Élie Metchnikoff

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ilya Ilyich Mechnikov» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Élie Metchnikoff
Ilya Mechnikov nobel.jpg
Bizitza
Jaiotza Ivanivka1845eko maiatzaren 3a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Frantzia
Heriotza Paris1916ko uztailaren 2a (71 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (milk allergya)
Familia
Aita Ilya Ivanovich Mechnikov
Ama Emilia Barto Mechnikov
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Municheko arte ederren akademia
Göttingengo Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Lev Tsenkovsky
Hizkuntzak errusiera
Ikaslea(k) Danylo Zabolotny
Nikolay Gamaleya
Waldemar Haffkine
Q16535549
Q4451610
Lanbidea
Lanbidea biologoa, immunologoa, zoologoa, zientzialaria, asmatzailea eta medikua
Enplegatzailea(k) Odessa University
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Royal Society
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Élie Metchnikoff edo Ilya Ilyich Mechnikov (Kharkiv, Errusiar Inperioa -gaur egungo Ukraina- 1845eko maiatzaren 15agreg./maiatzaren 3ajul. - Paris, 1916ko uztailaren 15a) mikrobiologoa izan zen. Errusiar Inperioan jaioa, Frantziako nazionalitatea hartu zuen geroago. Medikuntzako Nobel Saria eskuratu zuen 1908an.

Zoologia eta natur zientziak ikasi zituen bere jaioterriko unibertsitatean eta Würzburgen. Odesako unibertsitateko zoologia irakasle izendatu zuten 1867an, baina gero bere ikerketak mikrobiologiaren arlora zuzendu zituen. 1886an Odesako Institutu Bakteriologikoaren ardura bereganatu zuen.

Metchnikoffen ekarpen nagusia fagozitosiaren prozesuaren aurkikuntza izan zen. Berak immunitate-sistemaren makrofagoek duten funtsezko zeregina aipatu zuen, fagozitosiaren bidez mikrobio patogenoak eta partikula arrotzak suntsitzen baitituzte. Lehena izan zen azpimarratzen zelula horien garrantzia organismoaren immunitate prozesuetan.

Pasteurren bitartez 1888an Frantziara emigratu eta Parisko Pasteur Institutuan lanpostu bat lortu zuen. 1904an Institutu horren zuzendariorde izendatu zuten.

Zelulen fagozitosi prozesuak aurkitzeaz gain, jogurtaren bakterio laktikoen onurak ere aztertu zituen bere bizitzaren azken urteetan.

Iraultzaile eta ateoa, inoiz ez zuen Errusiako tsarren erregimenaren aurkako bere jarrera ezkutatu.