Guadalupe (eskualdea)
Guadalupe | |||
---|---|---|---|
Guadeloupe | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Basse-Terre 15°59′49″N 61°43′58″W | ||
Azalera | 1.703 | ||
Punturik altuena | Soufrière | ||
Kontinentea | Ipar Amerika | ||
Administrazioa | |||
Presidentea | Ary Chalus (PS) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 384.315 | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² | ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ekonomia | |||
Historia | |||
Sorrera data: 1946ko martxoaren 21a | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +590 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | GP | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | GLP | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 230 V. 50 Hz.europar loki, AC power plugs and sockets: British and related types (en) eta Type E (en) | ||
Internet domeinua | .gp |
- Artikulu hau Frantziako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Guadalupe».
Guadalupe[1] (frantsesez Guadeloupe, ɡwadəlup ahoskatua; Antillar kreolez: Gwadloup) Frantziako itsasoz haraindiko eskualdea eta departamendua (DOM) da, Antilletako uhartedi txikia. Hego Amerikako kostatik 600 km iparraldera dago eta Dominikar Errepublikaren ekialdean.
Prefektura Basse-Terre hirian dago.
Izena
Izena Extremaduran (Espainia) dagoen Guadalupe herritik datorkio, Ama Birjina han agertu omen zelako. Guadalupek arabieraz Wad al luben "ibai ezkutua" esan nahi du. Iraganean Karukera izena zuen, "Ur ederren uhartea"
Uharteak
# | Uharte | Bizt. (2010) | Bizt. (99) | Hazkunde | Azalera (km²) | Dentsitate |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | Grande-Terre | 197.620 | 196.767 | ▲ %+0,43 | 586,68 km² | 337 |
2 | Basse-Terre | 189.713 | 172.693 | ▲ %+9,86 | 847,82 km² | 224 |
3 | Marie-Galante | 11.561 | 12.488 | ▼ %-7,42 | 158,01 km² | 73 |
4 | Terre-de-Haut | 1.787 | 1.729 | ▲ %+3,35 | 5,22 km² | 342 |
5 | La Désirade | 1.579 | 1.620 | ▼ %-2,53 | 21,42 km² | 74 |
6 | Terre-de-Bas | 1.095 | 1.269 | ▼ %-13,7 | 7,58 km² | 144 |
7 | Petite-Terre | 0 | 0 | _ | 1,70 km² | _ |
Hiri nagusiak
# | Hiria | Bizt.(10) | Bizt. (99) | Hazkunde | Uhartea |
---|---|---|---|---|---|
1 | Pointe-à-Pitre | 131.523 | 132.751 | ▼ %-0,93 | G-T & B-T |
2 | Basse-Terre | 35.545 | 36.126 | ▼ %-1,61 | Basse-Terre |
3 | Sainte-Anne | 24.192 | 20.410 | ▲ %+18,5 | Grande-Terre |
4 | Petit-Bourg | 23.199 | 20.528 | ▲ %+13,0 | Basse-Terre |
5 | Le Moule | 22.381 | 20.827 | ▲ %+7,46 | Grande-Terre |
6 | Sainte-Rose | 20.155 | 17.574 | ▲ %+14,7 | Basse-Terre |
7 | Capesterre-Belle-Eau | 19.321 | 19.568 | ▼ %-1,26 | Basse-Terre |
8 | Morne-à-l'Eau | 16.725 | 17.154 | ▼ %-2,50 | Grande-Terre |
9 | Lamentin | 15.913 | 13.434 | ▲ %+18,5 | Basse-Terre |
10 | Saint-François | 14.797 | 10.659 | ▲ %+38,8 | Grande-Terre |
Historia
Guadalupen bizi izan ziren lehenengo pertsonak Arawak amerindiarrak izan ziren, arrantzaz eta nekazaritzaz bizi zen herri baketsua, kristo aurreko 330. urtean. Geroago irla Karibeko indioengatik izan zen inbaditua, gaur egungo Venezuelatik etorriak, eta hauek izan ziren irlari Karukera izena eman ziotenak. Europarrentzat, Guadalupe 1493. urtean izan zen aurkitua Kristobal Kolonen eskutik.
Frantziak 1635. urte inguruan kolonizatu zuten uhartea, eta karibetar indioak bakandu zituzten hauek esplotatzeko saiakera antzuaren ondoren. Afrikako esklaboak eraman zituzten eta azukre kaña sartu zuten uhartean, Guadalupeko errekurtso ekonomiko nagusiena. Esklabizazioaren indargabetzearen ondoren, eta azukre kañaren landaketak utzi ondoren, uhartearen erakargarritasuna erabili zen.
Gaur egun Guadalupeko biztanleria, amerindiar, europar, afrikar eta indiarren nahasketa bat da. Elkarrekin kultura kreolea sortu zuten eta lasaitasunean bizitzea proposatu zuten.
Pertsonaia ezagunak
- Lilian Thuram (1972-), futbolaria.
Erreferentziak
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guadalupe (eskualdea) |
- Guadalupeko Eskualde Kontseiluaren webgune ofiziala
- Guadalupeko Kontseilu Orokorraren webgune ofiziala