Arabako kuadrillak
Wikipedia(e)tik
(«Arabako Kuadrillak» orritik birbideratua)
Kuadrilla Araba historikoki banatzen den zazpi barruti administratibo nagusietako bakoitza da.[1] Kuadrillen araberako zatiketa XVI. mendekoa da, nahiz eta egungo banaketa 1983koa den, 1989ko foru arau batek emana:
- Aguraingo kuadrilla: Arabako ipar-mendebaldean. Hiriburua Agurain da.
- Aiaraldea edo Aiarako kuadrilla: Nerbioi ibaiaren arroko herriak biltzen ditu batik bat. Bertakoak dira Laudio eta Amurrio, probintziako bigarren eta hirugarren udalerri jendeztatuenak, hurrenez hurren. Hiriburua Laudio da.
- Añanako kuadrilla: Arabako mendebaldean eta hego-mendebaldean kokatua. Ebro ibaiaren inguruko zenbait haranek osatua da. Hiriburua Rivabellosa da.
- Arabako Errioxako kuadrilla: Ebro ibaiaren ertzean dago kokatuta eta klima mediterraneoa du. Ardoaren produkzioa da aktibitate ekonomikorik garrantzitsuena. Hiriburua Guardia da.
- Gasteizko kuadrilla: Gasteizen eremu berbera hartzen du gutxi gorabehera. Hedaduraz kuadrilletan txikiena izan arren, Arabako populazioaren hiru laurdenak hemen bizi dira.
- Mendialdea edo Mendialdeko kuadrilla: ekialdean dagoen eta Nafarroa Garaiarekin muga egiten duen eskualde menditsua. Hiriburua Kanpezu da.
- Zuia-Gorbeialdea edo Zuiako kuadrilla: Gipuzkoa eta Bizkaiarekin muga egiten duen eskualdea. Hiriburua Murgia da.
Trebiñar askoren aldarrikapena Trebiñuko barrendegia zortzigarren kuadrilla izatean datza, gaur egun ofizialki Burgosko probintziaren zati bada ere.
Eduki-taula |
Kuadrilla izena [aldatu]
Gaur egun euskara batuan kuadrillak deritza,[2] nahiz eta lehenago taldeak ere deitu izan zaien (Arabaren goiburuak hauxe dio: Zazpi taldek Araba bat).
| # | Izena | Izen ofiziala (euskaraz)[3] | Izen ofiziala (gaztelaniaz)[3] | Herriburua |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Gasteizko kuadrilla | Vitoria-Gasteizko Eskualdea | Cuadrilla de Vitoria-Gasteiz | Gasteiz |
| 2 | Aiaraldea | Aiarako Eskualdea | Cuadrilla de Ayala | Laudio |
| 3 | Aguraingo kuadrilla | Aguraingo Eskualdea | Cuadrilla de Salvatierra | Agurain |
| 4 | Arabako Errioxa | Biasteri-Arabako Errioxako Eskualdea | Cuadrilla de Laguardia-Rioja Alavesa | Guardia |
| 5 | Zuia-Gorbeialdea | Zuiako Eskualdea | Cuadrilla de Zuya | Zuia |
| 6 | Añanako kuadrilla | Añanako Eskualdea | Cuadrilla de Añana | Erriberabeitia |
| 7 | Arabako Mendialdea | Kanpezuko kuadrilla | Cuadrilla de Campezo | Kanpezu |
Arabako eskualde geografikoak [aldatu]
Bestalde, Araban sei eskualde geografiko edo natural bereiz daitezke:
- Aiaraldea
- Gorbeialdea
- Arabako Ibarrak
- Arabako Lautada
- Arabako Mendialdea
- Arabako Errioxa
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Izen geografikoen glosarioa, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2001.
- ↑ Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.
- ↑ a b Azaroaren 20ko 63/1989 Foru Araua, eskualdeei buruz., Arabako Batzar Nagusiak, http://www.jjggalava.es/acc/eu/normas/normas_territorial_juntas/1/html/TOriginal.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-26
Kanpo loturak [aldatu]
|
|||||||||||