Erriberabeitia
|
Erriberabeitia |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Ribera Baja / Erribera Beitia | |
| Estatua Erkidegoa Lurraldea Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Añanako Kuadrilla |
|
| Alkatea | Pedro Montoya Ruiz (PSE-EE) | |
| Herritarra | erriberabeitiar | |
| Koordenatuak | 42°42′46″N 2°55′01″W / 42.71278°N 2.91694°WKoordenatuak: 42°42′46″N 2°55′01″W / 42.71278°N 2.91694°W | |
| Eremua | 27,74 km2 | |
| Garaiera | 482 m | |
| Distantzia | 30 km Gasteiza | |
| Posta kodea | 01213 |
|
| Biztanleria | 1.314 bizt. (2011) | |
| Dentsitatea | 47,37 bizt./km² | |
| Sorrera | 1095 | |
| http://www.cuadrilladeanana.es/rbaja | ||
Erriberabeitia[1] (ofizialki Ribera Baja / Erribera Beitia) Arabako udalerria da, Añanako Kuadrillakoa eta Arabako Ibarrak eskualdekoa. Gasteiztik 30 bat kilometrora dago. Erriberabeitiko herriburua, Rivabellosa, udalerriaren erdi-hego-mendebaldean dago.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Ingurune naturala[aldatu]
Mendi gutxiko erliebea du Erriberabeitiak. Baias ibaiak udalerriaren mendebaldeko muga zeharkatzen du; ekialdeko muga, aldiz, Zadorrak.
Udalerri mugakideak[aldatu]
- Iparraldean: Erriberagoitia.
- Hegoaldean: Armiñon eta Miranda Ebro (Burgos).
- Ekialdean: Armiñon, Berantevilla eta Trebiñu.
- Mendebaldean: Erriberagoitia eta Lantaron.
Ekonomia[aldatu]
Nekazaritza izan da udalerriaren ardatz ekonomiko tradizionala, gaur egun indarra galtzen ari bada ere.
Rivabellosan Arasur izeneko parke logistiko handia ireki zen 2006ko urtarrilean. Oraindik ez da guztiz bukatu, baina 2008ko hasieran 70.000 m2 industria-nabe zituen jada. Rivabellosan bertan fabrikatzen dira Talgo trenen bagoiak 1964tik.
Banaketa administratiboa[aldatu]
Sei herrik osatzen dute udalerria:
- Igaegi
- Melledes
- Quintanilla de la Ribera
- Rivaguda
- Rivabellosa (udalerriko herriburua)
- Manzanos
Demografia[aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 581 | 550 | 647 | 669 | 738 | 738 | 759 | 887 | 642 | 429 | 375 | 698 | 1.098 |
Kultura[aldatu]
Jaiak[aldatu]
- Maiatzaren 15a, landa- herri guztietan bezala, San Isidro eguna.
- Abuztuaren azken astean, Rivabellosako festak.
Ondasun nabarmenak[aldatu]
- San Juan eta Magdalena baseliza xumea, Rivabellosan. XV. mende inguruko eraikina da, gutxienez.
- Saenz de Santamaria Jauregia, Rivabellosan. Apezetxea albo batera atxikia du.
- Baias ibaia Rivabellosa parean igarotzen duen zubia. Erdi Arokoa izan daiteke, jatorrizkoa erromatarren garaikoa ei zen.
- San Eztebe eliza, XVI. mendekoa.
- Salazar jauregia, XVII. mendekoa.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) - Erriberabeitia
Kanpo loturak[aldatu]
- (Gaztelaniaz) Erriberabeitiari buruzko informazioa Añanako Kuadrillaren webgunean
- (Gaztelaniaz) Erriberabeitia, Auñamendi entziklopedian.
- (Gaztelaniaz) Arasur parke logistikoaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Rivabellosako webgunea
| Erriberabeitiko herriak | ||
|---|---|---|
|
Igaegi • Manzanos • Melledes • Quintanilla de la Ribera • Rivaguda • Rivabellosa |
||
|
|||||||||||