Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa | |
---|---|
2018ko Eskolartekoa Saran (Iturria: erran.eus) | |
Antolatzailea | Euskal Herriko Bertsozale Elkartea |
Lehen ekitaldia | 1989 |
Azken txapelduna | Haira Aizpurua (2023) |
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 1989tik aurrera jokatzen den gazte mailako bertsolari txapelketa da, Bertsozale Elkarteak, bertso-eskolak eta Ikastolen Elkarteak antolatzen dute. Aurrez izan ziren hainbat txapelketa ez ofizial, berez 1989koan Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolarien IX. Txapelketa zioen pankarta bat zegoen. Hala ere, 1989koa hartzen da lehenengo ofizialtzat[2]. Izan ere, aurreko eskolartekoetan ez ziren Euskal Herri osoko bertsolari gazteak biltzen[3].
Egitura eta Historia
1989. urteko lehenengo edizioan soilik Bizkaiko eta Gipuzkoako bertsolariak aritu ziren, hala ere, hurrengo edizioetan nabaritzen hasi zen gainerako eskualdeen parte hartzea.
Urteak pasa ahala txapelketaren antolaketa finkatuz joan da gaur egungo egitura izan arte. Egun, probintzia bakoitzeko eskolarteko txapelketetatik, hau da, Arabako Eskolartekotik, Bizkaiko Eskolartekotik, Gipuzkoako Eskolartekotik, Iparraldeko Eskolartekotik eta Nafarroako Eskolartekotik, sailkatzen dira gazteak final nagusira eta bertan jokatzen da Euskal Herriko Eskolarteko txapela.
2012 artean adinaren araberako bi multzo zeuden eta bakoitzeko irabazleak txapela jantzi zuen. 2013an txikien mailan taldeka jokatu zen eta 2014tik aurrera gazte mailakoa baino ez da jokatzen.
Parekidetasuna
Eskolarteko Txapelketan emakume eta gizonen arteko orekari erreparatuz gero, honako datuak ikus ditzakegu:
Emakumeak | Gizonak | |
---|---|---|
Lehen txapelduna | 1990. urtean | 1989. urtean |
Txapeldun kopurua (gazte maila, 1989-2021) | 15 | 16 |
Txapeldun ehunekoa (gazte maila, 1989-2021) | % 48.4 | % 51.6 |
Txapeldun kopurua (gazte maila, 2005-2021) | 13 | 3 |
Txapeldun ehunekoa (gazte maila, 2005-2021) | % 81.25 | % 18.75 |
Txapeldun kopurua (txikien maila, 1989-2012) | 7 | 16 |
Txapeldun ehunekoa (txikien maila, 1989-2012) | % 30,4 | % 69,5 |
Txapeldun kopurua (gazteen eta txikien** maila batera) | 26 | 32 |
Txapeldun ehunekoa (gazteen eta txikien** maila batera) | % 44.8 | % 55.2 |
Txapeldun orde kopurua (gazteen eta txikien** maila batera) | 19 | 31 |
Txapeldun orde ehunekoa (gazteen eta txikien** maila batera) | % 38 | % 62 |
Txapeldun eta txapeldun orde kopurua (gazteen eta txikien** maila batera) | 45 | 63 |
Txapeldun eta txapeldun ordeen ehunekoa (gazteen eta txikien** maila batera) | % 41.7 | % 58.3 |
*Kopuruaren zenbaketan txapeldunak edo txapeldun ordeen izenak txapelketa bakoitzean zenbatu dira. Hau da, Maialen Lujanbioren kasuan adibidez hirutan izan denez txapeldun hirutan zenbatua izan da.
**Txikien mailako banakako txapelketa 1989-2012 artean egin zuten.
Adierazgarria da 2005-2019 artean 12 emakumezkok eta 3 gizonezkok irabazi dutela gazte mailako txapelketa. Hau da, txapeldunen artean % 80 dira emakumezkoak eta % 20 gizonezkoak.
Adierazgarria da baita ere, txapeldun guztiak gizonak lehen aldiz 1989. urtean izan zirela eta gerora 1997an, 1999an, 2000an, 2015ean, 2016an eta 2018an ere guztiak gizonak izan zirela. Emakumeen kasuan aldiz 2008an izan ziren txapeldun denak emakumeak lehen aldiz eta behin soilik gertatu izan da historian.
