Max Von Laue
Wikipedia(e)tik
Max Von Laue alemaniar fisikaria (Pfaffeendorf, Koblentzatik hurbil, 1879 - Berlin, 1960). Irakasle izan zen Zürich, Mainz, Frankfurt eta Berlingo unibertsitateetan. 1912an, X izpiek sare kristalinoetan dituzten interferentziei buruzko lehen esperimentu arrakastatsua egin zuen. Gisa horretan zehaztu ahal izan zituen X izpien luzera eta kristalen egitura eta osaketa. 1914an, Fisikako Nobel saria eman zioten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.