Antso VII.a Nafarroakoa
Antso VII.a Azkarra (?, 1154 - Tutera, 1234ko otsailaren 12a) Nafarroako erregea izan zen (1194-1234).
Eduki-taula |
[aldatu] Bizitza
Antso VII.a Azkarra 1154an jaio zen ez dakigu non eta Tuteran hil 1234an. Nafarroako XVI. erregea (1194 -1234) izan zena Antso VI.a Jakitunaren eta Antsa Leongoaren semea izan zen. Bere arreba Berengariak Ingalaterrako Rikardo I.a Lehoibihotza ezkondu zuen.
Erregetu aurretik, bere koinatu Rikardo I.aren alde jardun zuen; hasieran Gaskoniako haren eskubideak babesteko (1192) eta ondoren, Filipe II.a Frantziakoaren kontra (1194). Bi ekintza hauen artean Mugaosteko merindadeko lurrak finkatuz joan ziren. Bere erregealdia aberastasun ekonomikoagatik nabarmendu zen batez ere. Hiru Erregeen Mahaiko batzarrean parte hartu zuen. Hainbat gudutan garaile gertatu eta Nafarroako erresumaren burujabetza sendoturik zegoenean, pixkanaka inguruko errege guztiei dirua mailegatu zien; bide horretatik, Aragoiko lurraldean zenbait gaztelu estrategiko lortu zituen. Ekonomiaren suspertze horrek garrantzi handiagoa eman zion penintsulako eta konkistako politikan.
1195ean Nafarroa eta Leongo erregeek almohadeekin ituna egin zuten Gaztelako eraso eta zabaltze feudaletik babesteko, Inozentzio III.a aita santua horren jakitun eginahal guztiak egin zituen Gaztela, Aragoi eta Nafarroa elkartu eta musulmanen aurka aritzeko. 1196an Hiru Erregeen Mahaia deitutako mendian bildu ziren. 1198an, Inozentzio III.a aita santuak Antso eskumikatu zuen, Gaztelan berreskuratutako lur batzuk eta Aulki Santuaren begi oneko ziren gaztelarren kontra aritzeko almohade aliatu izatearen aitzakiaz.
Alfontso VIII.a Gaztelakoak Leongo erregearekin bakea eginda Piarres II.a Aragoikoarekin hitzartu zuen euskaldunen erresuma banatzea (Calatayudeko ituna, 1198). Antso VII.a Azkarrak almohadeen laguntza eskatu beste erremediorik ez zuen izan. Gero, Tremeceneko Imulei Abdalai arabiar erregeak laguntza eskatu zion eta Nafarroako erregea Marokora joan zen; han zegoela aprobetxatuz, Piarres II.a Aragoikoak eta Alfontso VIII.a Gaztelakoak Nafarroa arpilatzea adostu zuten. Alfontso VIII.a Gaztelakoak Gasteiz setiatu zuen (1199-VII-5); gero, Araba eta Gipuzkoan sartu zen. Gobernariak aldatu zituen Gebarako leinukoaren ordez Haroko Diego Lopez II.a jarri zuen. Zazpi hilabeteko setioaren ondoren Gasteiz 1200eko urtarrilean errenditu zen, Antso VII.ak baimenduta, Nafarroak sekulako galera izan zuen, lur horiek nafar merkataritzaren berezko irtenbidea baitziren. Euskal Herritik Marokora mezulari bat atera zen eta erregeari kontatu zion gertatutakoa.
1202an bake eta lankidetzarako hitzarmena sinatu zuen Joan Lurgabea Ingalaterrako erregearekin, Rikardo I.a Lehoibihotzaren anaiarekin hain zuzen. 1207an, berriz, Antso Azkarrak eta Gaztelako erregeak Guadalajarako su-etena sinatu zuten. 1212an, Europan oso boteretsua zen elizaren presioren eraginez Antso VII.a Azkarrak, Navas de Tolosako guduan, almohadeen kontra parte hartu zuen. Iparraldean, Tartas, Ostibarre eta Agramondeko jaurerriak menpera ekarri zituen. Jakue I.a Aragoikoarekin ondorengotza erabakitzeko hitzarmenak (Tutera 1231ko otsailaren 2) ez zuen aurrera egin, nafarrek ez baitzuten onartu; Viana populatzea bultzatu zuen eta, bera hil zenean, Ximena leinuko azken erregea izanda, Nafarroako erresuman frantziar jatorriko leinuak kokatu ziren: Tibalt I.a Koblakaria izan zen lehena. Antso VII.a Azkarra Orreagako Kolejiatan ehortzi zuten.
[aldatu] Familia
| Aitona Nafarroako errege |
Amona L'Aigle-koa |
Aitona Gaztelako errege |
Amona Bartzelonakoa |
| Aita Nafarroako errege |
Ama Gaztelakoa |
||
Nafarroako errege |
|||
[aldatu] Ezkontza
Antso VII.a Tolosako Erramun VI.a kondearen Konstantzia alabarekin ezkondu zen 1195ean. Ez zuten seme-alabarik izan.
[aldatu] Ondorengotza
Antso VI.a
Nafarroako errege
(1150-1194)
|
_____________________|______
| |
Antso VII.a Blanka = Tibalt III.a
Nafarroako errege | Xanpainiakoa
(1194-1234) |
Tibalt I.a
Nafarroako errege
(1234-1253)
[aldatu] Ikus, gainera
| Aurrekoa: |
Antso VII.a Nafarroako errege (1194-1234) |
Ondorengoa: |
|
||||||||||||||||
