Mikhail Xolokhov

Wikipedia(e)tik
Mikhail Alexandrovitx Sholokhov» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Xolokhov eta haren emaztea, 1924an.

Mikhail Alexandrovitx Xolokhoverrusieraz Михаи́л Алекса́ндрович Шо́лохов— (Kruzhilin, Vexenskaia, Errusiar Inperioa, 1905 - Vexenskaia, Sobietar Batasuna, 1984) errusierazko idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazari-familia bateko semea zen. 1920an, Armada Gorrian sartu zen. Bi urtez Moskun izan ondoren, 1924an, jaioterrira itzuli zen. 1926an, Donskie Rasskazi (Don ibaiko ipuinak, Olga Martinez de Marigortak eta Roberto Serranok euskaratua) kontakizun-bilduma argitaratu zuen arrakasta handiz. Gizakiaren eta izadiaren arteko harremanak islatu zituen obra horretan.

1940an, ospe handia lortu zuen eleberria kaleratu zuen: Tikhii Don (1928-1940, Don barea). Obra handi horretan, berriz, kosakoen eta gobernu zentralaren arteko liskarrak aztertu zituen. 1941. urtean Stalin saria jaso zuen obra horrengatik. Errusiako gaur egungo historia aztertu zuen ondorengo lanetan: Podniataia tselina (1932-1960, Luberriak) eta Oui Srazhalis za rodinu (1942, Aberriaren alde borrokatu ziren). 1961ean, Alderdi Komunistako batzorde zentraleko kide egin zuten, eta lau urte geroago Literaturako Nobel saria eskuratu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikhail Xolokhov Aldatu lotura Wikidatan