Genevilla

Koordenatuak: 42°38′41″N 2°23′30″W / 42.644722222222°N 2.3916666666667°W / 42.644722222222; -2.3916666666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Genevilla
Uxanuri
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Genevillaren ikuspegia.

Bandera

Genevillako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Genevilla
AlkateaAlberto Arriaga Ruiz de Infante
Posta kodea31227
INE kodea31116
Herritarragenevillar
Geografia
Koordenatuak42°38′41″N 2°23′30″W / 42.644722222222°N 2.3916666666667°W / 42.644722222222; -2.3916666666667
Azalera9 km²
Garaiera627 metro
Distantzia80 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria67 (2023:  10)
alt_left 27 (%40,3)(2019) (%64,2) 43 alt_right
Dentsitatea7,88 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 13,3
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 1,07 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 10,90 (2018: %6,44)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.genevilla.es/


Genevilla[3] ([geneβiʎa] gaztelaniaz eta ofizialki) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da. Lizarrako merindadeko mendebaldeko muturrean kokatzen den herri honek 73 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 80 kilometrora dago.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak 1979an argitaratutako herri izendegian, Uxanuri proposatu zen herriaren euskal izentzat. Gainera, Uxanabilla eta Uxanbilla izenak ere erabili izan dira.[4] Euskaltzaindiak 1990ean argitara emandako izendegian, berriz, izen horiek alde batera utziz, «Ez du euskal ordain ezagunik» oharra paratu zioten. 2007an, azkenik, toponimia sakonago aztertuta Euskaltzaindiak Nafarroako udalerrien izenak arautu zituenean, Genevilla izan zen euskara baturako onartutako forma bakarra, ez baitago euskaraz tradizioa duen beste izenik.[5]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria, Ega ibaiaren haraneko goiko adean kokaturik dago.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko klima aldatu egiten da kokagunea eta altueraren arabera. Oro har, mediterraneo motakoa da udalerriaren ipar-mendebaldean, azpimediterraneoa erdialdean, eta atlantiarra hegoaldean (mendilerro txikian). Urteko batez besteko tenperatura 9 eta 12 gradu bitartekoa eta prezipitazioak 800 eta 1.400mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 90 dira, baina hegoaldeko gune menditsuan 100 egun baino gehiagotan egiten du euria batez beste.

Landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altuera aldeak direla eta, landaredia nahiko aldatzen da toki batetik bestera. Genevillan 390 hektarea arte eta 278 hektarea pago daude.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genevillan, itsasoaren mailatik 612 metrora, Nafarroako gobernuak 1990ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genevillak Arabako probintziarekin egiten du muga iparralde eta mendebaldean, Cabredorekin mendebaldean, eta Aguilar Kodeskoarekin hegoaldean.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genevillako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,00 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea XIX. mendearen amaieran eraiki zen, 1890. urtearen inguruan. Eraikinak gorputz bakarreko laukizuzen itxurako egitura du. Gaur egungo kokagunearen aurretik, udaletxea beheko solairua Loretoko Ama Birjinaren kapera moduan erabilitako beste eraikin batean egon zen.

Udalak alkatea eta hiru zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Eguerdi kalea, 3

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genevillako alkatea Nafarroako Herriaren Batasuneko Esteban Etxagoien Arriaga da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Talde erregionalistatik lau zinegotzi aukeratu ziren. Boto zuriak hamalau izan ziren (%23,73), eta baliogabeko botoak lau (%6,35). Abstentzioa %40,00koa izan zen.

Genevillako Udala 2007
Alderdia Botoak Aukeratua?
Eusebio Pérez del Notario Fernández (UPN) 42 Bai
Esteban Etxagoien Arriaga (UPN) 33 Bai
Eduardo Martínez Díaz de Cerio (UPN) 32 Bai
Miguel Ángel Martínez de San Vicente Zurbano (UPN) 31 Bai

2011n UPNk 2 zinegotzi lortu zituen, eta, beraz, alkatetza Etxagoienentzat izan zen. Hauteskundeotan NaBai 2011ren zerrendarekin (zinegotzi bakarra) lehiatu behar izan zuen.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Genevillako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[7]
Jose Arina Elorza[8] 1979 1983 Agrupación Electoral Independiente
1983 1987 Independenteak
1987 1991 Independenteak
1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Ramon Perez del Notario 1995 1999 Nafar Herriaren Batasuna
Esteban Echagoyen Arriaga[9] 1999 2003 Nafar Herriaren Batasuna
Felix Antia 2003 2007 Nafar Herriaren Batasuna
Esteban Echagoyen Arriaga[9] 2007 2011 Nafar Herriaren Batasuna
Esteban Echagoyen Arriaga 2011 2015 Nafar Herriaren Batasuna
Alberto Arriaga Ruiz de Infante[7] 2015 2019 Independenteak
Alberto Arriaga Ruiz de Infante[7] 2019 Jardunean Agrupacion Independiente El Encinedo[10]

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genevilla "Kodes Mendilerroko Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da. Erakundeak Aguilar Kodeskoan du egoitza nagusia.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Esteban eliza XIII. mendeko estilo gotikoko eliza da. Ondorengo mendeetan, XVI. mendean birmoldatu eta elementu berriak gehitu zitzaizkion, gaur egun duen tankera gotiko-errenazentista izan arte.

Genevillar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia: 155 araua: Nafarroako udal izendegia.
  4. (Gaztelaniaz) «Uxanabilla», Auñamendi entziklopedia.
  5. Euskaltzaindiko Onomastika batzordea: «Nafarroako Udal Izendegia, 155. araua», Plazaberri, 72. zenbakia, 2009.
  6. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  7. a b c (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  8. «GENEVILLA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  9. a b (Gaztelaniaz) «"Pese a las dificultades, alguien tiene que representar al pueblo"» Diario de Navarra 2009-03-14 (Noiz kontsultatua: 2020-07-30).
  10. «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  11. «TREVIÑO, Melchor - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa