Aiara: berrikuspenen arteko aldeak
Argazki galeria: +Maroñoko urtegia |
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb) |
||
37. lerroa: | 37. lerroa: | ||
== Historia == |
== Historia == |
||
[[Fitxategi:kexaa2.JPG|thumb |
[[Fitxategi:kexaa2.JPG|thumb|250px|[[Kexaako monumentu multzoa|Kexaa dorretxea]].]] |
||
Historikoki garrantzi handia izan du, batez ere [[Erdi Aroa]]n, azken hamarkadetan gainbehera badator ere. Gaur egun 3.000 biztanlera ere ez da heltzen udalerri osoa. |
Historikoki garrantzi handia izan du, batez ere [[Erdi Aroa]]n, azken hamarkadetan gainbehera badator ere. Gaur egun 3.000 biztanlera ere ez da heltzen udalerri osoa. |
||
09:57, 8 ekaina 2017ko berrikusketa
Aiara | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
Aiarako udaletxea, Arespalditzan | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Aiaraldea | ||||||||||
Izen ofiziala | Aiara / Ayala | ||||||||||
Alkatea | Gentza Alamillo (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 01476 | ||||||||||
INE kodea | 01010 | ||||||||||
Herritarra | Aiarar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°04′36″N 3°04′44″W / 43.0766°N 3.0789°W | ||||||||||
Azalera | 140,85 km2 | ||||||||||
Distantzia | 46 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 2.918 (2023) −3 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,02 biztanle/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 31,26 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 15,39 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 59,46 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 81,77 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 9,14 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 8,68 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 27,42 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 11.43 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.aiarakoudala.com |
Aiara (ofizialki Aiara / Ayala) Arabako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Gasteiztik 46 bat kilometrora dagoena. Udalerriak Arespalditza du herriburu, eta beste 22 herriz ere osatua dago; populatuena Luiaondo da.
Aiaraldeko eskualdea osatzen du Amurrio, Artziniega, Okondo eta Laudio udalerriekin batera.
Geografia
Mugakideak
Aiarak mugakide ditu iparraldean Gordexola (Bizkaia), hegoaldean Merindadeak (Burgos) eta Urduña (Bizkaia), hego-ekialdean Amurrio, ipar-ekialdean Okondo eta Laudio, eta mendebaldean Artziniega eta Burgosko probintziako Merindadeak.
Inguru naturala
Gorobel mendilerroa udalerriaren hegoaldean dago, Burgosko probintziako Merindadeen eskualdetik banatzen duela.
Ikustekoa da Soxotik gertu dagoen Peñaladros izeneko ur-jauzia, 25-30 metroko garaiera duena.
Historia
Historikoki garrantzi handia izan du, batez ere Erdi Aroan, azken hamarkadetan gainbehera badator ere. Gaur egun 3.000 biztanlera ere ez da heltzen udalerri osoa.
Historiaurreari dagokionez, hiru trikuharri aurkitu dira Aiaran; haietariko bi Añesen, eta Menoion bestea. K. a. XXV. mendekoak omen dira.
Banaketa administratiboa
Aiara udalerria 24 herriz osatua dago:
Demografia
Nekazaritzari lotutako udalerria izanik, Aiarak ez zuen gora-behera demografiko handirik izan XX. mendean. Mende horren bigarren erdialdean beherakada txiki bat izan zuen, baina XXI. mendearen hasieran biztanleak irabazi zituen.
Aiarako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
Politika
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Josu Artetxe hautatu zuten alkate. 2015ko hauteskundeen ondoren, berriz, EAJ alderdiko Gentza Alamillok eskuratu zuen alkatetza.
Aiarako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 5 / 11 |
4 / 11 |
|||
Euskal Herria Bildu* | 4 / 11 |
4 / 11 |
|||
Aiara Batuz | 2 / 11 |
2 / 11 |
|||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 11 |
1 / 11 |
|||
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa. | |||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
Kultura
Ondasun nabarmenak
- Arespalditzako parrokia (Andre Maria Jasokundekoa), XI. mendekoa, atari erromanikoarekin.
- Atxa dorretxea, Arespalditzan, XVII. mendekoa.
- Etxaurrengo Andre Mariaren santutegia, Menoion, XVIII. mendekoa, Gorobel mendien ikuspegi ederrak eskaintzen dituena.
- Kexaako dorretxe-gotorlekua, XIV. mendean eraikia estilo gotikoan.
- Lantenoko eskolak, kultura interesdun ondaretzat izendatuak.
- Murgako dorretxe-jauregia, 1272an eraikia.
- Negorta dorretxea, Zuhatzan, XV. mende bukaera aldera eraikia.
- San Bizente eliza, Añesen, XII. mendekoa, atari erromaniko ederrarekin.
- Ureta dorretxea, Lantenon, XIV.-XV. mendekoa.
- Zubiete dorretxea, Lantenon.
Euskara
XIX. mendera arte ibarreko herri batzuetan euskara mantendu egin zuten, baina hortik aurrera gainbehera handia gertatu da Aiaran. Gaur egun, aiararren ia laurdena euskalduna da, eta haiek biltzeko asmoz Hogeitalau Euskara Elkartea sortu zuten.
Argazki galeria
-
Cerrajería jauregia Arespalditzan.
Aiarar ospetsuak
- Eugenio Llaguno (Menagarai, 1724-1799), politikari eta euskaltzale ilustratua[4].
- Iñaki Isasi (Arespalditza, 1970), txirrindularia.
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ (Gaztelaniaz) Llaguno abizenari buruzko informazioa
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aiara |
- (Gaztelaniaz) Aiarako webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Aiara Auñamendi entziklopedian
- Aiarako toponimia Euskaltzaindiaren arabera
- Aiaraldeko Turismo Elkartearen webgunea
- Aiara euskadi.net webgunean
- Kexaako Aiala dorretxe-gotorlekuari buruzko informazioa euskadi.net webgunean
- Murga dorretxea euskadi.net webgunean
- Negorta dorrea euskadi.net webgunean
- Aialatarrei eta Kexaari buruzko artikulua euskonews.com webgunean
- (Gaztelaniaz) Luiandoko argazki eguneratuak (Flickr webgunean)
- (Gaztelaniaz) Luiandoko argazki zaharrak
Aiarako herriak | ||
---|---|---|
Agiñaga • Añes • Arespalditza • Beotegi • Erbi • Erretes Lanteno • Izoria • Kexaa • Lanteno • Lexartzu • Luiaondo • Luxo • Madaria • Maroño • Menagarai • Menoio • Murga • Olabezar • Opellora • Ozeka • Salmanton • Soxo • Zuhatza |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |