Zanbrana
Wikipedia(e)tik
|
Zanbrana |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Zambrana | ||
| Estatua Erkidegoa Lurraldea Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Añanako Kuadrilla |
||
| Alkatea | Aitor Abecia Jiménez (AIZ) | ||
| Herritarra | zanbranar | ||
| Koordenatuak | 42°39′36″N 2°52′46″W / 42.66°N 2.87944°WKoordenatuak: 42°39′36″N 2°52′46″W / 42.66°N 2.87944°W | ||
| Eremua | 39,51 km2 | ||
| Garaiera | 459 m | ||
| Distantzia | 33 km Gasteiza | ||
| Posta kodea | 01212 |
||
| Biztanleria | 377 bizt. (2009) | ||
| Dentsitatea | 9,54 bizt./km² | ||
| Sorrera | 1744 | ||
| http://www.cuadrilladeanana.es/zambrana/ | |||
Zanbrana[1] (ofizialki Zambrana) Arabako udalerria da. Añanako Kuadrillan barne dago, Gasteiztik 30 bat kilometrora.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Zanbranak kokagune estrategikoa du, Arabatik Errioxa Garaiarako derrigorrezko igarobidea izaki. Horren erakusgarri da Done Jakue bidea bertatik igarotzen dela, Barnealdeko Bidea deituriko adarra, hain zuzen.
Udalerri mugakideak [aldatu]
- Iparraldean: Berantevilla eta Trebiñuko konderria.
- Hegoaldean: Bastida eta Haro (Errioxako Autonomia Erkidegoa).
- Ekialdean: Urizaharra.
- Mendebaldean: Miranda Ebro (Burgos).
Historia [aldatu]
Lehen agiri-erreferentzia 1058. urtekoa dugu, Nafarroako Erresumako erregeak (Antso IV.ak) egindako lursail-emate batengatik. 1744. urtean lortu zuen hiribildu titulua, Berantevilla udalerriarengandik independentzia eskuratuz.
1920ko hamarkadan Ocio eta Bergantzu ko udalerriek Zanbranarekin bat egin zuten.
Banaketa administratiboa [aldatu]
Udalerria 4 herriz osatua dago:
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 358 | 378 | 335 | 371 | 879 | 821 | 765 | 706 | 436 | 331 | 327 | 364 | 362 |
Kultura [aldatu]
Jaiak [aldatu]
- Santa Luzia zaindariaren jaiak ospatzen dira. Eguna, berez, abenduaren 13a da, baina uztaileko azken asteburuan ospatu ohi dute.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Argiñe Deunaren eliza, XII. mendekoa, zatirik zaharrena, bederen.
- Errotako Benta, Done Jakue bide ertzean kokatutako eraikinaren hondarrak, harlanduzko arkuteria dutenak.
- Zabalateko santutxo edo umiliategi pizkundearra, XVI. mendekoa.
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Zanbranako webgune ofiziala
- (Euskaraz) Añanako Kuadrillako webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Zanbrana Auñamendi entziklopedian
| Zanbranako herriak | ||
|---|---|---|
|
|||||||||||