Zuia
|
Zuia |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Zuia | |
| Estatua Erkidegoa Lurraldea Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Zuia-Gorbeialdea |
|
| Alkatea | Unai Gutiérrez Urkiza (Bildu) | |
| Herritarra | zuiar | |
| Koordenatuak | 42°58′54″N 2°50′38″W / 42.98167°N 2.84389°WKoordenatuak: 42°58′54″N 2°50′38″W / 42.98167°N 2.84389°W | |
| Eremua | 122,49 km2 | |
| Distantzia | 20 km Gasteiza | |
| Posta kodea | 01130 |
|
| Biztanleria | 2.439 bizt. (2012) | |
| Dentsitatea | 19,91 bizt./km² | |
| http://www.zuia.com | ||
Zuia Araba iparraldean dagoen udalerria da, Zuia-Gorbeialdea eskualdeko handiena. Gasteiztik 18 bat kilometrora dago. Haren herriburua Murgia da.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Inguru naturala [aldatu]
Zuia Gorbeiaren magalaren inguruan dago, eta Arabako mendirik altuenera igotzeko abiapuntua da. Arrato eta Badaiakoa udalerriaren muga naturalak dira, eta aipatzekoa da haranaren erdialdean dagoen Atxabal-Oroko mendigunea.
Udalerria zeharkatzen duen ibai nagusia Baias ibaia da.
Udalerri mugakideak [aldatu]
- Iparraldean: Orozko (Bizkaia).
- Hegoaldean: Gasteiz eta Badaiako Sierra Bravako Komunitatea.
- Ekialdean: Zigoitia.
- Mendebaldean: Amurrio eta Urkabustaiz.
Historia [aldatu]
Esaten da Erdi Aroko ganboatar eta oinaztarren arteko gatazka odoltsuek Zuian izan zutela sorrera[1].
Banaketa administratiboa [aldatu]
Zuiako udalerria hurrengo 13 herriz osatua dago, biztanleen kopuruaren arabera ordenaturik:
- Murgia (udalburua): 1.169 biztanle 2007an.
- Sarria: 310 bz.
- Bitoriano: 255 bz.
- Ametzaga: 245 bz.
- Markina: 68 bz.
- Domaikia: 61 bz.
- Gillerna: 49 bz.
- Lukiano: 49 bz.
- Jugo: 47 bz.
- Aperregi: 44 bz.
- Zarate: 33 bz.
- Altube*: 29 bz.
- Ziorraga*: 13 bz.
(* Altube —lehen Monreal de Zuya gisa ere ezaguna— eta Ziorraga auzo gisa har daitezke, ez baitute kontzeju izaerarik.)
Demografia [aldatu]
XX. mendearen lehen erdia gorabeherarik gabe igaro zen Zuiako populazioari dagokionez. 1950eko hamarkadatik aurrera, ordea, populazioak beherako joera hartu zuen, gehienbat Gasteiz eta Bilbo hirietarako izandakoemigrazioaren ondorioz.
1980eko hamarkadatik aurrera, garraiobideak hobekuntzearen eta hirietako etxebizitzen prezio altuen ondorioz, jende berria iritsi zen udalerrira, batez ere Murgia eta haren inguruetara. Horrek populazioa handitzea eragin zuen. Hala ere, populazio berri horren gehienak ez zuen lanik egiten udalerrian, Gasteizen baizik, eta udalerria lo-hiri bihurtu zen biztanle horientzat.
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2000 | 2010 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 2.250 | 2.136 | 1.989 | 2.019 | 1.998 | 2.102 | 1.634 | 1.381 | 1.264 | 1.269 | 1.725 | 2.401 |
Politika [aldatu]
Zuia udalerrian Bildu koalizioak zuzentzen du udala azkeneko hauteskundeetatik. Aurreko hauteskundeetan EAJk izan zuen alkatetza. Zuiako udalak 11 zinegotzi ditu osotara.
Zuiako alkatea Bildu koalizioko Unai Gutierrez Urkiza da 2011ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko hamaika zinegotzietatik lau lortu zituen. Baliogabeko botoak 28 izan ziren (emandako guztien %2,2) eta 32 boto zuri izan ziren (botoen %2,58). Abstentzioa %29,37koa izan zen.
|
Zuiako udalbatza |
||||
| Alderdia | Zinegotziak | Boto kopurua[3] | ||
| Bildu |
|
|
||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
|
|
||
| Zuiak batzen gaitu-Zuia nos une |
|
|
||
| Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
| Aralar |
|
|
||
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) |
|
|
||
Kultura [aldatu]
Euskara [aldatu]
Zuiako hizkuntza nagusia euskara izan da XIX. mende arte, bertako hizkera mendebaleko euskararen aldaera izan da, baina azken mendean atzerakada nabarmena izan da. Gaur egun zuiarren %20 inguru da euskalduna, eta hauek biltzeko asmoz Bidabarri euskara taldea sortu zuten.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Gorbeiako Natura Parkea.
- Oroko Santutegia, Bitoriano ondoan dagoena, Atxabal-Oro haitzen parean (896 m). Eraikin nagusia XVI. mendekoa da.
- Jugatxiko baseliza, Jugotik gertu dagoena. Aisialdigunea du alboan, Arabako Foru Aldundiarena den parkean.
- Eztiaren museoa, Murgiko Oregi etxean dago.
- Bitorianoko 17. zenbakia duen baserria, XVII. mendekoa, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatua[4].
Zuiar ospetsuak [aldatu]
- Jose Santos Intxaurregi (17??-1811), merkataria eta Buenos Airesen politikaria izandako jugoarra.
- Luis Alava Sautu (1890-1943), politikari fusilatu murgiarra.
- Javier Ruiz de Larrinaga (1979 - ) ziklo-krosslari ametzagarra.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Zuiako aisialdiari buruzko informazioa Zuiako Kuadrillaren webgunean. Bertan, ganboatar eta oinaztarren inguruko aipamena egiten da.
- ↑ (Gaztelaniaz) Zuiako biztanle kopuruak, Espainiako Estatistika Erakundearen (INE) webgunean. Noiz kontsultatua: 2011/08/14.
- ↑ 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/08/14an kontsultatua
- ↑ Bitorianoko 17 zenbakia duen baserriaren izendapena monumentu gisa Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Zuiako udalaren webgunea
- (Euskaraz) Zuiako informazioa eskualdearen webgunean
- (Gaztelaniaz) Zuia Auñamendi entziklopedian
- (Gaztelaniaz)(Euskaraz) Zuiako Gazteen Webgunea
- (Gaztelaniaz)(Euskaraz) Zuiako Ezker Abertzalea
| Zuiako herriak | ||
|---|---|---|
|
Altube • Ametzaga • Aperregi • Bitoriano • Domaikia • Gillerna • Jugo • Lukiano • Markina • Murgia • Sarria • Zarate • Ziorraga |
||
|
|||||||||||