Edukira joan

Desoio

Koordenatuak: 42°35′17″N 2°16′33″W / 42.5881°N 2.2757°W / 42.5881; -2.2757
Wikipedia, Entziklopedia askea
Desoio
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Desoioko bandera
Bandera

Desoioko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Desojo
AlkateaSergio Alvarez Alvarez
(Nafarroako Alderdi Sozialista)
Posta kodea31229
INE kodea31079
Herritarradesoioar
Geografia
Koordenatuak42°35′17″N 2°16′33″W / 42.5881°N 2.2757°W / 42.5881; -2.2757
Azalera14,12 km²
Garaiera516 metro
Distantzia75 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria72 (2023:  4)
alt_left 35 (%48,6)(2019) (%61,1) 44 alt_right
Dentsitatea0,05 bizt/km²
Zahartzea[1]% 15,32
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 14,2 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 6,40 (2018: %2,2)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.desojo.es/

Desoio[4] ([des̺o.io]) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 83 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 75 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, NA-7200 errepidean, Santsol-Esprontzeda norabidean.

Desoiok Mendaza eta Mirafuentesekin egiten du muga iparraldean, Muesekin ekialdean, Esprontzedarekin mendebaldean, eta Armañantzas, Torres del Rio eta Santsolekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desoioko klima mediterraniar kontinentala da, urteko batez-besteko tenperatura 11 eta 12 graduren artekoa da, eta urteroko prezipitazioak 500mm eta 800mm ingurukoak. Urtean zehar 80 eta 100 egun euritsu izaten dira.

Jatorrizko landareditik ez da ezer geratzen. Zuhaitz bakarrak, laborantza lur moduan erabilitakoez gain, ibaiaren ertzean hazten diren pinu eta makalak dira. Dena den, zuhaitz hauek hamar hektarea baino gutxiago hartzen dute.

Desoioko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Desoion.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia, 3

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an bezala, Desoioko alkatea UPN alderdiko Luis Mendiano Mendiano aukeratu zuten 2007ko udal hauteskundeetan, botorik gehien atera zuena izan ez bazen ere. UPNk lau zinegotzi lortu zituen eta Agrupación Electoral San Pedro Melgar delakoak bakarra. Zurizko botoak 3 izan ziren botoen %3,16.

Desoioko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Fernando García Lantz (UPN) 62 Bai
Juana Dolores López García (UPN) 59 Bai
Luis Mendiano Mendiano (UPN) 59 Bai
Angel Ortigosa Nicolas (UPN) 58 Bai
Begoña Beramendi Egilatz (San Pedro Melgar) 33 Bai
Victorino Alvarez de Eulate Mendiluze (San Pedro Melgar) 30 Ez

2011n emaitza bertsua eman zen: UPNk 4 zinegotzi (eta Mendianok alkatetza), San Pedro Melgarrek bakarra; biek boto gutxiago jaso zuten errolda ere beheraka ari den herrixka honetan[5].

Hauek izan dira Desoioko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[6]
Adolfo Alvarez Garcia[6] 1979 1983 Independenteak
Pedro Javier Bayano Azcona[6] 1983 1987 Independenteak
Joaquin Perez Lanz[6][7] 1987 1991 Agrupacion Electoral Loyola
Victorino Alvarez de Eulate Mendiluce[6] 1991 1995 Agrupacion de Electores San Pedro Melgar
Victorino Alvarez de Eulate Mendiluce[6] 1995 1996 a Agrupacion Independiente San Pedro Melgar
Luis Miguel Alvarez Yaniz[6] 1996 1999 Agrupacion Independiente San Pedro Melgar
Adolfo Alvarez Garcia[6] 1999 2000 b Nafar Herriaren Batasuna
Felix Merino Iturriaga[6] 2000 2003 Nafar Herriaren Batasuna
Luis Mendiano Mendiano[6] 2003 2007 Nafar Herriaren Batasuna
Luis Mendiano Mendiano[6][8][9] 2007 2011 Nafar Herriaren Batasuna
Luis Mendiano Mendiano[6][10] 2011 2015 Nafar Herriaren Batasuna
Asier Mancisidor Guerrero[6][11] 2015 2019 Agrupacion de Amigos de Desojo
Francisco Javier Perez Lanz[6][12][13][14] 2019 2023 Desojo Adelante
Sergio Alvarez Alvarez[15][16] 2023 Jardunean Nafarroako Alderdi Sozialista

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Desoio eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,97k zekien euskaraz hitz egiten.

Desoio, "Jurramendi Mankomunitateko" eta "Urantziako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desoio muino txiki baten gainean eraikitako herrixka da, kale nagusi baten inguruan auzoko etxe eta kaleak eratuz. Herriko gunerik altuenean Andre Mariaren eliza dago, estilo gotiko berantiarrean eraikia XVI. mendean. Elizaren oinarria gurutze forma tipikoa dauka. Sarrera eta dorrea XVIII. mendean eraiki ziren.

Etxeen eraikuntzari dagokionez, forma sinpleko etxeak nagusi dira, nahiz eta eraikuntza batzuek euren fatxadak XVII. mende eta XVIII. mendeko blasoiez edertzen dituzten. Herriaren sarreran, Erdi Aroan gaizkileei zigorra emateko erabiltzen zuten lekua mantentzen da oraindik.

Desoioar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. Emaitzak Berrian[Betiko hautsitako esteka].
  6. a b c d e f g h i j k l m n (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  7. (Gaztelaniaz) «Pérez Lanz, Joaquín» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-10-18).
  8. (Gaztelaniaz) «Tierra Estella decidió en las urnas» Revista Calle Mayor 2007-05-31 (Noiz kontsultatua: 2024-10-05).
  9. (Gaztelaniaz) «Desojo acompaña a Celestina García en su cien aniversario» Diario de Navarra 2009-06-16 (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
  10. (Gaztelaniaz) «Tierra Estella ya tiene alcaldes» Revista Calle Mayor 2011-06-23 (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).
  11. (Gaztelaniaz) «Tiempos de cambio en Tierra Estella» Revista Calle Mayor.
  12. (Gaztelaniaz) «El mapa político de Navarra: todos los alcaldes y alcaldesas» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-16 (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).
  13. (Gaztelaniaz) «Arrancan los alcaldes» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-22 (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).
  14. (Gaztelaniaz) «El Gobierno de Navarra destina 4,25 millones de euros para promover obras en 24 localidades de Tierra Estella» Diario de Navarra 2020-07-20 (Noiz kontsultatua: 2024-10-18).
  15. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Navarra, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).
  16. (Gaztelaniaz) «Los nuevos alcaldes y alcaldesas de Navarra» Diario de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa