Gazteria Demokratikoaren Munduko Federakundea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gazteria Demokratikoaren Munduko Federakundea
Presidentea Dimitris Christophias
Idazkari nagusia Hanoi Sánchez
Sorrera 1945ko azaroaren 10
Egoitza nagusia Budapest, Hungaria
Ideologia politikoa Anti-inperialismo
Sozialismo
Internazionalismo
www.wfdy.org

Gazteria Demokratikoaren Munduko Federakundea (GDMF) Nazio Batuen Erakundeak gazteriaren nazioarteko gobernuz kanpoko erakunde bat bezala aitortutako gazte-erakundea da. 1945an, Londresen Gazteen Mundu Konferentziaren ekitaldiak bukatzean sortu zen, Bigarren Mundu Gerraren bukaeraren eremuan zegoen gazteriaren nazioarteko mugimendu zabal bat izan zezan. Hala ere, Gerra Hotza deitu zen gatazka hasterakoan, erakundea Sobietar Batasunaren alde lerrokatu zen. Egungo zuzendaritza idazkari nagusiarengatik, Hanoi Sánchez izenekoa, Kubako Gazte Komunisten Batasunekoa (UJC); eta haren lehendakariarengatik, Dimitris Christophias izenekoa, Greziako Gazteria Komunistakoa (KNE); osatuta dago.

1989 eta 1992 urteen artean, Sobietar Batasuna eta Ekialdeko Blokea desegin zenean, GDMFaren krisialdia hasi zen. Erakundearen izaerari buruzko barne-eztabaida eta -gatazkak agertu ziren, erakunkundearen kide garrantzitsuaren desagertzearekin, Sobietar Batasuneko Komsomol, hain zuzen. Batzuk egitura apolitiko baten alde egin zuten. Dena den, erakundeak haren ideologia ezkertiar, antiinperialista eta iraultzailea mantentzea lortu zuen. Alabaina, GDMFa krisialdiari biziraun zion. Gaur egun, jarduerak erregularki gauzatzen dituen gazte-antolakunde eraginkorra da.

Erakundearen mundu-egoitza Budapesten, Hungariako hiriburuan, kokatuta dago. Gazteriaren eta Ikasleen Mundu Jaialdia GDMFak antolatzen duen gertakizun nagusia da.

Gazte Nazioarteko Komunistaren oinordekotzat jotzen da.

GDMFren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1945ko azaroaren 10an, Londresen, Gazteen Mundu Konferentziak haren ekitaldiak bukatu zituen. Konferentzia horrek, Gazteriaren Mundu Batzordearen ekimenez deituta, Bigarren Mundu Gerran sortu zen herrialde aliatuen gazteriarengatik, lehenbiziz, herriarteko gazte-mugimenduaren historian 63 herrialde ezberdinetako, politika- eta erlijio-joera ezberdinetako 30 milioi gazteen ordezkariak bildu zituen.

Gazteen Mundu Konferentziak GDMF fundatu zuen. Honek bakearen eta GDMFren Konstituzioaren aldeko konpromiso bat hartu zuen.

GDMFrekin harremanean dauden erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteria Demokratikoaren Mundu Federakundea mundu-erakunde askorekin harremanean dago; Herriarteko Ikasleen Batasuna, Munduko Federazio Sindikala, Bakearen Mundu Kontseilua, Emakumeen Herriarteko Federakunde Demokratikoa, Abokatu Demokratikoen Herriarteko Elkartea eta joera ezkertiarreko taldekatze txikiago batzuk.

GDMFren Konstituzio Dekretua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Guk, munduko gazteriak, Gazteriaren Mundu Batzordeak deituta Mundu Konferentzian batzartuta Londresen egina, nazio batuek eraso faxistaren aurka gauzatutako guda garaileari jarraituz, 1945ko azaroaren 10an batzar-agiri honen bidez Gazteria Demokratikoaren Mundu Federakundea eratuta uzten du[...]"

