Albert Abraham Michelson
Wikipedia(e)tik
Albert Abraham Michelson (Strzelno, Prusia, Alemania, 1852 - Pasadena, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1931) fisikaria izan zen. Jatorriz alemaniarra, estatubatuar hiritartasuna hartu zuen. Argiaren abiadurari buruzko ikerketak egin zituen, eta argiaren abiadura zenbat den zehaztu zuen; espektro-lerroen egitura aztertu zuen, eta distantzia argi-uhinen bidez neurtzeko, interferometroa asmatu zuen. 1907an Fisikako Nobel saria eman zioten.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.