Bargotako aztia
Bargotako aztia edo Bargotako sorgina kondairaren arabera XVI. mendean Nafarroako Bargota udalerrian bizi zen Joanes izenezko gizon bat zen, aztia izateko ospea zuen. Joanes Bargotakoa bezala ere ezaguna da.
Bere inguruko kontakizun eta pasarte ugari aipatu ohi dira: deabruarekin adiskidetasuna zuela, zeruan zehar laino baten gainean bere neskamearekin batera hegan egiten zuela eta Madrilgo zezen plaza gainean agertzen zela, une berean bi leku ezberdinetan ikusi zutela, ekaitzak eragiten zituela, Iruñeko ostatu batean behin baino gehiagotan bere burua kendu eta berrezartzen zuela, akelarretara joaten zela...
Inguru haietan bere ekintza eta lapurretak burutu ohi zituen Juan Lobo deituriko bidelapur baten laguna ere ba omen zen.
Dirudienez familia dirudun batekoa omen zen. Lanbidez Bargotako apaiza zen eta ikasketadun gizona zen, baina sorginkeria eta magia beltzaren inguruko zaletasuna edo joera ere bazuen, hori dela eta, gai horiei buruzko liburu ugari irakurtzen zituen.
[aldatu] Kanpo loturak
- Joanes Bargotakoari buruzko dokumentala ikusgai. Cuarto Milenio telebista saioa. Cuatro katea. (Gaztelaniaz)