GDMFren helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GDMFak aldarrikatutako helburuak: gazte-erakundeen batasuna inperialismoaren eta erreakzio atzerakoiaren aurkaren borrokan, bakearen alde, demokraziaren alde, independentzia nazionalaren alde eta eskubide politikoen, sozialen eta ekonomikoen eta gazteen interesen babesean.

GDMFko kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kide aktiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengoa, 2011an Gazteria Demokratikoaren Mundu Federakundea osatzen zuten erakundeen zerrenda da.

Afrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea Gazte-erakundea Alderdi politikoa
Angola Angolaren Askapenerako Herri Mugimenduko Gazteria Angolaren Askapenerako Herri Mugimendua
Eritrea Eritreako Gazte eta Ikasleen Batasun Nazionala
Mozambike Mozambikeko Gazteriaren Erakundea Mozambikeren Askapenerako Frontea
Namibia Afrika Hego-mendebaldeko Herri Erakundearen Gazte Liga Afrika Hego-mendebaldeko Herri Erakundea
Mendebaldeko Sahara Sakia el Hamra eta Río de Oroko Gazteriaren Batasuna Sakia el Hamra eta Río de Ororen Askapenerako Herri Frontea
Hegoafrika Afrikar Kongresu Nazionaleko Gazte Liga Afrikako Nazio Biltzarra
Hegoafrikako Ikasleen Biltzarra
Sudan Sudango Gazteen Batasuna Sudango Alderdi Komunista
Senegal Gazteria Demokratikoaren Mugimendua
Tanzania Umoja Wa Vijana Iraultzaren Alderdia
Zambia Nazio Alderdi Batu Independenteko Gazte Liga Nazio Alderdi Batu Independentea
Zimbabwe Zimbabweko Afrikar Nazio Batasuneko Gazte Liga – Fronte Abertzalea Zimbabweko Afrikar Nazio Batasuna – Fronte Abertzalea

Hego Amerika eta Karibea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea Gazte-erakundea Alderdi politikoa
Argentina Argentinako Gazte Federakunde Komunista Argentinako Alderdi Komunista
Bolivia Boliviako Gazteria Komunista Boliviako Alderdi Komunista
Brasil Urriaren 8ko Gazteria Iraultzailea Urriaren 8ko Mugimendu Iraultzailea
Langileen Alderdi Demokratikoaren Gazteria Langileen Alderdi Demokratikoa
Brasilgo Mugimendu Demokratikoaren Alderdiaren Gazteria Brasilgo Mugimendu Demokratikoaren Alderdia
Gazteria Komunistaren Batasuna Brasilgo Alderdi Komunista
Gazteria Sozialistaren Batasuna Brasilgo Alderdi Komunista
Brasilgo Gazteria Sozialista Brasilgo Alderdi Sozialista
Gazteria Komunista Aurreratua
Txile Txileko Gazteria Komunistak Txileko Alderdi Komunista
Kolonbia Kolonbiako Gazteria Komunista Kolonbiako Alderdi Komunista
Kuba Gazte Komunisten Batasuna Kubako Alderdi Komunista
Ekuador Ekuadorko Gazteria Komunista Ekuadorko Alderdi Sozialista
Ekuadorko Gazteria Komunista Ekuadorko Alderdi Komunista
El Salvador Nazio Askapenerako Farabundo Martí Fronteko Gazteria Nazio Askapenerako Farabundo Martí Frontea
Grenada Maurice Bishop Gazte Mugimendua
Guatemala Guatemalako Batasun Iraultzaile Nazionalaren Alderdia Guatemalako Batasun Iraultzaile Nazionala
Guyana Guyanako Gazte eta Ikasle Mugimendua
Mexiko Herri Gazteria Sozialista Herri Alderdi Sozialista
Mexikoko Gazteria Komunista Mexikoko Alderdi Komunista
Paraguai Paraguaiko Gazteria Komunista Paraguaiko Alderdi Komunista
Peru Peruko Gazteria Komunista Peruko Alderdi Komunista
Peruko Gazteria Komunista – Aberri Gorria Peruko Alderdi Komunista – Aberri Gorria
Uruguai Uruguaiko Gazte Komunisten Batasuna Uruguaiko Alderdi Komunista
Venezuela Venezuelako Gazteria Komunista Venezuelako Alderdi Komunista
Venezuelako Alderdi Sozialista Batuaren Gazteria Venezuelako Alderdi Sozialista Batua

