Robert Woodrow Wilson
Robert Woodrow Wilson | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Houston, 1936ko urtarrilaren 10a (88 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | New Jersey |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Teknologia Institutua Rice Unibertsitatea Lamar High School (en) Rice Unibertsitatea (1953ko irailaren 6a - 1957ko ekainaren 10a) Artean graduatu Kaliforniako Teknologia Institutua (1957ko irailaren 5a - 1962ko martxoaren 1a) Doktoretza |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, fisikaria eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Teknologia Institutua (1962ko martxoaren 1a - Smithsonian Astrophysical Observatory (en) (1994ko urriaren 31 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Phi Beta Kappa Elkartea American Astronomical Society Ameriketako Fisika Elkartea |
Robert Woodrow Wilson (Houston, Texas, 1936ko urtarrilak 10ean jaioa), fisikari estatubatuar bat da.
1978an, Fisikako Nobel Saria lortu zuen Arno Allan Penziasekin, nahi gabe, 1964an, mikrouhinen hondoko erradiazioa edo, ingelesez CMBa aurkitu izanagatik (urte horretako nobel saria, Pyotr Leonidovich Kapitsarekin banatu zuten beste lan bategatik). AEBetako New Jersey estatuko Holmdel herriko Bell Laborategietan antena mota berri batean lanean ari zirela, azaldu ezin zuten zarata iturri bat aurkitu zuten atmosferan. Antenaren hartzea findu ondoren, zarata hori, azkenik, CMBa bezala identifikatu zen, Big Bangaren teoriak proposatutako suposaketak baieztatzen zituena.
Wilson, Riceko Unibertsitatean graduatu zen, eta Kaliforniako Teknologia Institutuan graduondoko bat du.