Urriaren 9
<< | Urria | >> | ||||
Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 | |||
2024 |
Urriaren 9a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita bigarren eguna da, 283.a bisurteetan. 83 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
- 1978 - ETAk Angel Pacheco Pata goardia zibila hil zuen Markinan, eta Anselmo Duran Vidal guardia zibila Elgoibarren.
- 2007 - Lehergailua ipini zuen ETAk Galdakaoko zinegotzi baten bizkartzainaren autoan, Bilboko Abusu auzoan bizkartzaina zaurituz.
Mundua
- 1871 - Chicagoko sute handia kontrolpean geratu zen.
- 1967 - Che Guevara iraultzaile argentinar-kubatarra erail zuten Bolivian.
- 1981 - Frantzian heriotza zigorrra ezeztatu zen.
- 2001 - Anthrax arrastoak zituen hainbat gutun bidali zizkieten Ameriketako Estatu Batuetako senatuko hainbat kideri.
- 2006 - Norvegiako gobernuak, ETA eta Espainiako gobernua, Oslon bildu zirela argitara eman zuen.
- 2006 - Ipar Koreak proba nuklearra egin zuen.
- 2009 - Barack Obamari Bakearen Nobel Saria eman zioten .
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1988 - Lesakan Nafarroa Oinez jaialdia ospatu zen.
Mundua
- 1446 - Hangul idazkera sistema aurkeztu zuten Korean, txinatar ikurren ordezkoa.
- 1952 - The World in His Arms (Mundua Bere Eskuetan) filma estreinatu zen, Raoul Walshek zuzendu eta Gregory Peck, Ann Blyth eta Anthony Quinn aktoreek antzeztu zuten.
- 1953 - Mogambo filma estreinatu zen, John Fordek zuzendu eta Clark Gable, Ava Gardner eta Grace Kelly aktoreek antzeztu zuten.
- 1992 - A River Runs Through It (Ibaiak Darrai) filma estreinatu zen, Robert Redfordek zuzendu eta Craig Sheffer, Brad Pitt, Tom Skerritt, Brenda Blethyn eta Emily Lloyd aktoreek antzeztu zuten.
- 1992 - Army of Darkness (Iluntasunaren Armada) filma estreinatu zen, Sam Raimik zuzendu eta Bruce Campbell eta Embeth Davidtz aktoreek antzeztu zuten.
- 1992 - 1492: Conquest of Paradise (1492: Paradisuaren Konkista) filma estreinatu zen, Ridley Scottek zuzendu eta Gérard Depardieu, Sigourney Weaver, Armand Assante eta Fernando Rey aktoreek antzeztu zuten.
- 2009 - Agora filma estreinatu zen, Alejandro Amenábarek zuzendu eta Rachel Weisz, Max Minghella, Oscar Isaac, Ashraf Barhom, Michael Lonsdale, Rupert Evans eta Richard Durden aktoreek antzeztu zuten.
- 2014 - Patrick Modiano frantziarrak Literaturako Nobel Saria irabazi zuen.
Zientzia eta teknologia
- 1604 - Johannes Kepler alemaniarrak 1604 Supernoba begiztatu zuen, Esne Bidean ikusi den supernobarik berriena.
- 2009 - NASAk ilargia bonbardatu zuen, ura ote zegoen ikertzeko.
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1818 - Francisco Navarro Villoslada, nafar idazlea (h. 1895).
- 1895 - Félix Lasserre, euskal errugbilaria (h. 1965).
- 1909 - Pedro Bilbao, getxoztar medikua (h. 1992).
- 1932 - Martin Iturbe, euskal idazlea eta apaiza (h. 2015).
- 1942 - Jose Anjel Irigarai, nafar olerkari eta idazlea.
Mundua
- 1521 - Oktavio Farnese, Parmako eta Piacenzako dukea (h. 1586).
- 1585 - Heinrich Schütz, alemaniar musikagilea (h. 1672).
- 1757 - Karlos X.a Frantziakoa, Frantziako eta Nafarroako erregea (h. 1836).
- 1835 - Camille Saint-Saëns, frantziar musikagilea eta pianista (h. 1921).
- 1839 - Georges Leclanché, frantziar kimikaria (h. 1882).
- 1859 - Alfred Dreyfus, frantziar militarra (h. 1935).
- 1879 - Max von Laue, alemaniar fisikaria, 1914ko Fisikako Nobel Saria (h. 1960).
- 1888 - Nikolai Bukharin, errusiar boltxebike, iraultzaile eta SESBeko politikaria (h. 1938).
- 1892 - Ivo Andritx, serbokroazieraz idatzi zuen idazlea, 1961eko Literaturako Nobel Saria (h. 1975).
- 1893 - Mario de Andrade, brasildar idazlea eta musikologoa (h. 1945).
- 1901 - Tomàs Garcés, kataluniar olerkari eta kazetaria (h. 1993).
- 1906 - Léopold Sédar Senghor, Senegalgo lehenbiziko presidentea (h. 2001).
- 1907 - Jacques Tati, frantziar zinema-zuzendaria eta aktorea (h. 1982).
- 1911 - Luis Santaló, kataluniar matematikaria eta ikertzailea (h. 2001).
- 1912 - Qian Weichang, txinatar zientzialaria (h. 2010).
- 1918 - Bebo Valdés, kubatar musikari eta piano-jotzailea (h. 2013).
- 1919 - Irmgard Seefried, alemaniar opera abeslaria (h. 1998).
- 1926 - Danièle Delorme, frantziar aktorea (h. 2015).
- 1936 - Brian Blessed, ingeles aktorea.
- 1940 - John Lennon, Beatles taldeko kantaria eta abesti askoren konpositorea (h. 1980).
- 1959 - Boris Nemtsov, errusiar zientzilari eta politikari liberala (h. 2015).
- 1964 - Guillermo del Toro, mexikar zinema zuzendaria, ekoizlea, gidoigilea eta eleberrigilea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1949 - Manuel Losada, bizkaitar margolaria eta kartelgilea (j. 1865).
Mundua
- 1047 - Klemente II.a, Aita santua.
- 1253 - Robert Grosseteste, teologo, naturalista, klasiko grekoen itzultzaile eta filosofo frantziskotarra.
- 1390 - Joanes I.a Gaztelakoa, Gaztelako erregea (j. 1358).
- 1562 - Gabriele Falloppio, italiar anatomia-ikertzailea (j. 1523).
- 1597 - Ashikaga Yoshiaki, Ashikaga shogunerriko hamabosgarren eta azken shoguna (j. 1537).
- 1831 - Ioannis Kapodistrias, greziar politikaria (j. 1776).
- 1841 - Karl Friedrich Schinkel, prusiar arkitekto neoklasikoa (j. 1781).
- 1918 -
- Raymond Duchamp-Villon, frantziar eskultorea (j. 1876).
- Rudolf Trebitsh, austriar antrolopologoa (j. 1876).
- 1934 - Louis Barthou, Frantziako lehen ministroa (j. 1862).
- 1943 - Pieter Zeeman, holandar fisikaria (j. 1865).
- 1958 - Pio XII.a, Aita santua (j. 1876).
- 1962 - Milan Vidmar, esloveniar ingeniari elektrikoa, xake jokalaria, filosofoa eta idazlea (j. 1885).
- 1967 -
- Che Guevara, argentinar iraultzailea (j. 1928).
- André Maurois, frantziar idazlea (j. 1885).
- 1968 - Jean Paulhan, frantziar idazlea (j. 1884).
- 1973 - Sister Rosetta Tharpe, estatubatuar abeslaria (j. 1915).
- 1974 -
- Pere Bosch, kataluniar arkeologo, etnologo eta historialaria, euskaldunei buruzko lan ugari egina (j. 1891).
- Oskar Schindler, Sudeteetako alemaniar enpresaburua, 1.200 juduri Holokaustotik bizirik ateratzen lagundu zielako famatua (j. 1908).
- 1982 - Anna Freud, austriar-ingeles psikoanalista, haur psikologiaren arloan egindako lanagatik ezaguna (j. 1895).
- 1995 - Alec Douglas-Home, Erresuma batuko lehen ministroa (j. 1903).
- 1999 -
- João Cabral de Melo Neto, brasildar idazlea (j. 1920).
- Morris West, australiar idazlea (j. 1916).
- 2010 - Maurice Allais, frantziar ekonomista eta ingeniaria, 1988ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1911).
- 2016 - Andrzej Wajda, poloniar zinemagilea (j. 1926).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Denis, Einer eta Eilen.
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |