Andosto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
II. mendean, Lugdunum Conuenae herri Erromatarrean Andossus Jainkoren templua zegoen lekua.

Andosto, Andots, Andossus edo Andossius Akitania erromatarreko eta Narbona aldeko jainko baten izena da. Berari buruzko inskripzioak eta aldareak Saint-Pé-d'Ardet, Melles, Saint-Bertrand de Comminges (Erromatarren Lugdunum Conuenae), Montoussé eta Montsérié herrietan azaldu dira, hau da, Garona Garaia eta Pirinio Garaiak departamenduetan.

Andosto bertako jainkoa izanik, Herkules edo Herakles jainko greziar-erromatarrarekin lotuta azaltzen da, beste zenbait dibinitate piriniarren kasuan bezala. Hala ere ez daukagu Jainko honen inguruko informazio gehiago.

Gogoratu behar da beste aldetik, Herakles Jainko erromatarrari buruzko zenbait elezahar Pirinioetan kokatzen direla.

  • Herkules edo Heraklitok, Pirinioak gurutzatu zituen bere hamargarren lana burutu eta gero, hau da, Gerion erraldoiaren urrezko adardun idien lapurreta burututa.

Mendebalderantz bidea hartuta, Cerdanyako erregea zen Bebrix-en etxea ostatu hartu zuen, bertan Llivía herria sortu zuen. Pirene neska ezagutu zuen, eta neskaren maitalea bihurtu, baina gero utzi zuen bere lanekin jarraitzeko.

Herkulesen Zutabeak zutitu eta Gerionen abere taldeak harrapatuz gero, Herkules Pirinioetara itzuli zen eta bertan Pertúseko arroilan pasabide bat ireki zuen, "Herkulesen arraila" izenekoa. Arigen jendeak dio Sabartes aldetik igaro zela, eta "El Roc del Tchoull" delako haitzan heroiaren oin markak ageri direla.

Aragoin diote Herkules Pirinioak Cinca ibai aldean gurutzatu zuela, "Peña de Hercules" aldean.

Ezaguna da elezaharra; Cerdanyara heltzerakoan, Herkulesek jakin zuen Pirene amodioaren gaitzaz jota bere burua beste bat egin zuela, eta bere amorantearen ohorez altxatu zuen heroi-jainkoak mausoleo erraldoi bat, mendi Pirinioak.

Zenbait inskripzioetan, Ilunus edo Ilun Andosto jainkoaren izenaren aldaerak bezala azaltzen dira, eta Ilunus izenaren elkarte hau erromatarren Herkules jainkoarekin oso interesgarria da. Galiarrentzat Herkules zelten Ogmoios Jainkoaren parekoa zen.

Ogmoios jainko hau gizon zahar oso jakintsu eta boteretsua zen, eta bere azala oso iluna zen, eguzkiak belztuta. Jainko hau izan zitekeen gerlari bat, edo hizlari eta jakintsu trebea.

Pirinioetako ekialdean, erromatarren garaian, euskaldunak, zeltak eta erromatarrak kontaktuan zeuden, eta normala denez hizkuntza, kultura eta sinesmen elkar-trukaketa izaten zuten.

Galiarrek Ogmios "Iluna" deitzen zuten ere. Izan daiteke beraz hau Ogmios zeltarraren, Herkules erromatarraren eta Andosto akitaniarraren ("Hercules-Ilun-Andos" eta "Hercules-Tol-Andos" zenbait idazkunetan) arteko lotura?

Eduki-taula

[aldatu] Etimologia

Ilun hitzaren etimologia nahiko argi azaltzen bada ere, Andos-ena ez dago hain argi. Zenbait adituen arabera, (Gorrotxategiren kasu), "Handi" hitzarekin lotuta dago. Esanahi hau ez zen Heraklito bezalako heroi baten izaeratik urrun ibiliko.

[aldatu] Inskripzioak

Montauban-de-Luchonen azaldutako inskripzioa. ILUNNI / DEO / ---- / V(otum) S(oluit) L(ibens) M(erito)

Inskripzioak nahiko zabalduta daude Pirinioetan zehar, bereziki Goi Garonan eta Goi Pirinioetako departamenduetan.

Esate baterako Melles-en aurkitutako:

"DEO BASCEI ANDOSSO ANDOXUS V(OTVM) S(OLVIT) L(IBENS) M(ERITO)."

Itzulpena: "Andosso jainkoari, Andoxus-ek gogo onez eta eskubide guztiz konplitu du bere botoa."


[aldatu] Ilunos izena bezala

  • Antza Ilunos edo Ilun garai batean nahiko zabalduta egondako izena da.

Ilunn jainkoari botoz egindako inskripzioa.

"Ilunni / deo / Sabinus v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito)."

Itzulpena: "Ilunn jainkoari, Sabinus-ek gogo onez eta eskubide guztiz konplitu du bere botoa."

    • Ardiège, Garona Garaia aldean aurkitutako inskripzio bat, erromatarren garaikoa, horren berri ematen du.

"Leheren[o] / Uriaxe / Ilunnosi / filia".

Itzulpena: "Leherenn jainkoari, Uriaxe-k, Ilunnos-en alabak."

    • Rhodanus esklabuaren, beronen andre Tychia-ren eta Illuna errainaren inskripzioa, Iruña-Veleian aurkitua.

"Rhodanus / Atili f(ilius) servos / an(norum) L, Tychia uxor / Illuna socra / i(c) e(st) (situs)". Itzulpena: "Rhodanus, Atilius-en seme, 50 urtetakoa, Tychia haren emaztea, Illuna haren erraina. Hemen datza."

[aldatu] Toponimia

Toponimiak, beste testuen eskasiaren aurrean, berriro ere argi apur bat bota dezake antzinako sinesmenen gain.

[aldatu] Bibliografia

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Migel Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbo 1976.
  • José Miguel Barandiarán, Dictionnaire Illustré de Mythologie Basque, traduit et annoté par Michel Duvert, Donostia, éditions Elkar, 1994. ISBN 2-913156-36-3
  • Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.
  • "Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica". Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Bartzelona 1995.
  • K. Larrañaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 316 or., 176 zkia.
  • Julien Sacazeren lanak:
  • Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
  • Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena faksimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
  • Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena faksimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.

[aldatu] Kanpoko loturak

(Ingelesez)Ilunus bei celtnet.org Andoss jainkoari buruzko artikulua

(Frantsesez) Andossus jainkoari buruzko artikulua

(Ingelesez) Andots buruzko artikulua

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak