Jean-Paul Sartre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Paul Sartre eta Simone de Beauvoir idazleen hilobia

Jean-Paul Charles Aymard Sartre (Paris, Frantzia, 1905eko ekainaren 211980ko apirilaren 15) frantsesezko idazlea eta filosofoa izan zen, existentzialismoaren adar marxistaren erakusgarria, eta XX. mendeko intelektual politikoki konprometituaren irudi nagusietakoa. Halaber, existentzialismoaren ordezkari ospetsuena izan zen, Martin Heideggerrekin eta Albert Camusekin batera.

Uko egin bazion ere, Literaturako Nobel Saria eman zioten 1964an. Suediako Akademiari gutun batean azaldu zionez, errekonozimendu eta saririk ez onartzeko araua jarri zion bere buruari, bere ustez gizakiaren eta kulturaren arteko loturak zuzen-zuzenean garatu behar baitziren, instituzioetatik igaro gabe.

Euskal literatura eta pentsamenduan ere eragin handia izan du Sartrek, beste batzuen artean Txillardegirengan.

Bizitza

Parisko École Normale Supérieure ikastetxe elitistan ikasi zuen. Friburgoko Unibertsitatean sartu zen, eta geroago Berlingo Frantses Institutuan. Behin ikasketak amaituta, irakaskuntza lanetan aritu zen Bigarren Mundu Gerra hasi zen arte. Gerra bitartean kartzelan egon zen, eta atera eta gero Frantziako erresistentziarekin bat egin zuen. 1945ean hezkuntza utzi eta, Simone de Beauvoirren laguntzaz, Les Temps Modernes politika- eta literatura-aldizkaria sortu zuen. Sastre Parisko intelektual handiekin erlazionatu zen. Haren pentsamendu politikoa sozialismoaren inguruan zegoen. 1964an Nobel Saria irabazi zuen, baina ez zuen onartu.

Sartreren existentzialismoa

Sartrek jotzen zuen gizakia libre izatera kondenatuta dagoela, hau da, bere bizitzan akzioa izatera eta horren erantzule ere izatera, aitzakiarik gabe.

Era berean, Sartreri otu zitzaion gizakiaren existentzia kontziente bezala: gizakia izateak beste izaki bizidun guztietatik bereizten gaitu, kontzienteak garelako. Gizakien existentzia fenomeno subjektiboa da. Teoria existentzial horretan atzeman dezakegu Sartrerengan gauzatzen zen «arrazionalismo kartesiarra».

Sartre Husserlen fenomenologian eta Heideggerren filosofian oinarritzen zen. II. Mundu Gerraren erdialdean, Frantziako Armadako meteorologo lanetan zebilela, preso hartu zuten, eta luzaro izan zen nazismoaren pean preso. Haren ondorioz, hainbat ideia berri sortu zituen, eta beste batzuk birformulatu zituen.

Sartreren existentzialismoaren teoria adibide honekin azal daiteke: eskulangile batek lan bat egin nahi du; lehenik, pentsatu egiten du zer egin nahi duen, bere buruan eraikitzen du (hori izango da ideiaren esentzia, existentzia baino lehen datorrena). Baina gu, gizakia, ez gara inoren diseinua, eta ez daukagu gure barruan «naturalki gaiztoak» edo «naturalki onak» egiten gaituen ezer. Sartreren ustez, gure esentzia, definituko gaituena, gure baitan osatuko dugu gure ekintzen ondorioz.

Psikologia existentziala

Sartrek inoiz ere ez zuen Sigmund Freudek planteatutako inkontzientea bazenik sinetsi. Sartrek argudiatzen zuen inkontzietetasuna irrazionalismo alemaniarraren ezaugarri zela. Arrazoi horrengatik irrazionalismoan oinarritutako psikologiaren kontra zegoen. Ondorioz, Sartrek psikoanalisi arrazionalista bat saiatu zuen, psikoanalisi existentziala deitu zuena.

Sartreren argumentua soila da: «Gizaki heldu batek ezin ditu bere hutsegiteak defendatu gaztaroan gertatu ziren gertaerak baliatuz; hori fede txarrekoa eta heldutasun falta da».

Idazlanak

Eleberriak

  • La Nausée (1938) (Goragalea, Monika Etxebarriak euskaratua, 2004)
  • Le Mur (1939) ipuinak (Le mur, La chambre, Érostrate, Intimité, L'enfance d'un chef)
Paretaren kontra (Mikel Lasak euskaratua, 1983)

Antzezlanak

Nekrassov (Xabier Olarrak euskaratua, 1985)

Autobiografia, memoriak eta gutunak

Saiakerak

Saiakera politikoak

Literatura kritikak

Idazlan filosofikoak

Euskaratutako lanak

  • Paretaren kontra (Mikel Lasak euskaratua, 1983)
  • Nekrassov (Xabier Olarrak euskaratua, 1985)

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Jean-Paul Sartre
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Paul Sartre Aldatu lotura Wikidatan