Jump to content

«Txernobylgo hondamendia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
zuzentasuna, estiloa
(zuzentasuna, estiloa)
t (zuzentasuna, estiloa)
* ''Committee For Nuclear Responsibility-aren (Erantzukizun Nuklearrerako Batzordea)'' ''Radiation-Induced Cancer from Low-Dose Exposure (Erradiazio-dosi txikiak jasotzeak eragindako minbizia)'' ikerketak Txernobylgo hondamendiak minbiziak jotako 475.368 hildako eragingo dituela kalkulatzen du<ref>{{en}} John William Gofman (1990), [http://www.ratical.org/radiation/CNR/RIC/chp24F.html Radiation-Induced Cancer from Low-Dose Exposure, 24. atala], Erantzukizun Nuklearrerako Batzordea, 2006-09-13</ref>.
* Beste ikerketa batek minbiziak izandako gorakada aipatzen du Suedian.<ref>{{en}} [http://news.bbc.co.uk/1/hi/world/europe/4028729.stm Txernobylek minbizia eragin zuen Suedian], ''BBC News'', 2004-11-20</ref><ref>{{en}} [http://jech.bmjjournals.com/cgi/content/full/58/12/1011 Suediako iparraldean izandako minbiziaren gorakada Txernobylgo hondamendiaren ondorio ote da?]</ref>.
* 2006ko apirilean argitaratutako «Txernobylgo prezipitazio erradioaktiboak Europan eragindako minbiziari buruzko kalkuluak» txostenaren sumarioak, [[Minbiziaren Ikerketarako Nazioarteko Agentzia]]renak, ondorengoaondoko hau baieztatzen du: ezinezkoa dela istripuak eragindako minbizi kasuak minbiziaren estatistika nazionaletan detektatu ahal izatea. Kasuen joera denboran zehar eta minbiziaren hilkortasuna Europan aztertu ondoren, emaitzek ez dute erakusten, oraingoz, minbizi-tasetan gorakadarik. Baina bai tiroideko minbizi kasuetan eta eremurik kutsatuenetan, eta hori Txernobylgo erradiazioari egotzi dakiokeen gertakaria da.<ref>{{en}} [http://www3.interscience.wiley.com/cgi-bin/abstract/112595693/ABSTRACT 2006ko apirileko MINAren "Txernobylgo prezipitazio erradioaktiboak Europan eragindako minbiziari buruzko kalkuluak" txostena.]</ref><ref>{{en}} [http://www.iarc.fr/ENG/Press_Releases/pr168a.html MINAren prentsa-oharra bere txostenaren inguruan.]</ref>. Hala ere, estatistikoki detektaezina izan arren, MINAren kalkuluen arabera, eta eragin kantzerigenoen [[ataririk gabeko eredu lineala|ataririk gabeko eredu linealean]] oinarrituz, (100 mSvtik beherako dosi-mailan minbizia aurreikusteko erabilgarritzat hartzen ez dena<ref>{{en}} [http://www.sepr.es/html/recursos/publicaciones/BEIR%20VII%20Summary.pdf BEIR-aren txostenaren laburpena.]</ref>), Txernobylgo hondamendiak eragindako minbiziarekin 16.000 hildako itxaron daitezke [[2065]] arte. Beren kalkuluek [[konfiantzazko bitarte]] oso handiak dituzte %95ean, 6.700 eta 38.000 hilakohildako bitartean<ref>{{en}} [http://www.iarc.fr/chernobyl/briefing.php Argibide dokumentua: minbizi-tasak Europan Txernobylgo istripuaz geroztik.]</ref>.
* Alemaniako GSFaren (Ingurugiroaren eta Osasunaren ikerketa Zentro Nazionala) ikerketa batek erakusten duenez, hondamendiaz geroztik Alemanian eta Finlandian jaiotzetiko akatsen zenbakia igo denaren ebidentziak daude<ref>{{en}} [http://www.ibis-birthdefects.org/start/cache/Congenital%20Malformations%20Stillborn.pdf Jaiotzetiko malformazioak eta hildako umekien erditzeak Alemanian eta Europan, Txernobylgo istripuaren aurretik eta ondoren.]</ref>
 
Suitza izan zen herrialde garatuetan gehien eskaini zuenetako bat. Ondasunak eta zerbitzuak hornitu zituen zentralerako eta kaltetuentzako<ref> {{de}} {{en}} {{es}} {{fr}} {{it}} [http://www.deza.admin.ch/en/Home/Countries/Commonwealth_of_Independent_States_CIS/Russian_Federation Suitzak Errusiar Federazioari eta ekialdeko Europari emandako laguntza.]</ref>.
 
[[Kuba]]k hondamendi nuklear honen biktimentzako laguntza programa bat mantendu du [[1990]]az geroztik. Ia 24.000 gaixo izan dira jadanik Tararáko Ospitale Pediatrikoan, [[Habana]]ko kanpoaldean. Ukrainatik, [[Errusia]]tik, [[Bielorrusia]]tik, [[Moldavia]]tik eta [[Armenia]]tik doaz haurrak, denak ere istripu erradioaktiboengatik kaltetuak ([[Brasil]]eko gaixoak ere hartu izan dituzte, beste istripu baten biktimak). Gaixo gehienak hondamendiak erasandako ume ukrainarrak dira, [[estres]] post-traumatikotik hasi eta [[minbizi]]rainoko gaitzekin. Kuban aztertu egiten dituzte eta era anitzetako tratamentuaktratamenduak jasotzen dituzte, baita [[hezur-muin]]eko transplanteak ere leuzemia dutenentzat. Programa honetan Ukrainako Osasun Ministerioak umeen Kubarako bidaia ordaintzen du, eta programaren gainerako gastu guztiak gobernu kubatarrak hartzen ditu bere gain<ref>{{es}} [http://news.bbc.co.uk/hi/spanish/international/newsid_4896000/4896050.stm Niños de Chernóbil se recuperan en Cuba] (Txernobylgo umeak Kuban suspertzen dira), BBC Mundo, 2006-10-18</ref>.
 
Kuban zaindutako Txernobylgo umeen %67a inguru umezurztegietatik eta babesik gabeko umeen eskoletatik datoz. Eskainitako laguntzaren eragin soziala handia da, haur hauek ez baitute ahalmen ekonomikorik beren gaixotasunak tratatzeko.
608

edits