Urkabustaiz
|
Urkabustaiz |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Urkabustaiz |
| Estatua Erkidegoa Lurraldea Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Zuia-Gorbeialdeko Kuadrilla |
| Alkatea | Jose Antonio Lopez Goitia (Bildu) |
| Herritarra | urkabustaiztar |
| Koordenatuak | 42°58′19″N 2°55′20″W / 42.97194°N 2.92222°W |
| Eremua | 60,49 km2 |
| Garaiera | 550 m |
| Distantzia | 27 km Gasteiza |
| Posta kodea | 01440 |
| Biztanleria | 1.350 bizt. (2012) |
| Dentsitatea | 22,32 bizt./km² |
| http://www.urkabustaiz.eu/ | |
Urkabustaiz Arabako udalerria da, Zuia-Gorbeialdeako kuadrillakoa. Arabaren ipar-mendebaldean dago, Gasteiztik 27 bat kilometrora, komunikazioen bidegurutze garrantzitsu batean. Herri txikiz osaturiko udalerria da, populazio gutxikoa eta nagusiki nekazaritzari lotutakoa.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Udalerria isurialde kantabriarraren eta mediterraneoaren mugan dago kokaturik, iparraldera begira, eta bi gune erabat ezberdin ditu. Alde batetik, hegoaldea eta erdialdea larrez eta basoz estalitako lautada bat da, muinotxoz jositakoa, 600-850 metroko garaieran dagoena; iparraldean, berriz, Altube ibaiak osatzen duen arroa dago, batez ere pagadiz estalia, 400 metroko garaiera inguruan. Bi alde hauek banatuz, oso aldapatsua den kare-harrizko aurrealde bat dago.
Udalerriak ez dauka mendi alturik, baina udalaren ipar-ekialdean Gorbeia mendia dago.
Kokagune geografiko berezia denez, bidegurutze historikoa izan zen, Leintzerako, Arabako Lautadarako, Urduñarako eta Miranda de Ebrorako bideak lotzen zituena. Gaur egun ere, Bizkaia eta Araba lotzen dituzten bide nagusiak igarotzen dira bertatik. Bilbo eta Miranda lotzen dituen trenbideak udalerria gurutzatzen du iparraldetik hegoaldera, eta geltokia dauka Izarran. AP-68 autopista ere udalerriaren ekialdetik igarotzen da, eta Bilbo eta Miranda lotzen ditu honek ere. Bestalde, udalerriaren ekialde horretan, baina Izarratik 2 kilometro ingurura, AP-68 eta Gasteizera doan N-622 autobidearen lotunea dago.
Udalerri mugakideak[aldatu]
- Iparraldean: Zuia eta Amurrio.
- Hegoaldean: Kuartango.
- Ekialdean: Zuia.
- Mendebaldean: Amurrio eta Urduña.
Historia[aldatu]
Urkabustaiz izena Urkaerria eta Bustaiz antzinako izenek konposatua da. Urkaerriak Goiuri-Ondona, Oiardo, Uzkiano eta Untzaga-Apregindana herriak biltzen zituen. Bustaizek, berriz, Beluntza eta Izarra.
Banaketa administratiboa[aldatu]
Udalerria hamar herriz osatua dago:
- Abezia
- Abornikano
- Beluntza
- Goiuri-Ondona
- Inoso
- Izarra (udalburua)
- Larrazketa
- Oiardo
- Untzaga-Apregindana
- Uzkiano
Demografia[aldatu]
Lehen sektoreari oso lotuta dagoen udalerria izanik, Urkabustaizek populazioa galdu zuen etengabe XX. mendearen bigarren erdian, bertakoak hirira joatearen ondorioz. XXI. mendean, berriz, populazioaren biziberritzea gertatu da, komunikazio bideak hobetzean hiriko jende asko bertaratu baita.
| Urkabustaizko biztanleria |
|---|
![]() |
Politika[aldatu]
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bilduko Jose Antonio Lopez Goitia hautatu zuten alkate.
|
2011ko maiatzaren 22 |
||||
| Alderdia | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
| Bildu |
|
|
||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
|
|
||
| Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) |
|
|
||
| Datuen iturria: (Gaztelaniaz) Hauteskundeen emaitzak http://elecciones.mir.es webgunean | ||||
Ondasun nabarmenak[aldatu]
- Goiuriko urjauzia.
- Gibijoko mendilerroa.
- Urkabustaizko erromanikoa; ikusgarriena Beluntzako Pedro Deuna eliza da, XIII. mendekoa.
Urkabustaiztar ezagunak[aldatu]
- Antonio Ortiz de Urbina abeziarra, apaiza, idazle eta antropologoa (1934-2001).
- Zigor Enbeita abornikanoarra, bertsolaria (1971-).
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Euskaraz) Urkabustaizko Udalaren webgunea
- (Euskaraz) Urkabustaiz Zuiako Kuadrillako webgunean
- (Euskaraz) Urkabustaizi buruzko artikulua Sareko Argian
- (Gaztelaniaz) Urkabustaiz Auñamendi entziklopedian
| Urkabustaizko herriak | ||
|---|---|---|
|
Abezia • Abornikano • Beluntza • Goiuri-Ondona • Inoso • Izarra • Larrazketa • Oiardo • Untzaga-Apregindana • Uzkiano |
||
|
|||||||||||
