Edukira joan

El Busto

Koordenatuak: 42°32′56″N 2°14′30″W / 42.548888888889°N 2.2416666666667°W / 42.548888888889; -2.2416666666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau El Busto udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Busto (argipena)».
El Busto
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofizialaEl Busto
AlkateaJesús María Erripa Asensio (Indep.)
Posta kodea31229
INE kodea31061
Herritarraelbustoar
Geografia
Koordenatuak42°32′56″N 2°14′30″W / 42.548888888889°N 2.2416666666667°W / 42.548888888889; -2.2416666666667
Azalera7 km²
Garaiera432 metro
Distantzia67 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria52 (2023:  1)
alt_left 29 (%55,8)(2019) (%51,9) 27 alt_right
Dentsitatea7,43 bizt/km²
Zahartzea[1]% 18,57
Ugalkortasuna[1]‰ 142,86
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 6,14 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 0,00 (2018:  %-3,53)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://elbusto.es/

El Busto[4] ([el busto]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 70 biztanle zituen 2014. urtean. Iruñea hiriburutik 67 kilometro mendebaldera dago.

El Busto Nafarroa Garaiko mendebaldean dago, Errioxarekiko mugatik gertu, eta N-111 errepidearen alboan.

El Bustok mugakide ditu Santsol iparraldean, Los Arcos ekialdean, Santsol mendebaldean, eta Elizagorria hegoaldean.

XIII. mendean bi herrigune izan ziren Busto izenarekin: Goi Busto (Busto de Suso) eta Behe Busto (Busto de Yuso). XV. mendean, El Busto Los Arcoseko herrixka bihurtu zen, eta hiriburuaren zori bera izan zuen, 1463 eta 1753 bitartean Gaztelako erresumaren barne izanik. Hiru mende horietan, San Andres parrokia handitu eta pizkundetarra erretaula gehitu zitzaion. XVIII. mendearen erdialdean, herria Calahorrako elizbarrutian izan arren Nafarroa Garaiko udalerri bihurtu zen.

Herria, elbustoarrek proposaturiko eta erregeordeak berretsitako alkate batek agintzen zuen. Herritarrek inguruko iturburu batetik ateratzen zuten edateko ura. Udalaren aurrekonturako beharrezko dirua, larreen salmentatik eta labearen alokairutik lortzen zuten, 500 eta 600 erreal inguru.

1860an herriak 218 biztanle zituen, eta ondorengo hamarkadetan biztanle kopurua gorabeheratsu ibili zen, harik eta XX. mendeko emigrazioaren ondorioz erdira murriztu zen arte.


El Bustoko biztanle kopuruaren bilakaera, 1842-2017 bitartean
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko zazpi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 8,86 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an bi zerrenda independente aurkeztu ziren; AIBko Jesús María Ripa Asensio hautatu zuten alkate (zinegotzi bakar). Boto baliogabeak 8 izan ziren (emandako guztien % 12,70) eta 3 boto zuri izan ziren (botoen % 5,45). Abstentzioa % 47,16 izan zen.

El Bustoko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Jesus Maria Erripa Asensio (AIB) 43 Bai
Jesus Maria Osés Zurbano (C) 9 Ez

2011n, ordea, zerrenda bakarra aurkeztu zen, eta Ripak karguan jarraitu zuen, oraingoan beste bi zinegotziren laguntzaz.

  • HELBIDEA: Zelai kalea, z.g.

Hauek izan dira El Bustoko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
1979 1983
1983 1987
1987 1991
1991 1995
1995 1999
1999 2003
2003 2007
Jesus Maria Ripa Asensio 2007 2011 AIB
Jesus Maria Ripa Asensio 2011 2015 Independenteak
Javier Ripa Arizaga[5] 2015 2019 Independenteak
Javier Ripa Arizaga[5] 2019 2023 Independientes de El Busto[6]
[[]] 2023 Jardunean
Garraioak

La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, El Busto eremu ez-euskalduneko udalerria da. Hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan jasota dagoenez, herritarren % 3,26k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaiak abuztuko azken aurreko asteburuan ospatzen dira.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  6. «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa