Tomonaga Shinichiro
Wikipedia(e)tik
Tomonaga Shinichiro Japoniar fisikaria (Kioto, 1906 - Tokio, 1979). 1941-1969 urteetan Tokioko unibertsitateko fisikako irakaslea izan zen eta 1963-1969 bitartean aipatutako unibertsitateko ikerketa optikoko institutuko zuzendaria. Feynman eta Schwinger fisikariekin batean elektrodinamika kuantikoa zehaztu zuen erabat, Dirac, Heisenberg eta Pauli fisikarien jatorrizko teorian agertzen ziren infinituak baztertuta. 1965. urtean Fisikako Nobel saria eskuratu zuen Feynman eta Schwinger fisikariekin batera.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.