Hona hemen gainerako probintzien eskolarteko txapelketen datuen taula:
Eskolarteko Txapelketak | Txapeldun kopurua (ehunekoa) | Txapeldun orde kopurua (ehunekoa) | Txapeldun eta txapeldun orde kopurua (ehunekoa) | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Emakumeak | Gizonak | Emakumeak | Gizonak | Emakumeak | Gizonak | |
Araba | 19 (% 48.7) | 20 (% 51.3) | 15 (% 46.9) | 17 (% 53.1) | 34 (%47.9) | 37 (%52.1) |
Bizkaia | 23 (% 31.9) | 49 (% 68.1) | 22 (% 37.3) | 37 (% 62.7) | 45 (% 34.4) | 86 (% 65.6) |
Gipuzkoa | 14 (% 28) | 36 (% 72) | 10 (% 32.3) | 21 (% 67.7) | 24 (% 29.6) | 57 (% 70.4) |
Iparralde | 18 (% 66.7) | 9 (% 33.3) | 9 (% 60) | 6 (% 40) | 27 (% 64.3) | 15 (% 35.7) |
Nafarroa | 15 (% 33.3) | 30 (% 66.7) | 17 (% 42.5) | 23 (% 57.5) | 32 (% 37.6) | 53 (% 62.4) |
Euskal Herria | 26 (% 44.8) | 32 (% 55.2) | 19(% 38) | 31 (% 62) | 45 (% 41.7) | 63 (% 58.3) |
*Beltzez parekideena den eskolartekoa.
*2022/06/15ean eguneratua
Palmaresa
- Datu batzuk falta dira.
- ¹ COVID-19 pandemiaren erruz bertan behera gelditu zen txapelketa[34].
Erreferentziak
- ↑ a b «Bertsozale Elkartea» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vasco, Diario. «Lehen urtean, 1989an, Unai Agirre eta Jon Maia nagusitu ziren» diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2017-06-14).
- ↑ (Ingelesez) Berria.eus. «Berriak jaio ginen» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (1. 1989. Donostia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (2. 1990. Gernika) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (1995). Bapatean 1994. Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 20 or. ISBN 84-89289-06-0..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (1999). Bapatean 1998. Elkarlanean S.L., 28-29 or. ISBN 84-8928-316-8..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2000). Bapatean 1999. Lanku Bertso Zerbitzuak, 31 or. ISBN 84-8928-319-2..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2001). Bapatean 2000. Lanku Bertso Zerbitzuak, 31 or. ISBN 84-8928-322-2..
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (13. 2001. Mungia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2003). Bapatean 2002. Lanku Bertso Zerbitzuak, 32 or. ISBN 84-9783-023-7..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2004). Bapatean 2003. Lanku Bertso Zerbitzuak, 41-42 or. ISBN 84-9783-149-7..
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (16. 2004. Mungia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2006). Bapatean 2005. Lanku Bertso Zerbitzuak, 34 or. ISBN 84-935192-1-9..
- ↑ «Txomin Elosegik eta Arrate Illarok jantzi dituzte eskolarteko txapelak» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-06-14).
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2007). Bapatean 2006. Lanku Bertso Zerbitzuak, 34-35 or. ISBN 978-84-935192-6-1..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2008). Bapatean 2007. Lanku Bertso Zerbitzuak, 35 or. ISBN 978-84-936159-3-2..
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (20. 2008. Altsasu) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (21. 2009. Altsasu) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (22. 2010. Agurain) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (23. 2011. Agurain) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- ↑ S.L., Infotres. Maddi Sarasua eta Paul Iruretagoiena Eskolarteko txapeldunak. (Noiz kontsultatua: 2017-06-14).
- ↑ Erredakzioa. «Gemma Urteaga bertsolaria nagusitu da Eskolartekoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-06-14).
- ↑ S.L., Infotres. Maider Arregi oñatiarra txapeldun, aspaldiko Eskolarteko jendetsuenean. (Noiz kontsultatua: 2017-06-14).
- ↑ Paul Iruretagoiena nagusi, Eskolarteko finalean | Ikastolen Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2017-06-14).
- ↑ S.L., Infotres. Txaber Altube eskolarteko txapeldun. (Noiz kontsultatua: 2017-06-14).
- ↑ Aroa Arrizubieta, Eskolarteko Bertsolari Txapelketako irabazle | Ikastolen Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2017-06-14).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (30. 2018. Sara) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- ↑ durangon.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-11).
- ↑ Uranga, Amagoia Gurrutxaga. «Irati Alcantarilla, Euskal Herriko Eskolarteko txapeldun» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-09).
- ↑ «Haira Aizpuruak jantzi du 2021eko Euskal Herriko Eskolartekoaren txapela» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-03).
- ↑ «Irantzu Idoate Funosasek irabazi du Euskal Herriko Eskolarteko txapela» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-06-03).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-06-03). «Haira Aizpuruak jantzi du Euskal Herriko Eskolarteko txapela» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-06-03).
- ↑ Berria. «Euskal Herriko Eskolartekoa, bertan behera» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).