Sokotra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sokotra uhartediaren mapa

Sokotra[1] (arabieraz سقطرى Suquṭrā) Indiako ozeanoan dagoen lau uharteetako uhartedi txikia da, Afrikako Adarrako kostaldetik gertu eta Arabiar penintsulatik 350 kilometrotara kokaturik. Yemengo Errepublikako 'Adan Gobernuaren zati bat da. Somaliak uhartediaren jabetza aldarrikatzen du.

Eduki-taula

Geografia [aldatu]

Sokotra uhartea

Sokotra munduko isolatuenetariko lekuen bat da. Uhartedia lehen Gondwana superkontinentearen zati bat zen, baina Erdiko Pliozenoan Adengo Golkoa ireki zenean banatu egin zen.

Uhartedian Sokotra uharte nagusia (3.625 km²), eta "Anaiak" izeneko hiru uhartetxo txikik osatzen dute (Abd al Kuri, Samhah eta Darsa).

Uhartediko lekurik altuena Haghier mendietan dago eta 1.525 m ditu.

Klima basamortu tropikalarena da, montzoi urtaroaren eraginez.

Historia [aldatu]

Bertoko kondairak dio 52 urtean Tomas apostoluak kristautasuna ekarri zuela uhartedira. X. mendean Abu Mohammed Al-Hassan Al-Hamdani geografoak esan zuen biztanle gehienak kristauak zirela. Nestorianoak ziren baina antzinako erritual magiko praktikatzeari ekin ziotenak. 1507an, Portugalek arabiar botereari "askatzen" saiatu zuen baina ongi etorria ez zen portugaldarrek espero zuten bezain beroa eta lau urte geroago uharteak utzi egin behar zituzten.

1511an uharteak Mahra sultangoaren kontrolpean erori ziren 1886an britainiar protektoratu bihurtu arte.

1967 urrian Mahra sultangoa indargabetua egin zen eta azaroaren 30an Hego Yemengo zati bat bihurtu. Gaur egun Yemenen dago.

Demografia [aldatu]

Ia Sokotrako biztanle guztiak uharte nagusian bizi dira (43.000 inguru 2004an). Uharteko hiri nagusia Hadiboh da. Abd Al Kurik eta Samhahek ehundaka biztanle baino ez dute; Darsak ez du biztanlerik.

Uhartean hizkuntza semitikoa den Soqotri hizkuntzaz egiten da, Hegoko arabikoaren familiakoa (Omango mehri bezala).

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Sokotra

Koordenatuak: 12°29′20.97″N 53°54′25.73″E / 12.4891583°N 53.9071472°E / 12.4891583; 53.9071472