Asia eta Ozeania[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea Gazte-erakundea Alderdi politikoa
Australia Erresistentzia Alderdi Sozialista Demokratikoa
Bangladesh Bangladeshko Ikasle-Batasuna Bangladeshko Alderdi Komunista
Bangladesheko Gazteen Batasuna
Bhutan Bhutango Gazteria Demokratikoa
Bhutango Ikasleen Batasuna
Ipar Korea Kim Il Sung Gazteria Sozialistaren Liga Koreako Lanaren Alderdia
Hego Korea Unibertsitateko Ikasle Batzordeen Hego Koreako Federakundea
India Indiako Ikasleen Federakundea Indiako Alderdi Komunista
Indiako Gazte Federakundea
Indiako Gazte Federakunde Demokratikoa Indiako Alderdi Komunista (marxista)
Indiako Gazte Liga Indiako Aurreratze Blokea
Gazteriaren Fronte Iraultzailea Alderdi Sozialista Iraultzailea
Iran Tudeh Gazteria Irango Tudeh Alderdia
Japonia Japoniako Gazteria Demokratikoaren Liga Japoniako Alderdi Komunista
Japoniako Gazteria Sozialistaren Liga
Korear Gazteriaren Japoniako Liga
Laos Laosko Herri Iraultzailearen Gazteriaren Batasuna Laosko Herri Iraultzailearen Alderdia
Birmania Birmaniako Ikasle Fronte Demokratikoa
Birmaniako Ikasleen Liga
Nepal Nepalgo Ikasle Askeen Batasuna Nepalgo Alderdi Komunista Marxista-Leninista Bateratua
Gazte Federakunde Nazional Demokratikoa
Nepalgo Gazte Federakunde Nazionala Nepalgo Alderdi Komunista Bateratua
Sri Lanka Gazte Komunisten Federakundea Sri Lankako Alderdi Komunista
Ikasle Sozialisten Batasuna Herri Askapenerako Frontea
Gazte Sozialisten Batasuna
Vietnam Ho Chi Minh Gazte Komunisten Batasuna Vietnamgo Alderdi Komunista
Vietnamgo Gazteen Federakundea

Europa eta Ipar Amerika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea Gazte-erakundea Alderdi politikoa
Alemania Alemaniako Gazteria Askea
Alemaniako Langile Gazteria Sozialista Alemaniako Alderdi Komunista
Armenia Armeniako Gazte Liga Komunista
Austria Austriako Gazteria Komunista Austriako Alderdi Komunista
Azerbaijan Azerbaijango Gazte Liga Komunista
Belgika COMAC Belgikako Lanaren Alderdia
Bielorrusia Bielorrusiako Gazteriaren Batasun Komunista Leninista Bielorrusiako Alderdi Komunista
Danimarka Danimarkako Gazteria Komunista - Ungdom Danimarkako Alderdi Komunista
Errusiar Federakundea Errusiar Federazioko Gazteria Leninista Errusiar Federazioko Alderdi Komunista
Eslovakia Gazteen Batasun Sozialista Eslovakiako Alderdi Komunista
Espainia Gazte Komunisten Kolektiboak Espainiako Herrietako Alderdi Komunista
Espainiako Gazteria Komunisten Batasuna Espainiako Alderdi Komunista
GKK - Gazteria Komunista Kataluniako Komunisten Alderdia
Finlandia Finlandiako Gazteria Komunisten Liga Finlandiako Alderdi Komunista
Frantzia Frantziako Gazteria Komunistaren Mugimendua Frantziako Alderdi Komunista
Frantziako Ikasleen Batasun Nazionala
Ameriketako Estatu Batuak Gazte Komunisten Liga Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Komunista
Gazteria Sozialista Langile Sozialisten Alderdia
Grezia Greziako Gazteria Komunista Greziako Alderdi Komunista
Hungaria Ezkertiar Frontea - Gazteria Komunistaren Liga Hungariako Langileen Alderdia
Eire Langileen Alderdiaren Gazteria Eireko Langileen Alderdia
Italia Gazte Komunistak Onbideratze Komunistaren Alderdia
Italiako Komunisten Gazte Federakundea Italiako Komunisten Alderdia
Kanada Gazte Liga Komunista Kanadako Alderdi Komunista
Norvegia Norvegiako Gazteria Komunistaren Liga
Portugal Portugalgo Gazteria Komunista Portugalgo Alderdi Komunista
Erresuma Batua Gazte Komunisten Liga Britainia Handiko Alderdi Komunista
Gazteria Sozialista Britainia Handiko Liga Sozialista
Txekiar Errepublika Gazteriaren Batasun Komunista Bohemia eta Moraviako Alderdi Komunista
Suedia Suediako Gazteria Komunistaren Liga Suediako Alderdi Komunista
Zipre Gazte Antolakunde Demokratiko Batua Herri Langilearen Alderdi Aurrerakoia

