Anderexo
Anderexo, edo "Anderixo" Akitania zaharrean erromatar garaiko Jainkosa baten izena da. Bere izena eskualde hartan aurkitutako zenbait aldaretako inskripzioetan azaltzen da.
Garai hartako beste zenbait jainko-jainkosen kasuan bezalaxe ez dugu bere ezaugarriren berri.
[aldatu] Etimologia eta beste zenbait izen
Anderexo antza andere edo andereño esan nahi du. Jainkosaren izenaren zenbait aldaera:
- Andlis, Luchonen.
- Ande, Ariègen.
- Andoss, Tolosa aldeko Jainko akitaniarra. Gizonezko aldaera? Kasu honetan Andoss honek zer ikusirik izan dezake Andosto jainkoarekin.
- Anderexus, Escunhau-en, Val d'Aran.
- Sanandere eta Sant'Ander, Santanderren izen zaharrak.
Gogoan izan da Mariren inguruko elezahar eta sinismenetan hura izendatzeko sekula ez dela "Jainkosa" hitza erabiltzen, eta bai ordea "Andre" (bizkaieran eta Goierriko gipuzkeran, "Andra"), "Dama" edo "Señora" deiturak; hala nola Andra Mari Munoko, Andra Mari Muiroko, Anbotoko Señora, Amuteko Damie, Damatxo, Arroilbeltzeko Andra...
[aldatu] Inskripzioak
BONBELES HAR- / BELEXSIS F(ilius) V(iva) AND- / EREXSO CONDAN- / NOSSI F(ilia) VXOR P(osuit).
Beste aldetik, argazkian ageri denez, Ande, Anderexo eta antzeko izenak arruntak ziren akitania zaharrean.
[aldatu] Bibliografia
- Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
- Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.
- Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica. Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Barcelona 1995.
- K. Larrañaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 316 or., 176 zkia.
- Julien Sacazeren lanak:
-
- Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
- Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
- Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena fakzimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.