Alar
Alar Euskal Herriko mitologiaren jainko baten izena da. Bere gurtza Akitania erromatarraren garaian Pirineo aldean zabalduta egon omen zen[1].
Alar izeneko jainkoa azaltzen da esate baterako Commingesko Pirinioetako Layrisse haraneko erromatar garaiko aldare baten inskripzioan:
"ALAR A FVRIVS FESTVS VSLM."
Alardost eta Alardossi buruzko inskripzioak azaldu dira ere, Auch-en Cierp-Gaud-en, Luchon-en Alardostus izenarekin, Montauban de Luchon-en eta Valcabrèren, eta antza jainko berberaren aldaerak dira. Antza kasu guztietan jainko berberea da lekuz lekuko izen aldaerekin.
Bernardo Estornes Lasak Alar Jainko hau artzaintzarekin lotzen du[2].
Markina aldeko Alarabi pertsonai mitologikoak, artzantzarekin bera ere oso lotuta, antzinako jainko honekin harremanetan egon daiteke, edo bere aldaera bat izan.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Jose Miguel de Barandiaran, obras completas". Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
- ↑ Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.
[aldatu] Bibliografia
- "Jose Miguel de Barandiaran, obras completas". Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
- Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.