Ekialde Hurbila eta Afrikako iparraldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea Gazte-erakunde Alderdi politikoa
Aljeria Aljeriako Gazteriaren Batasuna Nazio Askapenerako Frontea
Aljeriako Gazteen Batasun Nazionala
Bahrain Bahrain al-Shebibaren Gazte Elkartea Tribuna Aurrerakoi Demokratikoa
Egipto Egiptoko Gazte Aurrerakoien Batasuna Alderdi Nazional Unionista Aurrerakoia
Irak Irakeko Gazte Demokratikoen Federakundea Irakeko Alderdi Komunista
Irakiar Errepublikako Ikasle Batasun Nagusia
Israel Israelgo Gazte Liga Komunista Israelgo Alderdi Komunista
Libano Libanoko Gazte Demokratikoen Batasuna Libanoko Alderdi Komunista
Libia Yamahiriyako Ikasleen Batasun Nagusia
Maroko Herri Indarren Batasun Sozialisten Gazteria Herri Indarren Batasun Sozialista
Gazteria Sozialista Aurrerapenerako eta Sozialismorako Alderdia
Palestina Palestinako Ikasleen Batasun Nagusia
Palestinako Gazteria Demokratikoaren Batasuna Palestinaren Askapenerako Fronte Demokratikoa
Siria Gazteria Komunisten Batasuna - Khaled Bagdash Siriako Alderdi Komunista (Bakdash)
Siriako Gazteria Demokratikoaren Batasuna Siriako Alderdi Komunista (Faisal)
Gazteria Iraultzailearen Batasuna Baaz Arabiar Alderdi Sozialista

