Xuban

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xuban jainkoari eskainitako aldarea

Xuban Commingesko Arbast aldeko erromatarren garaiko Akitania zaharreko jainkoetako bat da. Ematen duenez bertako mendi bati lotutako jainkoa da. Aldare bat topatu zen berari eskainita Arbasten honako inskripzioarekin: "Xuban Jainkoari. Acan-ek bere botoa bete du bidezkoa den esker onarekin"[1]. Ez dugu bere ezaugarririk ezagutzen.

Xuban izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Egun Xuban Euskaltzaindiak onartutako euskal mutil-izena da, egun gero eta gehiago erabiltzen dena.

Idazkuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, Garona Garaian dagoen Arbast/Arbasen XIX. mendean agertu zen aldare batean irakur daiteke. Arbast Lugdunum Convenarum hiriaren lurretan zegoen Antzinaroan, eta inskripzioa K.o. I-III. mendeen artekoa da[2]. Aldarea Saint-Raymond museoan gordetzen da gaur egur.Idazkunaren testua latinez hau da:

XVBAN

DEO

ACAN

V(otum) S(oluit) L(ibens) M(erito)

Identifikazio kodeak: CIL XIII, 130 (4, 2 or.) = CAG-31-02, 104 or. 

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) Sacaze, Julien (1847-1889) Auteur du texte. (1892). Inscriptions antiques des Pyrénées / par Julien Sacaze,... ; Avant-propos, par M. Albert Lebègue,.... (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  2. «Xuban - Pertsona-izenak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Barandiaran,Jose Miguel: Obras completas. Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbo, 1976.
  • Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Auñamendi, Zarautz, 1978.
  • Marlieve, Olivier: Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica. Alejandria, Bartzelona, 1995.
  • Julien Sacazeren lanak:
  • Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
  • Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena faksimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
  • Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena faksimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]