Euskal makila

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Makila
Makilaren irudia
Euskal makila baten irudia. Adarrez eginiko heldulekua, larruz estalitako kirtena eta alpakazko osagaiak ditu.
Ezaugarriak
Mota Ikur kulturala, arma edo lanabesa.
Lekua Euskal HerriaEuskal Herria
Materiala zura eta altzairu herdoilgaitza

Euskal makila Euskal Herrian usadioz erabili izan den makila da. Gaur egun euskaldunon ikurretako bat bilakatu da. Irlandako shillelagh edo irlandar makilaren antza du.

Hitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latinezko bacillam (erromatarren garaiko ahoskera: [bakilam]) hitzetik eratorria da makila, eta euskalki guztietan erabiltzen da, euskalki batetik bestera alde txikiren batzuk baizik ez daude.

Euskalkietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz, gaur egungo forma idatzi nagusia makila da, Euskal Herri osoan. Iparraldean ere hala da,[1] baina makhila forma ere erabiltzen da zenbait euskal testutan.[2] Ahozko euskaran, hainbat aldaera ditu: makhil, makhila, makhilla, makil, makila, makill, makilla.

Erdaretan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko makilaz mintzatzean, frantsesez gehienbat makhila hitza erabiltzen dute,[3][4] gaztelaniaz makila, ingelesez makila.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makilak euskaldunon artean lau funtzio bete izan ditu:

  1. Batetik, bideetan zehar ibiltariaren lagungarri izatea.
  2. Bestetik arma gisa erabil ahal izatea, horregatik makila askok bere barnean eta heldulekua kanporantz ateraz gero ezpata bat izan ohi dute.
  3. Aginte edo ohorezko makila gisa. Ohikoena alkateak edota elkarte edo erakunde bateko buruak izatea da.
  4. Estimua edo begirunea zaion norbaiti opari gisa eskaintzea.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Makilakixki»

Osagaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mizpiraren desagertzearekin bat, makilak egiteko sarritan gaztainondoaren zura erabili ohi da.[5]

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputzaz gain euskal makilak honako atal hauek ditu:[5]

  1. makila formaren bilaketa, Iparraldeko euskal agerkari nagusia den Herria astekariaren webgunean.
  2. Larresoroko makilagile baten webgunea, lapurteraz idatzia.
  3. Frantsesezko Wikipediako artikulua.
  4. Le makila, Euskal Herriko makilari buruzko frantsesezko web orria.
  5. a b http://www.argia.com/makilak/makzeres.htm Argia aldizkaria eta Iñaki Alberdiren eskutik. Argia.com