Antzinako kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

…..
Herrialdea Gazte-erakundea Alderdi politikoa
Afganistan Afganistango Gazte Antolakunde Demokratikoa
Alemania Karl Liebknecht Gazte Liga Sozialista
Argentina Argentinako Gazteria Zorrotza Alderdi Zorrotza
Benetako Gazteria Sozialista Benetako Alderdi Sozialista
Australia Eureka Gazte Liga
Belgika Gazte Graffiti Zerbitzua
Belgikako Gazteria Komunista
Bolivia Boliviako Unibertsitate Konfederakundea
Brasil Brasilgo Alderdi Komunistaren Gazteria
Bulgaria Gazteriaren Batasun Komunista Dimitrov
Kanputxea Kanputxea Herriko Ikasle Batasun Iraultzailea
Kanada Kanadako Gazte Liga Komunista
Txile Txileko Ezker Kristauaren Gazteria Ezker Kristaua
Ezker Iraultzailearen Mugimenduaren Gazteria Ezker Iraultzailearen Mugimendua
Miguel Enríquez Gazteria Matxinoa
Gazteria Sozialisten Batasuna
Kolonbia Langile Gazteen Federakundea
Nazioko Herri Aliantzaren Gazteria Nazioko Herri Aliantza
Herri Kemenaren Gazteria
Bigarren Mailako Ikasleen Batasun Nazionala
Gazte Abertzaleen Batasuna
Costa Rica Costa Ricako Herri Gazteria
Gazteria Aberkoiak
Costa Ricako Gazteria Abangoardista
Txekoslovakia Gazteriaren Batasuna
Ekuador Ekuadorko Langileen Zentralaren Gazte Departamentua Ekuadorko Langileen Zentrala
España Gazteria Sozialista Bateratuak
El Salvador El Salvadorko Ikasle Unibertsitarioen Elkarte Nagusia
Finlandia Finlandiako Gazte Liga Demokratikoa
Finlandiako Aitzindari Demokratikoen Batasuna
Grezia Greziako Gazteria Komunista (Barnealdekoa)
Guadalupe Guadalupeko Gazteria Komunistaren Batasuna
Guatemala Lanaren Gazteria Aberkoia
Guyana Gazte Mugimendu Sozialista
Haiti Haitiko Gazteria Komunista
Honduras Gazteria Komunistaren Federakundea
Hungaria Gazteria Komunistaren Liga
Eire Connolly Gazte Mugimendua
Islandia Gazte Liga Komunista Iraultzailea
Faroe Uharteak Faroeetako Sozialistak
Italia Italiako Gazte Federakunde Komunista
Jamaika Jamaikako Langileen Alderdiaren Gazte Liga Komunista Jamaikako Langileen Alderdia
Luxenburgo Luxenburgoko Gazteria Komunista
Martinika Martinikako Gazteria Komunistaren Batasuna
Mexiko Gazte Fronte Iraultzailea
Langileen Gazteria Sozialista
Mongolia Gazte Batasun Iraultzailea
Nikaragua Uztailaren 19ko Gazteria Sandinista Nazio Askapenerako Fronte Sandinista
Herbehereak Herbehereetako Gazteriaren Nazio Batasuna Herbehereetako Alderdi Komunista
Panama Alderdi Demokratiko Iraultzailearen Gazteria Alderdi Iraultzaile Demokratikoa
Herri Gazteria Iraultzailea
Peru Peruko Gazteria Aprista Peruko Alderdi Aprista
Gazteria Mariateguista
Peruko Langileen Konfederakunde Nagusiaren Gazte Sekzioa Peruko Langileen Konfederakunde Nagusia
Polonia Poloniako Gazteria Sozialista
Puerto Rico Independentziarako Unibertsitate Federakundea
Puerto Ricoko Gazteria Komunista
Puerto Ricoko Gazteria Sozialista
Dominikar Errepublika Dominikako Gazteria Iraultzailea
Orlando Martínez Batasun Demokratikoa
San Marino San Marinoko Gazte Federakunde Komunista
Sri Lanka Sama Samajako Gazte Ligen Biltzarra
Gazte Komunista eta Aurrerakoien Federakundea
Saint Vincent eta Grenadinak Abangoardiako Gazteen Erakundea
Surinam Gazte Mugimendu Nazionala
Suedia Ezker Gaztea
Suitza Suitzako Gazteria Komunista
Sobietar Batasuna SESBko Gazte Erakundeen Komitea
Gazteriaren Batasun Komunista Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Uruguai Uruguaiko Gazteria Sozialista
Venezuela Gazteria Sozialista - Herriko Hautes-mugimendua Herriko Hautes-mugimendua

Kide behatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea Gazte-erakunde Alderdi politikoa
Frantzia Frantziako Berpizkunde Komunistaren aldeko Gazteak Frantziako Berpizkunde Komunistaren Poloa
Herbehereak Gazteria Komunistaren Mugimendua Herbehereetako Alderdi Komunista Berria
Luxenburgo Luxenburgoko Gazteria Komunista Luxenburgoko Alderdi Komunista
Suedia Gazteria Komunista Iraultzailea Suediako Alderdi Komunista

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gazteria Demokratikoaren Munduko Federakundea Aldatu lotura Wikidatan