Jean Haritxelhar
Jean Haritxelhar | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1989 - 2004 ← Luis Villasante - Andres Urrutia →
1971 - 1980 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Baigorri, 1923ko maiatzaren 13a | ||||
Herrialdea |
![]() | ||||
Heriotza | Biarritz, 2013ko irailaren 1a (90 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Pariseko Letren Fakultatea | ||||
Hizkuntzak |
euskara frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | idazlea eta politikaria | ||||
Enplegatzailea(k) | Bordele Montaigne Unibertsitatea | ||||
Jasotako sariak |
ikusi
| ||||
Kidetza |
Euskaltzaindia Udako Euskal Unibertsitatea | ||||
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 518 | ||||
Inguma | jean-haritschelhar-1923-2013 |

Jean Haritxelhar Duhalde (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1923ko maiatzaren 13a - Biarritz, Lapurdi, 2013ko irailaren 1a) euskaltzainburua, politikaria eta literatura ikerlaria izan zen. Haritxelharrek hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen ezagun. Baionako Euskal Museoaren zuzendaria izendatu zuten. 1962az geroztik, baita ere, euskaltzain osoa, 1966. urtetik 1988ra bitartean euskaltzainburuorde izan zen, eta 1989tik 2004 arte euskaltzainburu. Euskaltzain emeritua zen 2006ko uztailaren 20tik.[1][2] «Izatez nafarra eta politikoki frantziar hiritarra» zela zioen berak.[3]
Eduki-taula
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Okzitaniako Tolosako, eta Sorbonako unibertsitateetan eta Saint Cloudeko irakasle eskolan goi mailako ikasketak egin zituen. Irakaslea izan zen 1952tik 1959ra Ageneko lizeoan. Bordeleko unibertsitatean gaztelania, euskara eta euskal literaturako irakasle izan zen, 1962tik 1986ra bete duen Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedratik. 1962an, euskaltzain oso izendatu zuten, eta euskaltzainburuorde 1966an (kargu horretan jardungo zuen, 1988an euskaltzainburu izendatu zuten arte). Letretan doktoretza lortu zuen 1969an Sorbonako Unibertsitatean.
Berak idatzi zituen Deux chansons perdues d'Etchahun-Barkoche (1961), Le rythme poétique (4+7)-(4+6) dans la chanson «Intchauspeko alhaba dendaria» (1962), Etchahun et Chamisso (1963) eta Contribution a l'étude de la littérature basque: Martin Larralde-Bordachuri, le poète-galérien (1963) azterlanak. 1967. urtean idatzi zuen Etchahun eta Otxalde idazlana eta 1969an Etxahuni buruzko doktoretza tesia: Le poète Souletin Pierre Topet-Etchahun (1969), L'Oeuvre Poètique de Pierre Topet-Etchahun (1970). Gure herria, Bulletin du Musée Basque, Revista de Etnografía, Euskera, Bulletin hispanique, Pilotari eta Estudios de Deusto agerkarietan eman ditu argitara lan aipagarrienak. Herria astekarian idazten du astero (Gexan Pontto izengoitiaz). 1997an Federico Krutwigen omenez argitaratutako lanean parte hartu zuen eta 1999an Vasconiana lana eman zuen argitara. 1995ean Ponttokeriak lana kaleratu zuen.
« | Aipatu nahi ditut 5 pertsona, 5 unibertsitari handi, euskarazko unibersitatea sortzeko beharra defenditu zutenak, UEU sortzeko bidea markatu zutenak: Haritxelhar, Xarriton, Karlos Santamaria, Txillardegi eta Manex Goienetxe. | » |
—Joserra Etxebarria[4] |
Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko kide izendatu zuten 1982. urtean, eta Baionako Erakustokiko zuzendari izan zen. Euskaltzainburua izan zen 1988an Aita Villasantek utzitako lekua hartu zuenetik 2004ra.
1988an Euskal Herriko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen. 2004an Manuel Lekuona Saria jaso zuen. Baigorri jaioterriko auzapeza izan zen 1971tik 1980ra. EIZIEko ohorezko kide zen 1996az geroztik.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Haritxelhar ![]() |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Olano, Jon (2013-09-02) «Xabier Kintana: "Haritxelarrek segida eman die Villasantek Euskaltzaindiarentzat ezarritako helburuei"» Berria.
- ↑ «Haritxelhar, Jean», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
- ↑ Andres IÑIGO: «Adio Jean Haritschelhar, seigarren merindadeko euskaltzain nafarra», Gara, 2013-09-03.
- ↑ Etxebarria, Jose Ramon (2017) Katedralaren eraikuntza (Ikergazte 2017, Bideoa) Udako Euskal Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa . Noiz kontsultatua: 2017-12-04.
- ↑ Jean Haritxelarren ahotsak. Ahotsak.com. Youtube (2014ko urtarrila).
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|