo Salvatierra Makua Montejurra
2003-2007 Carmelo Salvatierra Makua Montejurra[4]
2007-2011 Carmelo Salvatierra Makua Montejurra
2011-2015 María José Sagasti Lacalle Agrupación Dicastillo

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Abuztuko azken asteburuan, Deikazteluko herriko-jaiak ospatzen ditu San Emeterioren eta San Zeledonen omenez. Suziria jaien lehen egunean jaurti ostean, hainbat ekitaldi izaten dira, Elurretako baselizarako erromeria eta jaien azken eguneko herri bazkaria esaterako. Herriko patroien eguna martxoaren 3an ospatzen da, parrokian gorderik dauden erlikiak kalera prozesioan ateratzean.

Maiatzaren 15ean, San Isidroren eguna ospatzen da, herriko nekazarien zaindaria. Herritarrak Elurretako Ama Birjinaren baselizara joaten dira prozesioan. Maiatzean Nafarroako zainzuri azoka antolatzen da Deikaztelun. Otsailaren 3an, "Gazteriaren jaiak" izaten dira, eta abenduaren 12an Santa Luzia. Egun horretan, suteak piztu eta herritarrek suaren gainean salto egiten dute.

[aldatu] Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Deikaztelu eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,95ek zekien euskaraz hitz egiten.

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

La Estellesa autobus konpainiaren Sartaguda eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

[aldatu] Zerbitzuak

Deikaztelu "Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko:Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak