Charles Galeskoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Charles Galeskoa
Prince Charles Ireland-4.jpg
Duke of Edinburgh (en) Itzuli

2021eko apirilaren 9a -
Prince of Wales's feathers Badge.svg
Galesko printze

1958ko uztailaren 26a -
Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa
Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kidea


Lorden Ganberako kidea

Bizitza
JaiotzaBuckingham jauregia1948ko azaroaren 14a (72 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaClarence House (en) Itzuli
St. James jauregia
Highgrove House (en) Itzuli
Birkhall (en) Itzuli
Llwynywermod (en) Itzuli
Buckingham jauregia
Lehen hizkuntzaIngeles britainiarra
Familia
AitaPhilip Edinburgokoa
AmaElizabeth II.a Erresuma Batukoa
Ezkontidea(k)Diana Galeskoa  (1981eko uztailaren 29a -  1996ko abuztuaren 28a)
Camilla Parker-Bowles  (2005eko apirilaren 9a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaWindsorko etxea
Hezkuntza
HeziketaAberystwyth University (en) Itzuli 1969ko ekaina)
Hill House International Junior School (en) Itzuli
Hill House School (en) Itzuli
(1956ko azaroaren 7a - 1957)
Cheam School (en) Itzuli
(1957 -
Gordonstoun (en) Itzuli
(1962ko apirila - 1967ko uztaila)
Timbertop (en) Itzuli
(1966 - 1966)
Trinity College
(1967ko urria - 1970eko ekainaren 23a) Artean graduatu
Britannia Royal Naval College (en) Itzuli
(1971 -
Royal Air Force College Cranwell (en) Itzuli
(1971ko martxoa - 1971ko iraila)
Hizkuntzakingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, polo player (en) Itzuli, ekintzailea, helikoptero gidaria, haur literatura idazlea, aristokrata, politikaria, filantropoa eta ekintzaile ekologista
Lantokia(k)Londres
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Royal Society of Literature (en) Itzuli
Académie des sciences morales et politiques
White's (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Royal Navy
Graduafield marshal (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaIngalaterrako Eliza

princeofwales.gov.uk
IMDB: nm0697608 Musicbrainz: 87362f54-bcf4-486a-9ed5-c6251b7cd4c1 Discogs: 2253564 Edit the value on Wikidata
Signature of Prince Charles.png

Charles Mountbatten-Windsor, Galesko printzea, jaiotzez Charles Philip Arthur George Windsor, (Buckingham jauregia, Londres, Erresuma Batua, 1948ko azaroaren 14a - ) Elizabeth II.a Erresuma Batukoaren seme zaharranea da eta bere oinordeko izateko izendatuta dagoena. Galesko printzeaz gain, Cornuallesko duke, Rothesayko duke, Carrickeko konde, Renfrewko baroi, Rothesayko dukerriari atxikitako Uharteetako Jaun eta Chesterreko konde ere bada. Errege bilakatzen denean, Charles III.a izena hartuko du; hala ere, inoiz esan duenez, aitonaren izena hartzea gustatuko litzaioke eta, horrela balitz, Jurgi VII.a izango litzateke.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles Galeskoa 1981ean
Charles Galeskoa eta Lady Di Reagan senar-emazteekin
Charles Galeskoa eta Lady Di Reagan senar-emazteekin
Obama, Charles Galeskoa, Brown, Harper eta Sarkozy Normandiako amerikarren hilerrian
Charles Galeskoa eta bere semea William 2008an

Charles Galeskoa Londresko Buckingham jauregian (Erresuma Batua) jaio zen 1948ko azaroaren 14an. Bere aita Edinburgoko dukea izan zen eta ama, berriz, oraindik printzesa zen Elizabeth, gaurko Elizabeth II.a erregina.

1948ko abenduaren 15ean, Canterburyko artzapezpikuak bataiatu zuten Buckingham jauregiko Musika Aretoan. Aitona Jurgi VI.a, Maria erregina, Margarita printzesa, Milford Haveneko markesa, David Bowes-Lyon, Lady Brabourne, Haakon VII.a Norvegiakoa eta Greziako Jurgi printzea izan zituen aita-ama besoetakoak.

Charlesen birraitona zen Jurgi V.a erregeak emandako aginduak Britainia Handiko printze eta printzesa tituluak eta errege gorentasun tratamendua erregearen aldeko seme-alaba eta ilobei edo Galesko printzearen seme zaharrenaren seme-alabei bakarrik zegokiela ezarri zuen. Charlesi oinordekotza amaren aldetik zetorkionez eta Edinburgoko dukearen seme zaharrena zenez, Merionetheko konde izatea tokatzen zitzaion, baina, 1948ko urriaren 22an, Jurgi VI.aren errege patenteak titulu horiek esleitu zizkien Elizabeth eta Philipen seme-alabei. Horrela, erregina izan zitekeenaren seme-alabak errege mailara igoko ziren eta ez zen horrela gertatuko Jurgi VI.aren beste alabarekin, Margarita printzesarekin. Horrexegatik, Charles jaio bezain pronto, Bere Errege Gorentasuna Charles Edinburgoko printzea izango zen.

1952an, ama Elizabeth erregina egin zuten eta Elizabeth II.a Erresuma Batukoa izango zen handik aurrera. Westminsterreko abadian egon zen mutikoa amona Elisabet eta izeba Margaritaren ondoan eserita. Era berean, Charles Bere Gorentasuna Cornuallesko dukea egingo zuten eta gainontzeko tituluak ere eskuratu zituen.

Printzeak Gordonstouneko eskolan ikasi zuen, Eskozian eta Cambridgeko Trinity Collegen. Galesa ikasi nahi zuenez, Aberystwythko ikastetxean ere ikasi zuen, Galesen, hizkuntza hori ikasten saiatu den Ingalaterran jaiotako lehen printzea izanez.

1958an jaso zuen Galeseko printzea titulua eta 1969ko uztailaren 1ean egingo zuten ofizialki Caernarfongo gazteluan.

Lehen ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lady Di, Charles Galeskoaren lehen emaztea

1981eko uztailaren 29an, Charles Spencer kondearen alaba gazteena zen lady Diana Spencerrekin ezkondu zen Londresko San Paulo katedralean. Errege etxe guztiak izan ziren hartan, Joan Charles I.a Espainiakoa izan ezik, bikote berriaren eztei bidaian Gibraltarren eskala egin behar zuela-eta.

Ezkontzaren ondorioz, Lady Diana Bere Errege Gorentasuna Galesko printzesa egin zuten eta oso maitea izan zen herriarentzat. Prentsan ohiko egin zen eta nortasun desorekatua ere aipatzen zen behin eta berriro.

1980ko hamarkadaren bukaeran, senar-emaztearen arteko harremana hausten ari zela nabarmen ikusi zen eta, 1990eko hasieran, begi bistan zegoen hori. Prentsak Lady Diren bakardadea eta errebeldia erakusten zituen eta Galesko printzea pertsona zurrun eta zaharkitua agertzen zen.

Bikoteak bi seme izan zituen, William eta Harry.

1992an, Charles eta Diana banandu egin zen eta, 1996ko abuztuaren 28an, dibortziatu. Dianak Errege-Gorentasun titulua galdu zuen, baina Galesko printzesa izaten jarraitu zuen.

1997ko abuztuaren 31n hil zen Diana Parisen, Frantzian, de l'Alma tunelean izandako auto istripu batean. Berarekin batera hil ziren bere bikotekidea zen Dodi Al-Fayed eta Henri Paul auto gidaria. Bizirik iraun zuen bakarra Trevor Rees-Jones, Al-Fayeden bizkartzaina izan zen, segurtasun uhala jarrita zeraman bakarra. Mohamed Al-Fayed, Dodiren aita eta Ritz Paris Hotelaren jabea, urtetan aritu da konspirazioren baten aztarnak aurkitu nahian, baina ez du sekula frogatzerik lortu.

Aita bakartiaren paperak 90eko hamarkadan galdu zuen onarpena ekarri zion Charlesi. Diana hil zenerako, printzea harremanetan zegoen, jada, bere lehengo amorantearekin, Camilla Parker-Bowles, eta ez zuen harreman hori ezkutatzen. Hura izango zuen bigarren emaztea.

Bigarren ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Camilla Parker Bowles, Charles Galeskoaren bigarren emaztea
Charles Galeskoa eta Camilla Jamaikan

Charles eta Camilla Parker-Bowlesen arteko harremana ez zen atzo goizekoa. Aspalditik zetorren, Charles Dianarekin bizi zenetik, behintzat, bai. Lady Di hil zenean, Camilla Charlesen bikotekide ez ofiziala izan zen eta agerpen publiko askotara lagundu zion honi.

Charles tronura iristen den unean, Ingalaterrako Elizaren buru ere izango da eta honek polemika piztu zuen bere garaian, biak izan baitzituzten harremanak beste bikotekide batzuekin ezkonduta zeuden bitartean. Hala ere, denborak eta herriaren harrerak, bien arteko ezkontza egokiena izan zitekeen iritzira eraman zituen.

2005eko apirilaren 9an burutu zen Charles eta Camillaren arteko ezkontza zibila Windsorreko udalean. Ezkontza 8rako zegoen aurreikusita, baina Joan Paulo II.a hil zen eta hiletak zirelako atzeratu zuten. Charles izan da Ingalaterrako errege familian ezkontza zibila egin duen lehena. Ezkontzarekin, Camilla Cornuallesko dukesa egin zuten.